Mesopotamia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
119. lerroa:
Mesopotamiako artea aginpindearen mende zegoen. Horrek bi ondorio nagusi izan zituen: banakako lanik edo lan pribaturik ez izatea eta egile guztiak anonimoak izatea. Lanak, bestalde, kanon formal eta ideologiko jakin batzuen mende zeuden eta, hori zela eta, uko egiten zitzaion norbanakoaren berezko adierazpenari. Hala ere, Mesopotamiako artistek talentu handia erakutsi zuten inguruneak jartzen zizkien eragozpenak -harri eta zur urritasuna, adibidez- gainditzen.
 
[[Uruk Aroa]]n lan sofistikatuak egin ziren, hala nola ''Warkako Edontzia'' eta [[zigilu zilindriko]]ak. [[Elam]]go ''Guennolgo Lehoi Emea'', [[kareharri]]zko eskultura bikaina da, K. a. 3000–2800 aldean egindakoa. Aipagarriak dira [[Eshnunna]]ko irudiak (K. a. 2900–2550) BC), gehienak [[alabastro]]zkoak, jainko-jainkosak eta apaizak irudikatzen dituztenak. Estatuaren tamainarekin alderatuz, oso begi handiak dituzte denek, eta jainko-jainkosek besteek baino begi nini handiagoak. Hala gorputzak nola aurpegiak eskematikoak dira, begiek beregana dezaten arreta osoa.
 
== Arkitektura ==