Gabriel García Márquez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
10. lerroa:
Gabriel García Márquez, Gabriel Eligio García eta Luisa Santiaga Márquezen semea zen. Bere gurasoak maitemindu zirenean, amaren aitak, Nicolás Ricardo Márquez Mejía koronelak, harreman hura gaitzetsi egin zuen, Aracatacara telegrafista gisa iritsi zen Gabriel Eligio García bere alabarentzako gizon desegokia zela uste zuelako. Izan ere, senargabeko amaren semea zen, Kolonbiako Alderdi Kontserbadoreko kidea eta emakumezalea<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Gabriel GARCÍA MÁRQUEZ: Vivir para contarla. Bogotá: Norma (1. edizioa), 2002; ISBN 978-958-04-7016-2}}</ref>. Bikotea banantzeko asmoz, Luisa hiritik atera zuten, baina Gabriel Eligiok erraz gorteatu zuen Luisa bibolinez jotako serenatekin, maitasunezko poemekin, gutunekin eta maiz bidaltzen zizkion mezu telegrafikoekin. Azkenean, familiak amore eman zuen eta [[1928]]ko ekainaren 11n ezkondu ziren [[Santa Marta (Kolonbia)|Santa Martan]]. Gurasoen [[tragikomedia]] hau inspirazio-iturria izan zen semearentzat, ''[[El amor en los tiempos del cólera]]''<ref name=":0">{{Cite book|izenburua=Vivir para contarla|urtea=2002|abizena=García Márquez|izena=Gabriel|argitaletxea=Bogotá: Norma (primera edición), 2002|ISBN=<nowiki>ISBN 978-958-04-7016-2</nowiki>}}</ref> liburua idazteko.
 
Gabriel (Gabo) jaio eta gutxira, bere aita farmazialari gisa hasi zen lanean, eta [[1929]]ko urtarrilean, [[Barranquilla]]ra joan zen bizitzera, Luisarekin, Gabriel semea [[Aracataca]]n utziz, amaren aldeko aitona-amonen zaintzapean. Haurtzaroko lehen urteak, [[1936]]. urtera arte, aitona-amonekin pasa zituenez<ref name=":0">{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Heriotza iragarritako baten kronika|urtea=1982|abizena=García Márquez|izena=Gabriel|orrialdeak=|orrialdea=Hitzaurrea|argitaletxea=Sendoa, 1982|ISBN=84-02-07693-9}}</ref>, bere aitona Nicolás Márquez koronelaren eragin zuzena jaso zuen, zeinak gaztetan Medardo Pacheco akabatu zuen duelu batean eta bere hiru seme ofizialez gain, beste bederatzi ume izan zituen emakume desberdinekin. Amaren ama, Tranquilina Iguarán Cotes (berarentzat amona Mina), “irudimen eta superstizioso handiko emakume” gisa deskribatzen zuen García Márquezek<ref>{{Erreferentzia|izenburua=El olor de la guayaba:conversaciones con Plinio Apuleyo Mendoza/Gabriel García Márquez. Barcelona: Ed. Bruguera, 1982; ISBN 84-02-08803-1}}</ref>, etxea mamuen istorioekin, aieruekin, augurioekin eta seinale misteriotsuekin betetzen zuen emakume gisa, eta aitonaren eragina handia izan bazen, ez zen gutxiago izan amonarena; García Marquezek berak esanda, bere eragin literario nagusia izan zen amona.
 
1943a urte erabakigarria izan zen Gaborentzat, bere bizitzan egingo zituen bidaia ugari guztien abiapuntua izango zen lehenengo bidaia egin baitzuen, Bogotara, eta han egin zuen Batxillergoa, ''Liceo Nacional de Zipaquirá'' ikastetxean.