Izenordain: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 90.74.72.221 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Joxemai wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Hizkuntzalaritza]]n, '''izenordaina''', batzuetan '''izenorde''' ere deitua, [[izen]]ak ordezka ditzakeen hitza da. Adibidez, ''hau'', ''zu'' edo ''nor''. Izenordainak izenak dira, baina izen bereziak. Mota desberdinetako izenordainak daude euskaraz: zehaztuak, zehaztugabeak, galderazkoak, etab. Izenordainari dagokionari eta horren forma hartzen duenari '''pronominal''' ere deitzen zaio (aditz pronominal, izenordain posesiboa, ...).
 
== Euskaraz ==
== Pertsona-izenordain zehaztuak ==
Mota desberdinetako izenordainak daude euskaraz: zehaztuak, zehaztugabeak, galderazkoak, etab.
 
=== Pertsona-izenordain zehaztuak ===
Izenordain zehaztuek erreferente zehatza dute, eta solasean parte hartzen duten pertsonak hartzen dituzte kontuan. Lehen pertsona singularra hizketan ari dena da. Bigarren pertsona singularra lehendabizikoaren solaskidea izan ohi da. Lehen pertsona plurala, berriz, hiztuna barnean duen pertsona-multzoa da. Bigarrena, berriz, solaskidea eta beste zenbait biltzen dituen multzoari dagokio. Horregatik deitzen zaie «zehaztuak». Bi multzotan banatzen dira pertsona-izenordain zehaztuak: a) arruntak eta b) indartuak:
 
29 ⟶ 32 lerroa:
Horrek esan nahi du antzina, euskara zaharrean, ZU izenordaina 2. pertsona pluralekoa zela. Hain zuzen, ZU-k singularraren balioa hartu zuenean, euskarak pluralerako izenordain berri bat sortu behar izan zuen: ZUEK.
 
=== Izenordain indartuak ===
Izenordain indartuez bi ohar egin behar dira:
# Izenordain indartuen sailean forma bat baino gehiago ageri da, euskalkietan forma bat baino gehiago ageri baita.
39 ⟶ 42 lerroa:
''NEUK ERE, esango nizuke zertxobait.''
 
=== Izenordain zehaztugabeak ===
Hauen erreferentzia zehaztu gabe dago. Esaten da mugagabea indefinitua dela. Denen oinarrian galde-hitza den izenordaina dago. Galderazko izenordaina da, hain zuzen, zehaztu gabeetan zehaztugabeena. Beraz, bi multzo nagusi bereiziko dira:
 
53 ⟶ 56 lerroa:
|}
 
==== NOR eta ZEIN ====
NOR izenordaina pertsonez galdetzeko erabiltzen da. Haren ordez, zenbait euskaldunek ZEIN erabiltzen dute:
* ''NOREKIN etorri zinen bart? / ZEINEKIN etorri zinen bart?''
 
==== ZER ====
Hau da pertsona ez direnez galdetzeko erabiltzen dugun galde-izenordaina.
* (a) ''ZER erantzun dizu maisuak?''
64 ⟶ 67 lerroa:
(a) adibidean, ZER izenordaina aski da izen-sintagma osatzeko. Horregatik da, hain zuzen, izenordain. (b) adibidean, berriz, izen-sintagmaren ardatza beste izen bat da. ZER-ek, hor, izen hori determinatzen du. Horregatik, determinatzaile ere izan daiteke.
 
==== NORBAIT eta NOR EDO NOR ====
Hauek ere, oinarrian duten galde-izenordaina bezala, pertsonazkoak dira. Zehazki nor den esan gabe utzi nahi den pertsona bat aipatzeko erabiltzen dira:
* ''NORBAIT dabil zure gelan'' = ''NOR EDO NOR dabil gure gelan''.
 
==== ZERBAIT eta ZER EDO ZER ====
Izenordain hauek pertsona ez direnak aipatzeko erabiltzen dira. Zehaztugabea da hau ere. ZERBAIT eta ZER EDO ZER erabat baliokide dira.
* ''ZERBAIT hartuko nuke = ZER EDO ZER hartuko nuke.''
 
==== EDONOR, EDOZEIN, EDOZER ====
EDONOR pertsonazkoa da. EDOZEIN, berriz, alde horretatik definitu gabea da, eta pertsonei nahiz pertsona ez direnei erreferentzia egiteko erabil daiteke.
EDOZER, berriz, pertsona ez direnei erreferentzia eginez bakarrik erabil daiteke.
85 ⟶ 88 lerroa:
Esanahiari dagokionez, sail honetako izenordainek, edo elementu horri esker, halako aukera bat edo, disjuntzio bat edo, adierazten dute. EDONOR-ek esan nahi du, gutxi gorabehera, honelako zerbait: «honek edo beste batek».
 
==== NORNAHI, ZERNAHI, ZEINAHI ====
Hauek ere zehaztugabeak dira, eta, aurrekoek bezala, aukera bat adierazten dute. NORNAHI pertsonazkoa da. ZEINAHIk bietarako balio du. ZERNAHI, berriz, oinarrian duen ZER izenordaina bezala, pertsona ez direnei erreferentzia egiteko baliatzen da. Azken bi horiek, gainera, izenordain nahiz determinatzaile izan daitezke:
* ''NORNAHIK ez du horrelako autoa erosten.''
92 ⟶ 95 lerroa:
-NAHI-ren ezkerretara doana '''-n'''-z, '''-t'''-z edo '''-k'''-z amaitzen bada, zilegi da bi osagaiak marratxo bat tartean dutela idaztea. Beraz: ''zeinahi'' nahiz ''zein-nahi''.
 
