Mesopotamia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
23. lerroa:
Bestalde, hiriak sortzearekin batera edo horren ondorioz, garrantzi handiko aurrerapen ekonomiko eta teknikoak gertatu ziren; orduan hasi ziren erabiltzen [[golde]]a, lur eremu handien [[ureztatze]] sistematikoko teknikak, [[gurpil]]a, [[buztingintza]]ko [[tornu]]a, metalurgia, neurriak eta pisuak, eta lehenbiziko dirua. Era berean, hiriekin batera agertu ziren Mesopotamian izpiritu eta kultura aurrerapen aipagarriak, bereziki [[idazketa]] eta adierazpen politikoaren artea. Orduan eraiki ziren, orobat, lehenengo tenpluak. Arkeologia aztarnek erakusten dutenez, [[K. a. 3. milurtekoa]]ren amaieran, tenplu zentral bat edo tenplu multzo bat zuten zenbait [[sumeriar]] hirik, tenplu bakoitzak aginpide ekonomiko jakina zuela.
 
[[Fitxategi:Cylinder seal cowshed Louvre Klq17.jpg|340px|thumb|right|[[Uruk Aroa|Uruk Aroko]] [[zigilu zilindriko]]a, [[Louvre]].]]
[[Uruk]] eman du Mesopotamiako hiriei buruzko berri gehien. Bertan agertu ziren, garai hartan, arkitektura monumentala, [[zigilu zilindriko]]a eta kontularitzarako tresnak; ekonomia berriaren eta eskualdean gertatzen ari zen bizi baldintzen aldaketa handiaren irudi dira ezaugarri horiek. Uruk da, esan bezala, aztarnei dagokienez garrantzi gehien izan duen hiria, baina baziren hura bezain hiri aurreratuak, edo hura baino are aurreratuagoak, [[Kish]] besteak beste. K. a. 3. milurtekotik aurrerako erlijio gune aipagarriena, esaterako, [[Nippur]] izan zen. Hiri bakoitzak jainko zaindari bana zuen, eta tenplua zen zaindariaren egoitza. Ondasun materialei eta gizarte bizitzari dagokionez, tenplua zen hiriko osagai aipagarriena, hura baitzen lur gehienen eta abereen jabea. Tenpluaren eskoletan prestatzen zen idazlarien elitea eta, prestakuntza amaitu ondoren, tenpluaren administrazioaren arduradun jarduten zuten.