Muskulu-dismorfia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Kasuak atalean informazioa gehitu
47. lerroa:
* Kultur-masen eragin negatiboa gorputz idealizatua sustatzen duena
 
Komunikabideek eginkizun oso garrantzitsua dute pertsona batek bere burua nola ikusten duen baldintzatzeko. Iragarkietan, telebista programetan eta aldizkarietan ateratzen diren gizon-emakumeak ikusita, pertsonak pentsa dezake txikia eta ahula dela, nahiz eta errealitatean horrela ez izatea<ref name=":3" />. Gainera, komunikabideek, gorputza modara moldatzea eragiten du eta ez alderantziz.
 
Interes ekonomikoek ere bigorexia sorraraztea bultza dezakete. Edertasun produktuen laborategiak, produktu argalgarrien industria edo gimnasioak oso irabazi handiko negozioak  dira. Horregatik interesatu egiten zaie biztanleria argal eta gihartsu izateko nahia sustatzea, gaur egungo gizartearen edertasun kanonei hurbiltzeko aukera izateko. Honekin lotuta presio soziala ere faktore esanguratsua da. Bizitzan arrakasta izateko, gizarteak irudi zehatz bat izatera bultzatzen du. Presio honek kirolaz gozatzeari uztea eragiten du, eta perfekziora heltzeko borroka bat bihurtzen da, hau da, obsesio bat bilakatzen da<ref name=":5">{{Erreferentzia|izenburua=Vigorexia: síntomas, causas y tratamiento - Cuida tu Salud Emocional|hizkuntza=es-ES|data=2016-07-11|url=http://www.cuidatusaludemocional.com/vigorexia.html|aldizkaria=Cuida tu Salud Emocional|sartze-data=2018-06-03}}</ref>.
 
Gizarteak sortutako gehiegizko pisua duten pertsonenganako errefusa, bai eta elikaduraren gehiegizko kezka, faktore nabarmenak dira dismorfia muskularra bezalako desorekak dituzten pertsonen kopurua handitzeko<ref name=":5" />.
 
Pisu entrenamentuak eta jarduera fisikoak ere eragina izan dezake dismorfia muskularra garatzeko. Entrenatzeko momentuan sortu egiten den adrenalina bai eta beste pertona batzuk mirestea haien entrenamendu ostean ere bigorexia garatzera bultza dezake. Baina desoreka guztiekin gertatzen den bezala, ez dago kausa bakarra pertsona batek bigorexia duen ala ez zehazten duena, baizik eta zenbait faktoren konbinazioa, esaterako: ingurugiroaren egoera eta iraganean izandako erlazioak<ref name=":3" />.