==== INOR eta EZER ====
Izenordain zehaztugabe hauek ere ''nor'' eta ''zer'' galde-izenordainen gainean eraikiak daude. NORBAIT eta ZERBAITen kidekoak dira beren ezaugarrietan: zehaztugabeak dira, bata pertsonei eta bestea pertsona ez direnei erreferentzia egiteko erabiltzen dira, etab. Baina badute diferentzia garrantzizko bat: INOR eta EZER testuinguru berezietan erabiltzen dira, oro har ezezko testuinguruetan erabiltzen baitira. Baina ezezkako testuinguruetan ez ezik, bestelako testuinguruetan ere ager daiteke: baldintzazkoetan, galderazkoetan eta konparaziozkoetan adibidez.
* ''Inor ikusi al duzu?''
98 ⟶ 101 lerroa:
* ''Ezer erosi nahi baduzu, esan iezadazu, mesedez.''
 
==== INOR / EZER eta NORBAIT / ZERBAIT izenordainen arteko diferentzia ====
Gorago esana dago INOR / EZER batez ere ezezko testuinguruetan ager daitezkeela. Baina testuinguru horietan NORBAIT / ZERBAIT saileko izenordainak ere ager daitezke:
* ''Norbait ez da etorri bilerara.''
108 ⟶ 111 lerroa:
Aurreko bi perpausak ez dira batere baliokideak. Lehenbizikoa era honetara parafrasea liteke: «Auto honetan BADA ZERBAIT ongi ez dabilena». Bigarrena, berriz, era honetara: «Auto honetan EZ DAGO EZER ongi dabilenik». Beraz, zeharo esanahi desberdina.
 
==== INOR EZ / EZER EZ ====
INOR eta EZER ezezko testuinguruetan ibiltzen badira gustura, testuinguru hori agerian jarri behar da perpausa erabat murriztua dagoenean ere. Horrela, honako galdera honi:
* '' Nork nahi du kafesnea?''
120 ⟶ 123 lerroa:
Hortaz, erantzun murritz horietan, beti INOR EZ, EZER EZ, etab. erabili behar da, ezeztapen-marka ongi aditzera emanez.
 
==== INOR ERE / EZER ERE ====
Sail honetako izenordainak, maiz, beren ezezkotasuna areagotzeko edo, ERE lokailua lagun dutela erabiltzen dira:
* ''Gizon horrek ezer ere ez daki gure arazoaz.''
129 ⟶ 132 lerroa:
Enfasia emateko modu bat da.
 
==== NORBERA ====
Izenordain hau ere ''nor'' galde izenordainaren gainean eraikia dago; pertsonazkoa da, hortaz. Esanahiaren aldetik, berriz, BAKOITZAren hurbilekoa da: «(aipatu den) hura bera eta ez beste bat» esan nahi du:
* ''Norberak daki ongien barnean zer darabilen.'' (= ''bakoitzak daki ongien'' …).
139 ⟶ 142 lerroa:
* ''Nork bere lanak egin behar ditu.''(= ''Bakoitzak bere lanak egin behar ditu'').
 
=== ELKAR eta BERE BURUAElkar ===
Elkar izenordaina da, izenordain elkarkaria, erreziprokoa, eta elkarrekikotasuna adierazten du, hau da: A-k B-ren egintza jasaten du, eta B-k A-rena<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Elkar [Sareko Euskal Gramatika]|hizkuntza=eu|url=http://www.ehu.eus/seg/morf/5/4/4/2|aldizkaria=www.ehu.eus|sartze-data=2018-06-06}}</ref>. Hala nola: ''Ak eta Bk elkar maite dute'', edo ''A-k eta B-k elkarri musu eman diote.''
a) ELKAR izenordaina da, izenordain elkarkaria, erreziprokoa. Ez du berezko erreferentziarik. Erreferentzia-testuingurutik jaso behar du. Aurrekari batek ematen dio erreferentzia. Horregatik, anaforikoa dela esaten da:
 
a) ''Horiek elkar maite dute.''
*
b) ''Neska-mutilak elkarri begira gelditu ziren.''
 
Bi adibide horietan, ELKAR izenordainak aurrekaria du: ''horiek'', kasu batean, eta ''neska-mutilak'', bestean. Haietatik jasotzen du izenordain elkarkariak duen erreferentzia. Elkarkariak batak bestea, batak besteari, bata bestearekin eta abar esan nahi du. Erreferente plurala eskatzen du, hortaz. Horregatik, aurrekariak beti plurala izan behar du, edo, berdin balio duena, izen-sintagma juntatua.
Erreflexiboa: bere burua
ELKAR izenordaina denez, izen-sintagma osatzen du, beste inongo laguntzarik gabe, baina, izen-sintagma den neurrian, perpausean betetzen duen funtzioari dagokion kasu-marka eraman beharko du.
 
Bestalde, aurrekaria eskatzen badu, ELKAR ez da sekula perpausaren subjektu izango, hala balitz aurrekaririk gabe geldituko bailitzateke.
Horregatik, ergatiboan ez da sekula agertuko, baina bai gainerako kasuetan:
* ''Horiek elkarrekin bizi ziren.'' (ez ''*elkar bizi ziren'')
* ''Haurrak elkarrengana hurbildu ziren.''
* ''Gizon horiek elkarren etsaiak dira.''
Perpaus erreflexiboak, berriz, euskaraz, BERE BURUA sintagmaz (et,a hala dagokionean, NEURE BURUA, GEURE BURUA, ZEURE BURUA etab.) baliatuz eratzen dira. ELKAR bezala, BERE BURUA sintagmak ez du berezko erreferentziarik. Erreferentzia aurrekari batetik jaso behar du:
* ''Gure katuak BERE BURUA balkoitik behera bota zuen.''