«Zigurat»: berrikuspenen arteko aldeak

263 bytes added ,  Duela 3 urte
ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
[[Fitxategi:Choghazanbil2.jpg|thumb|300px|Dur-Untash zigurata (Susa, [[Iran]]).]]
'''Zigurata''' ([[akadiera]]z: ''ziqqurat'', "erakitzea eremu goratu batean") [[Mesopotamia]]ko dorre mota da, [[piramide (arkitektura)|piramide]] mailakatu baten gisakoa, mailatik mailara eskaileraz igotzen zena. [[K. a. 2200]]-[[K. a. 500|500]] bitartean eraiki ziren gehienak. Barnetik [[adreilu]]z eginak izaten ziren, harrizko xaflaz estaliak. Ez zuten gelarik izaten. 40x50 metro inguruko oin karratua izaten zuten. 25 zigurat inguru ezagutzen dira, [[Sumer]], [[Babilonia]] eta [[Asiria]]n.{{lur erref}}
 
== Deskripzioa ==
Diseinua, eredu sinpleetatik konplexuenetara irits daiteke, obra artistiko, matematiko eta arkitektoniko ikusgarria osatuz. Oinarrian hainbat forma har ditzake (karratua, laukizuzena, zirkularra…), eta hainbat maila izan ditzake, baina egitura oso antzekoa da beti: eskailera edo pasabide batek tenpluaren terrazak lotuko ditu, zeruak eta lurrak bat egin dezaten.
Ziguratak dorre mailakatu trinkoak dira, ''kiggallu'' izeneko terraza zabal baten gainean eraikitakoak. Oinarria karratua edo laukizuzena izan daiteke. Hiru eta zazpi maila (''rikbu'') artean izaten dituzte, eta gaineko terrazan tenplua zegoela pentstzen da. Aditu batzuen arabera, zigurat osoa zen tenplua, ez gaineko eraikina bakarrik.<ref name="iranica">{{erreferentzia|izena=Michael |abizena= Herles |url=http://www.iranicaonline.org/articles/ziggurat | izenburua=Ziggurat |sartze-data=2018-6-8 |argitaletxea=Encyclopædia Iranica, online edition}}</ref> Eskailera edo pasabide batek lotzen ditu terrazak.
 
[[Mesopotamia]]ko hiri bakoitzak zuen bere zigurata eta eraikitzen zen hiriko patroia zen Jainko edo Jainkosa babesteko. Helburu nagusia zen zeruaren eta lurraren arteko zubia eraikitzea, trentza beharrezkoa baitzen bi errealitateak lotzeko. [[Sumer]]tarrek ardatza kosmiko baten eran ulertu zuten: lokarri bertikala, zeruaren, lurraren ea lurrazpiko munduaren artean, baita unibertso ezberdinen lokarri horizontala ere. Honela, tenpluaren maila bakoitzak unibertsoko zeruak, lurrak, izarrak eta planetak irudikatzen ditu.
 
== Haien helburuaFuntzioa ==
[[Fitxategi:Ur-Nassiriyah.jpg|thumb|300px|[[Ur hiria]]ren hondarrak, eta, atzealdean, Ur-Nammu zigurata ([[Irak]]).]]
Ziguratetan ez ziren zeremonia edo ospakizun publikoak ospatzen, Jainkoen etxeak kontsideratzen baitziren. Helburua zen Jainkoak herritik hurbil sentitzea eta, aldi berean, herriak Jainkoen babesa sentitzea. Apaizek bakarrik zuten aukera tenpluaren barrura sartzeko, jainkoak zaintzeko eta jainkoen beharrak asetzeko. Hala, sakrifizioak, eskaintzak eta herriak eginiko opariak kudeatzen zituzten. Apaizak pertsonaia boteretsuak bilakatu ziren Mesopotamian. Jainkoekin zeukaten harreman zuzenak, estatus berezia eskaintzen zien garaiko gizarte mailakatuan.
37.255

edits