Eskubaloi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZUZENDU
4. lerroa:
'''Eskubaloia''' taldeko [[kirol]] bat da, baloia eskuekin arerioaren atean sartzea helburu duena.
 
Partida bakoitzak hogeita hamar minutuko bi zati izaten ditu, eta zazpi jokalariko bi talde aritzen dira nor baino nor gehiagojolasten (zelaiko sei eta atezaina). Zelaiak 40 metro luze eta 20 metro zabal izaten ditu. Atetik 6 metrora area bat dago eta hortik beste 3 metrora lerro etenez egindako beste bat, 9 metroko area deitua.
 
Gaur egun eskuz jokatzen diren kirol ugarietatik, eskubaloia da modernoena. Izan ere, joko honen arautegia XX. mendean sortu zen, eta 1936. urteko Berlingo Joko Olinpikoetan, egin zen famatua; garai hartan 11 jokalari izaten zituen talde bakoitzak. Geroztik, kiroldegietan jokatzen hasi ziren, eta talde bakoitzeko jokalarien kopurua 7 lagunera murriztu zen.