Trás-os-Montes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Barne loturak gehitu ditut
8. lerroa:
“Trás-os-Montes” izenak (Mendietatik harago) zerikusia du zenbait mendi Mendebalean kokatu izanarekin, hala nola, Marão, Alvão eta Geres, zeinek bereizten baitituzte barnealdea eta kostaldea eta egiten baitute haran ikusgarri bat [[Duero]] ibai gainean. Hesi natural horiek direla-eta Portugalgo eskualde horrek jende oso gutxirekin eta pobre iraun du mendeetan barrena, bertako jendeak migratu behar izan du-eta [[Brasil]], [[Frantzia]], [[Luxenburgo]] edo [[Suitza|Suitzara]].
 
Bi eremuk osatzen dute lurralde hau: bat [[Duero]] ibaiaren eskuinean (iparra), eta bertan daude [[Vila Real (barrutia)|Vila Real]] eta [[Bragantza (Portugal)|Bragantza]] barrutiak, zeinek osatzen baitute Portugalgo Ipar eskualdea. Bigarrena dago Duero ibaiaren hegoaldean, eta biltzen ditu 5 udalerri, denak [[Viseu (barrutia)|Viseu]] eta [[Guarda (barrutia)|Guarda]] barrutietan, zeinek osatzen baitute Portugalgo Erdiko eskualdea.
 
Hiririk inportanteenak Trás-os-Montes eskualdean dira [[Vila Real]], [[Bragantza (Portugal)|Bragantza]], [[Chaves (Portugal)|Chaves]], Mirandela, Macedo de Cavaleiros, Lamego, Peso da Régua, Miranda do Douro eta Valpaços. Denak ere nahiko txikiak, ez baitute 50.000 bizilagun baino gehiago. Eskualde honetako jende asko herri txikietan bizi da. Urteetan barrena herri hauek ez dute loturarik izan kostarekin, errepide kaskarrak zirela-eta. Hori zela-eta isolamentua eta pobrezia nozitu behar izan dute. Eta emigrazio itzela. Gaur egun, ordea, egoera hobea da, errepideak eta komunikabideak hobeak direlako. Hala ere, herririk gehienek segitzen dute biztanleak galtzen, batez ere gazteak, horiek nahiago baitute hiri handietako bizimodua eta lanerako aukera ugariagoak.
 
Herri txikietan nekazaritzak bizirik dirau. Hori dela-eta, eskualdean ekoizten dira: [[Arto|artoa]], [[Gari|garia]], [[Oliba olio|oliba-olio]] ona, [[Gaztaina|gaztainak]] eta [[mahats]] gozoak, zeinekin egiten baitira Dueroko ardoak eta [[Porto (ardoa)|Portokoak]] (baita Oporto izenarekin ezagunak). Granitoak eta ur mineralak ere industria inportanteak sortu dituzte eskualdean.
 
==Jendea==