«Lankide:Group1DHum/Proba orria/Humanitate digitalak»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
== Definizioa ==
 
Jakintsuak eta profesionalak '''Humanitate Digital'''en definizioa etengabe eraldatzen ari dira. Alorra jarraiki aldatzen eta garatzen ari denez, definizio espezifikoak azkar zaharkitu daitezke edo etorkizunerako garapena murriztu dezakete.<ref>{{Cite (E4)book|hizkuntza=en|izenburua=Digital Humanities in Practice|urtea=2012|abizena=Warwick|izena=Claire|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Facet Publishing|ISBN=9781856047661|abizena2=Terras|izena2=Melissa|abizena3=Nyhan|izena3=Julianne}}</ref> ''Debates in the Digital Humanities''-eko (2016) bigarren aleak alorra definitzeko zailtasuna onartzen du: “Artxibo digitalekin, analisi kuantitatiboekin, eta tresna-eraikin-proiektuekin batera behin bereizgarri izan zirenak alorrean, orain HDek metodoen eremu zabal bat kontuan hartzen du: imajina-sorta handien bistaratzeak, tresna historikoen modelotza 3Dn, 'natibo digitalen' hitzaldiak, hashtag-aktibismoa eta horren analisia, txandakako errealitate-jokoak, ''makerspace'' mugikorrak, eta abar." (E5)
 
Historikoki, humanitate digitalak humanitate informatikoetatik kanpo garatu ziren eta informatika humanistikoarekin, informatika sozialarekin, eta komunikabide-ikasketen alorrarekin erlazionatu egin zen. Termino zehatzetan, humanitate digitalek gai anitzak barne hartzen dituzte, iturri primarioen bildumak antolakuntzatik (nagusiki testual), datu kulturalen sorta handien datu-meatzaritzara eta gai-modelotzara.