Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
Garaiko kronikoek diotenez, Garaiok ''“Neanderthalen kaskezur eta kopeta du, masailezurra ohikoa baino handiagoa eta aurpegian asimetria ugari dauka”''. [[Cesare Lombroso]]k bere ''L'uomo delinquente'' liburuan deskribatu zuen kriminalaren profila zuen -gaur egun, noski, Lombrossoren teoriek ez dute baliorik, ezaugarri fisikoek ez baitute jarrera kriminalean zerikusirik-. Hil ondoren, hamar forensek aztertu zuten haren garuna Gasteizen eta [[Madril]]en. Ondorioetan bat egin zuten denek: Garaio ez zegoen eroa, bere erabakiak erabat kontzienteki hartu zituen.<ref name="irazustabarrena"></ref>
 
== Mitoa ==
Sakamantekas Diaz de Garaio baino gehiago da. Hainbat belaunalditan [[Euskal Herria]]n, eta hemendik kanpo ere, haurrak izutzeko erabili den mitoa da. Baina Egilatzeko hiltzaileak une eta toki egokian egin zituen bereak ''titulua'' jasotzeko. Mitoa [[XIX. mende]] erdialdean sortu baitzen, ferrokarrilaren etorrerarekin batera. Zaldi eta gurdietara ohitua zegoen gizarteak errezeloz hartu zuen burdinazko tramankulu erraldoi hura; 100 km/h abiadura harrigarria zen garai hartan, harrigarriegia gauza onerako. Zurrumurruak zabaldu ziren berehala: abiadura haren sekretua gurpilei ematen zieten olio finean omen zegoen, eta olio hura haurren [[gantz]] samurretik baino ezin zitekeen lortu. Horregatik trenaren jabeek gaizkileak kontratatzen zituzten haurrak bahitu, [[Manchester]] edo [[Liverpool]]era eraman eta bertan galdara erraldoietan urtzeko. Beldurrak bi lan egin zituen Sakamantekasen kasuan: lehenik mamua sortu zuen; ondoren, mamuari benetako identitatea eman zion, Diaz de Garaioren hilketak aprobetxatuz.<ref name="irazustabarrena"></ref>
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
== Kanpo loturak ==
* Irazustabarrena, Nagore, [http://www.argia.eus/argia-astekaria/2032/juan-diaz-de-garaio-nekazari-eta-psicokiller «Juan Diaz de Garaio, nekazari eta psicokiller»] ''Argia astekaria, argia.eus''
* [http://www.euskonews.com/0183zbk/frefem.htm «1821eko urriaren 16an jaio zen Egilaz-en (Araba) Juan Diaz de Garayo "Sacamantecas"»], ''euskonews.com''
 
{{bizialdia|1821eko|1881eko|Sakamantekas}}
29.279

edits