Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Juan Diaz de Garaio Ruiz de Argandoña''', batez ere '''''Sakamantekas''''' eta '''''Zurrumbón''''' bezala ezaguna, ([[Egilatz]], [[Donemiliaga]], [[Araba]], [[1821]]eko [[urriaren 16]]a - [[Gasteiz]], [[Araba]], [[1881]]eko [[maiatzaren 11]]a),izengoitiz '''''Sakamantekas''''' eta '''''Zurrumbón''''' deitua, [[XIX. mendea|XIX. mendekomende]]ko serie-hiltzaile [[araba]]rra zen. Ogibidez laboraria eta morroia izan zen.
 
[[1870]] eta [[1879]] bitartean, 13 eta 55 urte arteko sei emakume bortxatu eta hil zituen, horietatik lau [[prostituzio|prostitutakprostituta]] zirenk. Biktima batzuk mutilatu zituen. HorretazHorrezaz gain, zapuztutako hainbat hilketa ahalegin egotzi zioten. [[1880]]an atxilotu zuten eta [[heriotza zigor]]ra jarri zioten. [[Gasteiz]]ko Sutaustegi Zaharreko presondegian [[garrote]]z hil zuten. Sakamantekas berehala oso famatu egin zen eta, geroztik, haurrak beldurtzeko kontatzen diren istorioetako protagonista da. Haren bizitza eleberri eta filmera (''Cuerda de presos'') eramana izan da.
 
== Bizitza ==
Lau alditan ezkondu zen eta hirutan alargundu zen, baina antza denez, ez zituen bere emazteak hil.
Juan Diaz de Garaio [[Egilatz]]en jaio zen [[1821]]eko urriaren 16an. [[Arabako Lautada]]ko hainbat herritan jardun zuen laborari eta morroi lanetan: [[Agurain]], [[Alaiza]], [[Izartza]], [[Okariz]] eta [[Añua]]n.<ref name="irazustabarrena">{{erreferentzia|izena= Nagore |abizena= Irazustabarrena |izenburua=Ihesi: Balloko haitzetan gora, Sakamantekasen beldur |url=http://www.argia.eus/argia-astekaria/2032/ihesi-balloko-haitzetan-gora-sakamantekasen-beldur/juan-diaz-de-garaio-nekazari-eta-psicokiller |sartze-data=2018-06-09 | aldizkaria=Argia astekaria, Creative Commons [https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu_ES Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported] lizentzia}}</ref>
 
[[1870]]eko udaberrian burutu zuen lehen hilketa. [[Prostituta]] zahar bat izan zen biktima eta [[estrangulazio]]z hil ondoren, gorpua bortxatu eta labanaz sabela ireki zion. Hurrengo urteko udaberrian, gauza bera egin zuen beste adineko prostituta batekin. Hurrengo bi krimenak [[1872]]ko abuztuan izan ziren, elkarren segidan. Hirugarrena 13 urteko neskatoa izan zen, eta laugarrena berriro ere prostituta, baina aurrekoak baino gazteagoa. [[1873]] eta [[1874]]an bi saiakera egin omen zituen baina, kasu hauetan, biktimek -beste prostituta bat eta eskale bat- ihes egitea lortu zuten.<ref name="irazustabarrena"></ref>
[[1880]]an atxilotu zuten eta [[heriotza zigor|heriotza-zigorra]] jarri zioten. [[Gasteiz]]ko Sutaustegi Zaharreko presondegian garrotez hil zuten [[1881]]eko [[maiatzaren 11]]an.
 
Urte batzuk pasatu ziren Diaz de Garaiok bere helburu makurra berriro lortu arte. Ofizialki behintzat. Izan ere, badira leporatu zitzaizkion baino hilketa gehiago egin zituela pentsatzen dutenak. Lau aldiz ezkondu zen Garaio eta hiru aldiz alargundu. Emazteak erraztasun harrigarriz hil zitzaizkion, baina ez zuen inork frogatu ahal izan heriotza horietan senarrak zerikusi zuzenik izan zuenik. [[1878]] eta [[1879]]an, berriro, Sakamantekasen bi saiakerak alferrikakoak izan ziren, baina urte horretako irailean bosgarrena erori zen eta handik bi egunera seigarren eta azkena. Biak inguruko nekazari gazte eta sasoikoak ziren eta hauekin Garaiok bere [[sadismo]]a muturrera eraman zuen gorpuak mutilatuz.<ref name="irazustabarrena"></ref>
Sakamantekas berehala oso famatu egin zen eta geroztik, haurrak beldurtzeko kontatzen diren istorioetako protagonista da. Haren bizia eleberri eta filmera (''Cuerda de presos'') eramana izan da.
 
Ordurako Arabako Lautadan beldurra errotuta zegoen eta Sakamantekasen mitoak Arabako lurrak gainditu zituen berehala. Hiltzailea bilatzeko ahaleginak ere gero eta handiagoak ziren. Baina azkenean kasualitateak eraman zuen Diaz de Garaio justiziaren aurrera. Egilaztarra baserri berri batean sartu zen morroi eta inoiz ikusi ez zuen haur batek hatzarekin seinalatu eta ''“Hori aurpegia! Sakamantekas ematen du!”'' bota omen zuen. Garaio atxilotu zuten orduan eta, polizien harridurarako, atxilotuak bere krimen ilunak aitortu zituen. [[Gasteiz]]ko Polborinean garrotez hil zuten [[1880]]an.<ref name="irazustabarrena"></ref>
 
Garaiko kronikoek diotenez, Garaiok ''“Neanderthalen kaskezur eta kopeta du, masailezurra ohikoa baino handiagoa eta aurpegian asimetria ugari dauka”''. [[Cesare Lombroso]]k bere ''L'uomo delinquente'' liburuan deskribatu zuen kriminalaren profila zuen -gaur egun, noski, Lombrossoren teoriek ez dute baliorik, ezaugarri fisikoek ez baitute jarrera kriminalean zerikusirik-. Hil ondoren, hamar forensek aztertu zuten haren garuna Gasteizen eta [[Madril]]en. Ondorioetan bat egin zuten denek: Garaio ez zegoen eroa, bere erabakiak erabat kontzienteki hartu zituen.<ref name="irazustabarrena"></ref>
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
* {{eu}}Irazustabarrena, Nagore, [http://www.argia.com/argia-astekaria/2032/ihesi-balloko-haitzetan-gora-sakamantekasen-beldur/juan-diaz-de-garaio-nekazari-eta-psicokiller Sakamantekas (Argia astekaria)]
 
{{bizialdia|1821eko|1881eko|Sakamantekas}}
28.375

edits