Agaricomycetes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
| izena = Agaricomycetes
| irudia = Agaricales.jpg
| irudiaren tamaina = 200px250px
| irudiaren testua = ''[[Amanita muscaria]]'' ([[Agaricales]])
| domeinua =
29. lerroa:
}}
 
'''Agaricomycetes''' [[klase (biologia)|klaseak]] [[perretxiko]] izenarekin ezagutzen diren espezie gehienak barne hartzen ditu, baina horiez gain '''Gasteromycetes''' eta '''Homobasidiomycetes''' taxon zaharretako espezie asko ere biltzen ditu. Talde honetako 16.000 espezie deskribatu dira (orain arte deskribatu diren basidiomizetoen %53). [[Taxon]] honetan Hibbett eta Thorn-ek<ref>Hibbett, D.S. & R.G. Thorn,''The Mycota, Vol. VII. Part B., Systematics and Evolution''. Berlin: Springer-Verlag. 121-168</ref> definitu zuten '''Homobasidiomycetes''' taldeko espezie guztiak daude, gehi [[Auriculariales]] eta [[Sebacinales]] taldeak<ref>Hibbett, D.S., et al. (Mar 2007). "A higher level phylogenetic classification of the Fungi". ''Mycol. Res.'' '''111''' (5): 509-547</ref>.
 
Agaricomycets taldearen hasierako sailkapenetarako irizpide nagusitzat perretxikoaren ([[fruitu-gorputz]]aren) morfologia erabili bazen ere, orain ez da horrela egiten. Esaterako, ''Gasteromycetes'' ([[astaputz]]ak) eta ''Agaricomycetes'' (beste perretxikoak) taldeen arteko bereizketa jadanik ez da naturaltzat ematen: itxura batean, zenbait astaputz-espeziek modu independentean eboluzionatu dute. Haatik, onddoen gida askok oraindik ere astaputz guztiak talde berean eta gainerako perretxikoetatik aparte sailkatzen dituzte, sailkapen zaharra egokia baita fruitu-gorputzak kategorizatzeko. Era berean, sailkapen modernoek [[Lycoperdales]] ordena zaharkitua zatitu eta zati bakoitza [[Agaricales]] eta [[Phallales]] ordenetan, hurrenez hurren, sartu dituzte.
{{biologia zirriborroa}}
 
Klase honetako kide guztiek [[basidiokarpo]]ak eratzen dituzte, batzuk oso txikiak eta beste batzuk erraldoiak, metro bateko tamaina eta 130 kg-ko pisua edukitzera irits daitezkeenak. Bestalde, talde honetakoa da Lurreko organismo bizidunik handiena eta zaharrena omen dena: ''[[Armillaria gallica]]'' espeziearen [[mizelio]] batek 150.000 metro koadroko hedadura, 10.000 kg-ko pisua eta 1.500 urteko adina duela kalkulatu da.
 
Kasik espezie guztiak [[lurtar]]rak dira (gutxi batzuk [[urtar]]rak dira), eta askotariko inguruneetan bizi daitezke. Gehienek [[deskonposatzaile]] funtzioa betetzen dute, batez ere [[zur]]ean. Hala ere, espezie batzuk [[patogeno]]ak edo [[bizkarroi]]ak dira, eta beste batzuk [[sinbionte]]ak dira, batez ere basoetan arruntak diren [[ektomikorriza]] sortzaileak.
 
==Erreferentziak==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
==Kanpo loturak==
*{{en}} [http://tolweb.org/Agaricomycetes/20535 Agaricomycetes taldearen biziaren arbola]
*{{en}} [http://www.mycokey.com/AAU/Systematics/SystematicsBasiSvamperiget.html Basidiomycota taldearen ikuspegi orokorra, Aarhus-eko Unibertsitatea, Danimarka]
*{{en}} [http://www.mykoweb.com/articles/Homobasidiomycete_clades.html Homobasidiomycetes taldearen eboluzioa eta morfologia]
 
[[Kategoria:Agaricomycotina]]