Lankide:Group1DHum/Proba orria/Humanitate digitalak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
16. lerroa:
== Definizioa ==
 
Jakintsuak eta profesionalak '''Humanitate Digital'''en definizioa etengabe eraldatzen ari dira. Alorra jarraiki aldatzen eta garatzen ari denez, definizio espezifikoak azkar zaharkitu daitezke edo etorkizunerako garapena murriztu dezakete.<ref>{{Cite book|hizkuntza=en|izenburua=Digital Humanities in Practice|urtea=2012|abizena=Warwick|izena=Claire|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Facet Publishing|ISBN=9781856047661|abizena2=Terras|izena2=Melissa|abizena3=Nyhan|izena3=Julianne}}</ref> ''Debates in the Digital Humanities''-eko (2016) bigarren aleak alorra definitzeko zailtasuna onartzen du: “Artxibo digitalekin, analisi kuantitatiboekin, eta tresna-eraikin-proiektuekin batera behin bereizgarri izan zirenak alorrean, orain HDek metodoen eremu zabal bat kontuan hartzen du: imajina-sorta handien bistaratzeak, tresna historikoen modelotza 3Dn, 'natibo digitalen' hitzaldiak, hashtag-aktibismoa eta horren analisia, txandakako errealitate-jokoak, ''makerspace'' mugikorrak, eta abar."<ref>{{Cite (E5)book|hizkuntza=en|izenburua=Digital Humanities: The Expanded Field|urtea=2016|abizena=F. Klein|izena=Lauren|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=University of Minnesota Press|ISBN=|izena2=Matthew|abizena2=K. Gold}}</ref>
 
Historikoki, humanitate digitalak humanitate informatikoetatik kanpo garatu ziren eta informatika humanistikoarekin, informatika sozialarekin, eta komunikabide-ikasketen alorrarekin erlazionatu egin zen. Termino zehatzetan, humanitate digitalek gai anitzak barne hartzen dituzte, iturri primarioen bildumak antolakuntzatik (nagusiki testual), datu kulturalen sorta handien datu-meatzaritzara eta gai-modelotzara.
 
Humanitate Digitaletan bai material digitalizatuak (egokituak) bai berez digitalak diren materialak sartzen dira. Bi metodologia elkartzen ditu: alde batetik, humanitatezko diziplina tradizionalak ([[Historia|historia]], [[Filosofia|filosofia]], [[Hizkuntzalaritza|hizkuntzalaritza]], [[Literatura|literatura]], [[Arte|arte ederrak]], [[Arkeologia|arkeologia]], [[Musika|musika]] eta kultura azterbideak) eta beste alde batetik, gizarte zientziak<ref>{{Cite (E6)web|url=https://www.cdh.cam.ac.uk/|izenburua=Cambridge Digital Humanities|sartze-data=2018-06-7|egunkaria=University of Cambridge|aldizkaria=University of Cambridge|abizena=|izena=University of Cambridge|egile-lotura=|hizkuntza=en|formatua=}}</ref>, informatikarako tresnekin (hypertext-a, hypermedia, datu-bistaratzea, informazio-berreskuratzea, datu-meatzaritza, estatistika, testu-meatzaritza, mapping digitala), eta argitaratze digitala.<br>
 
Humanitate digitalekin erlazionatutako azpiarlorrak sortu dira: software-ikasketak, plataforma-ikasketak, eta kode-ikasketa kritikoak, esate baterako. Humanitate digitalak parekatzen dituzten beste alorren artean, komunikabide (ikasketa) berriak, informazio-zientziak edota konposizioari buruzko komunikabide teoriak topa ditzakegu, joku ikasketak, bereziki humanitate digitalen diseinu eta produkzioarekin erlazionaturikoak, eta kultura ikerketak.<br>
26. lerroa:
== Historia ==
 
Humanitate Digitalek Humanitate Informatikoen alorran dute jatorria, eta hauen hasiera XX.mendeko 40 hamarkadaren bukaeran izan zen, Roberto Busa eruditu jesuitak eta enplegatu zituen emakumeek sustatutako lanarekin.<ref>{{Cite (E7,E8)web|url=http://digitalhumanities.org/dhq/vol/3/3/000065/000065.html|izenburua=Humanities Computing as Digital Humanities|sartze-data=2018-06-7|egunkaria=|aldizkaria=Digital Humanities Quarterly|abizena=Svensson|izena=Patrik|egile-lotura=|hizkuntza=en|formatua=}}</ref>
 
== Erreferentziak ==