«Mesopotamia»: berrikuspenen arteko aldeak

440 bytes added ,  Duela 1 urte
 
[[Fitxategi:Standard_of_Ur_-_War.jpg|thumb|right|350px|''Urko estandartea'', gerraren panela, [[K. a. 2500]] inguru]]
[[Uruk Aroa]]n lan sofistikatuak egin ziren, hala nola ''Warkako Edontzia'' eta [[zigilu zilindriko]]ak. [[Elam]]go ''Guennolgo Lehoilehoi Emeaemea'', [[kareharri]]zko eskultura bikaina da, [[K. a. 3000]]–[[K. a. 2800|2800]] aldean egindakoa. Aipagarriak dira [[Eshnunna]]ko irudiak ([[K. a. 2900]]–[[K. a. 2550|2550]]), gehienak [[alabastro]]zkoak, jainko-jainkosak eta apaizak irudikatzen dituztenak. Estatuaren tamainarekin alderatuz, oso begi handiak dituzte denek, eta jainko-jainkosek besteek baino begi nini handiagoak. Hala gorputzak nola aurpegiak eskematikoak dira, begiek beregana dezaten arreta osoa. Metalak lantzeko antzean [[brontze]]a beste material batzuekin konbinatzen zen, [[zur]], [[urre]]zko xafla eta [[lapislazuli]]arekin.
 
Lanik aipagarrienetako bat Urko hilobietan aurkitutako ''[[Ahuntza kimu jaten]]'' da ([[K. a. 2600]] aldean); metro erdiko goratasuna du, eta euskarri gisa erabiliko zen segur aski: ahuntz bat da eta zutik dago, zuhaixka loratu batean bermaturik. Aipagarriak dira, baita ere, [[titakadura]] lanak, hau da, zurean txertatutako maskor eta harri puskez egindako mosaiko modukoak, hala nola ''Urko estandartea'' ([[K. a. 2500]] aldean, [[British Museum]], [[Londres]]), 20 x 48 zentimetroko egurrezko kutxa baten apaingarria, non gerrako eta bakealdiko eszenak eta gai mitologikoak irudikatzen baitira.
 
<gallery widths="200px" heights="200px" perrow="4">
File:Guennol Lioness.jpg|''Guennolgo Lehoilehoi Emeaemea'', [[K. a. 3. milurtekoa]]
File:Sitting bull Louvre AO7021.jpg|Kareharrizko zezena, [[Uruk]], [[K. a. 3000]] inguru
File:Mesopotamia_male_worshiper_2750-2600_B.C.jpg|Gizon adoratzailea, [[Eshnunna]], [[K. a. 2750]]–[[K. a. 2600|2600]]
 
[[Lagash]] hiri estatuko jaun [[Gudea]]ren (K. a. 2144–2124 bitartean agintean) hogeita hamarretik gora estatua gorde dira, gehienak [[diorita]] harrian eginak, lantzeko oso zaila den gaia. Gudea [[longain]]ez jantzia irudikatua dago eskultura guztietan, besagaina eta ezkerreko besoa agerian dituela. [[Artile]] kizkurtuez egindako kapelu zilindriko bat darama buruan. Oinutsik ageri da beti, eskuak bularraldean elkartuak dituela, jainkozale baten gisa. Estatua gehienek idazkunak dituzte jainkoei eskainiak. Estatua horietatik ezagunena Gudea eseria da, osorik gorde den bakarra. Gorde diren buruen artean, berriz, Louvren dagoena da hoberena, Gudearen buru turbanteduna.
 
<gallery widths="200px" heights="200px" perrow="4">
File:Victory_stele_of_Naram_Sin_9062.jpg|''[[Naram-Simen estela]]'' (xehetasuna), [[K. a. 2390]] inguru
File:Sargon_of_Akkad.jpg|[[Sargon Akadekoa]]ren burua, [[K. a. 2334]]–[[K. a. 2284|2284]]
File:Ebih-Il_Louvre_AO17551_n01.jpg|''[[Ebith II. superintendentearen estatua]]'', [[K. a. 2400]] inguru
File:Statue_Gudea_Met_59.2.jpg|[[Gudea]]ren estatua, [[K. a. 2130]] inguru
</gallery>
 
[[Asiria]]rrek sumertar artea berenganatu zuten, beren idiosinkrasiara egokitua. Haientzat, erregea gorestea zen artearen xede nagusia. ''“Ni erregea naiz, ni jauna naiz, ni laudatu beharrekoa naiz, ni goraipatua naiz, ni hotsandikoa naiz, ni nagusia naiz, ni gudari handia naiz, ni heroia naiz, ni lehoia naiz, ni gizona naiz, ni Asurnasirpal naiz, Asiriako erregea”'' dago idatzia inskripzio batean<ref>{{Erreferentzia| abizena1 = Cohen| izena1 = Ada | abizena2 = Kangas| izena2 = Steven E. | azken-egile-ampersand = bai| izenburua = Inside an Ancient Assyrian Palace: Looking at Austen Henry Layard's Reconstruction| isbn = 9781611689976| argitaletxea = Hood Museum of Art, Dartmouth College| lekua = Hanover, New Hampshire| urtea = 2016}}</ref> [[Behe-erliebe]] narratibo bikainak egin zituzten, xehetasun handiz zizelatuak harri edo [[alabastro]]an, esaterako [[Nimrud]] eta [[Ninive]]ko jauregietakoak; gehienetan ehiza edo gerra eszenak ageri dira. Ospe handikoa da ''Niniveko lehoia hilzorian'', Londresko [[British Museum]]en dagoena. Eskulturan [[lammasu]] erraldoiak nabarmentzen dira, giza burua, lehoi edo zezen gorputza eta arrano hegoak dituztenak.
29.752

edits