Emakumeen sufragismoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
179. lerroa:
[[Britainiar]] sufragismoari dagokionez, bi talde nagusitan banatu zela esan daiteke: alde batetik, sufragista [[moderatu]]ek, [[Millicent Garret Fawcet]] buru, legearen barruko estrategiak bideratu zituzten ([[propaganda]], [[mitin]]ak…). Baina arrakasta handirik izan ez zutenez, mende amaieran ''suffragettes'' ezizenarekin ezaguturiko sufragista talde “erradikala” sortu zen.
 
=== Suffragettes ===
[[Millicent Fawcett]] edo [[Millicent Garrett]] sufragista moderatuen burua izan zen. Bere ahizpa Elizabethekin Londresen [[Jon Stuart Mill]]ek ematen zuen emakumeen aldeko diskurtso bat entzun zuen eta bere lanaren defendatzaile bihurtu zen berehala. Nesken [[hezkuntza]] eta hauen boto eskubidea sustatu zuen. 1867an [[Londres]]eko Sufragista Komitearen kide bihurtu zen eta hurrengo urtean bere lehen interbentzio publikoa egin zuen nahiz eta emakumeek jendaurrean hitz egitea ezohikoa izan. [[Lydia Becker]] hil zenean britaniar mugimendu sufragistaren [[lider]] naturala bihurtu zen. Harentzat politika-propaganda eta publizitate-kanpainak ezinbestekoak izan ziren.
 
=== Suffragettes ===
XIX. mende amaierako sufragista britainiar “erradikalak” ziren. [[Emmeline Pankhurst]] buru, propaganda eta mitinetaz gain, eraikin publiko eta saltokien erre edota [[politikari]] ezagunen etxeak erasotzen zituzten. Gobernu britainiarraren zapalkuntza [[Errepresio politiko|errepresiboaren]] aurrean, sufragetteek [[gose greba|gose grebekin]] erantzuten zuten gartzeletik, elikatzera behartzen hasi zituztelarik. Ordea, praktika larri honen kontrako protestak zirela eta, gobernuak “Arratoia eta Katuaren legea” aldarrikatu zuten, suffragetteak (arratoiak) ahul zeudenean gartzelatik askatuz, eta indarrak berreskuratzen zituztenean, gobernuak (katua) berriz ere hauek gartzelaratuz. I Gerrate Mundialaren ostean, azkenik, 1918an, 30 urtetik gorako emakumeen [[boto eskubidea]] lortu zuten, eta 10 urte beranduago (1928an) adinez nagusiko emakume guztiena.