Basidiomycota: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean}}
{{Taxotaula infotaula
| kolorea = lightblue
9 ⟶ 10 lerroa:
| azpierreinua = [[Dikarya]]
| dibisioa = '''Basidiomycota'''
| dibisio aditua = R.T. Moore, 1980<ref>{{cite journal | author = Moore, R.T. | title =(1980) "Taxonomic proposals for the classification of marine yeasts and other yeast-like fungi including the smuts" | year=1980 | journal=''Bot. Mar.'' | volume='''23''', | pages=371}}</ref>
| espezie-multzoa =
| espezie-multzo aditua =
22 ⟶ 23 lerroa:
}}
 
'''Basidiomycota''' filumak, [[Ascomycota]] filumarekin batera, [[Dikarya]] azpierreinua osatzen du. Azpierreinu honetan "goi onddo" deitu izan direnak bildu dira. Talde honen baitan [[perretxiko]]ak, [[astaputz]]ak, [[poliporo]]ak, [[boleto]]ak, [[kantarelo]]ak, [[lizun]]ak, [[legamia]]k eta beste hainbat onddo-mota daude. Funtsean, basidiomikotoak [[hifa|hifez]] osaturiko onddo harizpidunak dira (legamiak salbu), eta modu [[ugalketa sexual|sexual]]ean ugaltzen dira, borra formako muturra daukaten zelula espezializatuak, [[basidio]] izenekoak, eratuz. Basidioek [[meiosi]]an espezializatutako kanpo-esporak, basidiospora deritzenak, ekoizten dituzte. Normalean lau basidiospora sortzen dituzte. Haatik, zenbait kasutan basidiomikotoak modu [[ugalketa asexual|asexualean]] ugaltzen dira. Azken hauek filum honetan sailkatuak izateko hainbat arrazoi daude, hala nola egitura anatomiko berezien eraketa edo [[zelula-horma]]ren osagaien antzekotasuna, baina gaur egun irizpide nagusia [[ADN sekuentziatze]]en bidez egindako analisi molekular filogenetikoak dira.
'''Basidiomycota''' filumak, [[Ascomycota]] filumarekin batera, [[Dikarya]] azpierreinua osatzen du. Azpierreinu honetan "goi onddo" deitu izan direnak bildu dira.
 
== Sailkapena ==
{{biologia zirriborroa}}
67 [[mikologo]]z osaturiko koalizio batek azken uneko sailkapen bat proposatu zuen 2007an<ref>Hibbett, D.S., ''et al.'' (2007ko martxoa) "A higher level phylogenetic classification of the ''Fungi''" ''Mycol. Res.'' '''111''' 5:(509-547) doi=doi:10.1016/j.mycres.2007.03.004</ref>. Basidiomycota barruan 3 [[azpifilum]] onartu ziren ([[Pucciniomycotina]], [[Ustilaginomycotina]] eta [[Agaricomycotina]]) eta klase mailako beste 2 [[taxon]] ([[Wallemiomycetes]] eta [[Entorrhizomycetes]]) hortik kanpo. Sailkapen berri honek aurretik existitzen ziren talde taxonomikoak berrantolatzea suposatu zuen.
 
Lehen basidiomikotoen taldea bi klasetan banatzen zen, [[Homobasidiomycetes]] klasea (perretxikoak barne hartzen zituena), eta [[Heterobasidiomycetes]] klasea (jelly, rust, smut). Hori baino lehenago, Basidiomycota osoari '''Basidiomycetes''' deitzen zitzaion, 1959an '''[[Ascomycetes]]'''-en pareko gisa sortu zen klase-izen orain baliogabea. Oraindik ere hainbatek basidiomizete eta askomizete terminoak erabiltzen dituzte Basidiomycota and Ascomycota taldeez hitz egiteko.
 
[[Agaricomycotina]] taldean lehengo hainbat talde bildu dira: [[Hymenomycetes]] taldea ([[himenio]]a eratzen duten basidiomikotoak barne hartzen zituen klase zahar bat), [[Gasteromycetes]] taldea (himenioa eratzen ez duten eta esporak [[esporokarpo|fruitu-gorputzetan]] eratzen dituzten espezieak barne hartzen zituen beste klase zaharkitu bat), eta jelly gehienak.
 
[[Ustilaginomycotina]] taldean lehengo smut gehienak eta [[Exobasidiales]] taldekoak sartu dira.
 
[[Pucciniomycotina]] taldean honako hauek daude: rust, intsektuen [[bizkarroi]]/[[sinbiosi|sinbionte]] diren ''[[Septobasidium]]'' taldekoak, smut-en multzoko talde zahar bat ([[Microbotryomycetes]]-en barrukoak), eta bakanak, bitxiak edo gutxitan aurkitzen diren beste onddo batzuk, gehienak landareen bizkarroiak.
 
Bi klase, [[Wallemiomycetes]] eta [[Entorrhizomycetes]], ezin izan dira azpifilum batean sailkatu.
 
==Erreferentziak==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
[[Kategoria:Fungi]]