«Alberto Ruiz-Gallardón»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t (bizialdia)
t
== Bizitza ==
[[Madrilgo Complutense Unibertsitatea]]n egin zituen zuzenbide-ikasketak, eta 23 urterekin oposizioetan parte hartu ondoren fiskal-postua eskuratu zuen. [[1977]]. urtean [[Alianza Popular]] (AP) alderdian sartu zen. [[1983]]an Madrilgo zinegotzi izendatu zuten, [[1986]]an alderdiko zuzendaritzan sartu zen, eta APren estatutuen idazketan parte hartu zuen. Jorge Verstrynge idazkari orokorra bere kargutik kendu zutelarik, Alberto Ruiz-Gallardónen esku gelditu zen kargu hura 1986an, eta urte hartan bertan Madrilgo Autonomia Erkidegoko lehendakaritzarako hautagai izendatu zuten. [[1987]]an APko lehendakariorde izendatu zuten (lau ziren kargu horretan), eta, besteak beste, Madrilgo Erkidegoko senatari hautatu zuten. [[1988]]an, bertan behera utzi zituen alderdi barruko kargu guztiak, Hernández Mancha alderdi buruarekin izandako gorabeheren eraginez, baina [[1989]]an berriro itzuli zen zuzendaritzara, [[Manuel Fraga]]ren agintaldian. 1989ko hauteskundeetan senatari-karguan berretsi zuten, eta baita [[1993]]an ere, eta [[1991]]n berriro izan zen [[Madrilgo Erkidegoa|Madrilgo Erkidegoko]] lehendakarigaia; hauteskunde haiek ez, baina [[1995]]ekoak irabazi zituen, eta berriro ere [[1999]]an.
[[2003]]an Madrilgo alkatetzarako hauteskundeak irabazi zituen, eta Madrilgo alkate bilakatu zen. [[2007]]ko eta [[2011]]ko udal-hauteskundeak ere irabazi zituen. [[2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak|2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan]] Madrilgo diputatu aukeratu zuten. Urte bereko [[abendu]]an [[Mariano Rajoy]]k Justizia ministro izendatu zuen<ref>[http://www.justizia.net/albisteak/alberto-ruiz-gallardon-justizia-ministro-berria Alberto Ruiz Gallardón, Justizia Ministro berria] Justizia.net</ref>. [[2014]]ko [[irailaren 23]]an bere karguaz dimititu zuen, Gallardonekoberak aurkeztu eta defendatutako Abortuaren Legea [[Mariano Rajoy]] presidenteak legea atzera bota ostean.
 
== Erreferentziak ==