Mesopotamia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
27. lerroa:
 
=== Brontze Aroa ===
[[Fitxategi:Mesopotamian_Chronology_2-2011-29-03.png|thumb|400px|Mesopotamiako kronologia [[Uruk Aroa|Uruk Arotik]] [[Akemenestar Inperioa|persiar agintera]] arte.]]
Lehenbiziko herri nekazariak [[K. a. 6. milurteko]]an kokatu ziren Mesopotamian, baina aurreneko estatu egiturak ez ziren handik bi mila urte arte eratu. [[K. a. 4. milurteko]]aren erdian hasi ziren, beraz, estatu egiturak osatzen, harik eta hurrengo milurtekoaren hasieran aro dinastiko arkaikoa hasi zen arte ([[K. a. 2900]]-[[K. a. 2334|2334]]). [[Sargon Akadekoa|Sargonek]] sorturiko [[Akadtar Inperioa]]ren garaian ([[K. a. 2334]]-[[K. a. 2193|2193]]) kultura semita gailendu zitzaion sumeriarrari, eta aginpide politiko bakarraren mende bateratu zen lurraldea lehenengoz. Akadtar Inperioa desegin zenetik K. a. 3. milurtekoaren amaiera arte, [[Ur (hiria)|Urko]] hirugarren dinastia nabarmendu zen Mesopotamiako politikaren historian, [[K. a. 2003]] inguruan desagertu zen arte.
 
36 ⟶ 37 lerroa:
 
=== Sumer eta Akad ===
[[Fitxategi:Empire_akkad.svg|300px|thumb|left|[[Akadtar Inperioa]]ren mapa. Gezi horiek kanpaina militarren norabidea adierazten dute.]]
Aro dinastiko arkaiko edo protodinastikoan ([[K. a. 2900]]-[[K. a. 2334|2334]]) asko bizkortu zen Uruken garaian hasitako urbanizazio prozesua; aro horretan sortu ziren sumeriar hiriak, [[Sargon Akadekoa]]ren agintaldia bitartean. Aro dinastiko arkaikoan hirigune handietara aldatu ziren ordura arte landetan bizi izandako herriak, eta horren ondorioz bizitoki txikiak hustu egin ziren.
 
45 ⟶ 47 lerroa:
=== Babilonia ===
[[Fitxategi:F0182_Louvre_Code_Hammourabi_Bas-relief_Sb8_rwk.jpg|220px|thumb|right|[[Hammurabi]] errege intsignia jasotzen [[Xamax]]en eskuetatik.]]
Urko hirugarren dinastia desegin zenean, leinu nomada [[amorrita]]k sartu ziren Mesopotamia Beherean eta, lurralde hartako barne arazoez baliatuta, [[Sumer]]ko eta [[Akad]]eko hiri suntsituak hartu eta erreinu txikiak eratu zituzten. Ur [[elam]]darren esku gelditu zenetik [[hitita|hititek]] Babilonia hartu zuten arteko garaian gertatu zen hori, Aro paleobabiloniar edo antzinako aro babiloniar esaten zaion garaian hain zuzen ([[K. a. 2004]]-[[K. a. 1595|1595]]).
 
52 ⟶ 55 lerroa:
=== Asiria ===
Inperio paleoasiriarra amorritek sortu zuten, [[K. a. 1830]] inguruan, lurralde haren gaineko kontrola lortu zutelarik. Asiriar asiriarraInperioa sortu eta potentzia politiko eta militarra bihurtu izanak ondorio larriak izan zituen gorabehera eta krisi handiko garai hartan. Asiriako lehenengo errege handia [[Shamshi-Adad I.a]] izan zen ([[K. a. 1813]]-[[K. a. 1781|1781]]). Denbora gutxian Mesopotamia Garaia hartu eta [[Mari (Siria)|Mari]] anexionatu zuen.
 
Babilonia [[kasitak|kasiten]] esku geratu ondoren, eta hititen erasoaren eta [[Mitanni]] erresumaren mehatxupean, Asiriak krisi sakona bizi izan zuen harik eta [[Ashur-uballit I.a]]k ([[K. a. 1365]]-[[K. a. 1330|1330]]) agintea hartu zuen arte, inperioa berriro Eufrates ingururaino zabaldu zuelarik. Mesopotamia iparraldeko merkataritza bideen gailentasuna eta inperioaren sendotzea [[Adad-nirari I.a]] erregearen garaian gertatu zen ([[K. a. 1307]]-[[K. a. 1275|1275]]); hark bihurtu zuen Asiria garai hartako potentzia militar nagusi.
126 ⟶ 129 lerroa:
[[Lagash]] hiri estatuko jaun [[Gudea]]ren (K. a. 2144–2124 bitartean agintean) hogeita hamarretik gora estatua gorde dira, gehienak [[diorita]] harrian eginak, lantzeko oso zaila den gaia. Gudea [[longain]]ez jantzia irudikatua dago eskultura guztietan, besagaina eta ezkerreko besoa agerian dituela. [[Artile]] kizkurtuez egindako kapelu zilindriko bat darama buruan. Oinutsik ageri da beti, eskuak bularraldean elkartuak dituela, jainkozale baten gisa. Estatua gehienek idazkunak dituzte jainkoei eskainiak. Estatua horietatik ezagunena Gudea eseria da, osorik gorde den bakarra. Gorde diren buruen artean, berriz, Louvren dagoena da hoberena, Gudearen buru turbanteduna.
 
[[Asiria]]rrek sumertar artea berenganatu zuten, beren idiosinkrasiara egokitua. Haientzat, erregea gorestea zen artearen xede nagusia. ''“Ni erregea naiz, ni jauna naiz, ni laudatu beharrekoa naiz, ni goraipatua naiz, ni hotsandikoa naiz, ni nagusia naiz, ni gudari handia naiz, ni heroia naiz, ni lehoia naiz, ni gizona naiz, ni Asurnasirpal naiz, Asiriako erregea”'' dago idatzia inskripzio batean<ref>{{Erreferentzia| abizena1 = Cohen| izena1 = Ada | abizena2 = Kangas| izena2 = Steven E. | azken-egile-ampersand = bai| izenburua = Inside an Ancient Assyrian Palace: Looking at Austen Henry Layard's Reconstruction| isbn = 9781611689976| argitaletxea = Hood Museum of Art, Dartmouth College| lekua = Hanover, New Hampshire| urtea = 2016}}</ref> [[Behe-erliebe]] narratibo bikainak egin zituzten, xehetasun handiz zizelatuak harri edo [[alabastro]]an, esaterako [[Nimrud]] eta [[Ninive]]ko jauregietakoak; gehienetan ehiza edo gerra eszenak ageri dira. Ospe handikoa da ''Niniveko lehoia hilzorian'', Londresko [[British Museum]]en dagoena. Eskulturan [[lammasu]] erraldoiak nabarmentzen dira, giza burua, lehoi edo zezen gorputza eta arrano hegoak dituztenak.
 
Asiriarrek ez bezala [[babilonia]]rrek ez zuten harrian landutako erliebea erabili dekorazioan. [[Nabukodonosor II.a]]ren jauregia, [[Ixtarren Atea]] eta Prozesioen Etorbidea animalien erliebeez zeuden apaindurik, baina erliebeak forma jakina emandako adreilu beiraztatuez eginak eta [[puzzle]] baten gisa jarrita zeuden. Ishtarko ateak zezenak eta dragoiak zituen (zati bat Berlingo Vorderasiatisches Museumen berreraiki da).