«Austria»: berrikuspenen arteko aldeak

141 bytes removed ,  Duela 2 urte
Historiaurretik bertatik ezagutzen dira biztanleak Austrian. [[Goi Brontze Aro]]an eta [[Burdin Aro]] goiztiarrean [[Hallstatt kultura]] garatu zen. [[Erromatar Inperioa|Erromatarrek]] [[Norika]] zeltiar erreinua menderatu zuten. Bertan, ''Raetia'', ''Noricum'' eta ''Pannonia'' probintziak eratu zituzten bertan, eta garrantzi handiko hiriak sortu: Vindobona ([[Viena]]), Lentia ([[Linz]]) eta Claudia ([[Klagenfurt]]). Danubio ibaia merkatari bide garrantzitsua bihurtu zen. III. eta VI. mendeen artean inbasio berriak izan ziren [[Danubio]]ren hegoaldeko lurraldean: [[bandalo]]ak, [[godo]]ak, [[huno]]ak, [[alaman]]ak. [[VII. mende]]an [[avaro]]en inperioaren mende geratu zen. [[788]]an, [[Frankoak|frankoen]] errege [[Karlomagno|Carolus Handiak]] lurraldea menpean hartu eta Ekialdeko Marka (''Marchia Orientalis'' edo ''Ostmark'') eratu zuen<ref name=Harlu>[http://www1.euskadi.net/Harluxet/hiztegia.asp?sarrera=Austria Austria], Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa</ref>.
 
[[IX. mendea]]ren amaieran, [[magyar]]rek [[Enns (ibaia)|Enns ibairainoko]] herbehereak inbaditu zituzten, baina [[955]]etik aurrera, [[Oton I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Oto I.aren]] agintaldian, egotzi zituzten. [[X. mendea|X.]] eta [[XIII. mendea|XIII.]] mendeen artean [[Babenberg]] familiak gobernatu zuen Ekialdeko Marka<ref name=guiamun>[http://www.guiadelmundo.org.uy/cd/countries/aut/History.html Historia de Austria] Guiadelmundo.org.uy</ref>. ''Osterreich'' izena («Ekialdeko erresuma») [[Oton III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Oton III.a]] enperadore germaniarrak (983-1002) sinaturiko dokumentu batean agertu zen lehenengo aldiz.
 
[[1156]]. urtean, Henrike II.a Babenbergekoak marka dukerri bihurtzea lortu zuen [[Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Frederiko I.a]] enperadorearengandik, ''Privilegium Minus''-aren bitartez; Viena bihurtu zen hiriburu. [[1192]]an, Babenbergtarrek [[Estiria]]ko dukerriaz (''Steiermark'') ere jabetu ziren. [[1253]]tik aurrera, [[Bohemia]]ko [[Otakar II.a Bohemiakoa|Otakar II.ak]] agindu zuen. [[1278]]ko Dürnkruteko porrotaren ostean, [[Habsburgo]] dinastia alemaniarrak boterea hartu eta agintean jarraitu zuen [[Lehen Mundu Gerra]] arte.
Habsburgotarrek, konkistaz ez ezik, oinordetzaz ere lortu zituzten lurraldeak. [[Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano I.a Habsburgokoak]], [[1477]]an [[Borgoinako Dukerria|Borgoinako Dukerriko]] oinordekoarekin ezkondu eta gero, [[Herbehereak]] bereganatu zituen. Maximilianoren seme [[Filipe I.a Gaztelakoa|Filipe Ederra]], berriz, [[Joana Gaztelakoa]]rekin ezkondu zen, alegia, [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] eta [[Aragoiko Erresuma|Aragoiko]] oinordekoarekin. Beraz, Filipe eta Joanaren seme [[Karlos Habsburgokoa|Karlosek]], Habsburgotarren lurraldeak, Borgoina, Gaztela eta Aragoi oinordetzeaz gain, [[Italia]]ko zati bat, [[Afrika]]ko lurraldeak eta [[Amerika]]ko lurrak ere jaso zituen. Karlosek [[1555]]-[[1556|56an]] abdikatu zuen. Espainia eta Herbehereak [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.a]] semeari utzi zizkion eta Austria [[Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Fernando I.a]] anaiari<ref name=Harlu/>.
 
Fernando I.a Habsburgokoa [[Ana Jagellon Hungariakoa|Ana Jagellonekin]], [[Bohemiako Erresuma|Bohemiako]] eta [[Hungariako Erresuma|Hungariako]] erregearen alabarekin, ezkondu zen. [[1526]]ko [[Mohácseko gudua]]n [[Luis II.a Hungariakoa]] hil ostean, Fernando eta Anak bi erresuma horiek jarauntsi zituzten. Hala ere, [[1533]]ko Konstantinoplako Itunak hiru zatitan banatu zituen Hungariako Erresumako lurrak: iparraldea eta mendebaldea Habsburgotarrentzat, erdialdea [[Otomandar Inperioa]]rentzat eta [[Transilvania]] [[Joan Zapolya]] eta haren oinordekoentzat<ref name=guiamun/>. [[Fernando II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Fernando II.a]], Bohemiako erregea [[1617]]tik eta Hungariakoa [[1618]]tik, [[kontrarreforma]] bultzatzen eta katolizismoa inposatzen saiatu zen. Baina [[Bohemia]]ko protestanteek Fernando kargutik kendu zuten eta, haren ordez, [[Frederiko V.a Palatinatuakoa|Frederiko V.a]] aukeratu zuten errege. Gertaera horrek piztu zuen [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]]<ref>[http://www.britannica.com/EBchecked/topic/204463/Ferdinand-II Ferdinand II], Encyclopædia Britannica, britannica.com</ref>.
 
=== Austria Europako boterea ===
[[1848ko iraultzak]] alemaniar biztanleriaren arazo sozial, politiko eta nazionalak nabarmendu zituen. Lurraldetasun auzia nahiko korapilatsua zen: batzuk [[Alemania Handia]] (''Großdeutschland'') sortzearen aldekoak ziren, alemanez mintzatzen zen Austriako lurraldeekin batera, eta beste batzuk [[Alemania Txikia]] (''Kleindeutschland'') sortzearen aldekoak. Austriak bere izaera ez galtzeko agertu zuen jarrera tinkoak ''Kleindeutschland''-en garaipena ekarri zuen.
 
[[1864]]an, Austria eta [[Prusia]]k [[Schleswig]] eta [[Holstein]] dukerriak defendatu zituzten [[Danimarka]]ren aurka. Garaipenaren ondoren, bi aliatuek ezin izan zuten adostu dukerrien administrazio berria. Hain zen gogorra auzia, non Austriak, Alemaniako estatu batzuekin batera, Prusiaren aurkako gerra egin baitzuen, [[1866]]ko [[Austria-Prusia Gerra]] hain zuzen ere. [[Sadowako gudua]] galdu ondoren, Austriak utzi behar izan zituen Alemania eta Italia, eta Germaniar Konfederazioa desagertu zen (Pragako bakea).
 
Hungariar nazionalismoa baretzeko asmoz, [[Frantzisko Josef I.a Austriakoa]]k [[Austria-Hungariako Inperioa]] eratu zuen: [[1867]]ko Austriar-Hungariar konpromisoaren arabera, boterea bitan banatu zen, Austriako Inperioa eta Hungariako Erresuma, biak Frantzisko Josef I.aren agindupean, baina lurraldean bizi ziren gutxiengoek ([[polonia]]rrek, [[ukraina|ukraniarrek]], [[Txekoslovakia|txekiarrek]], [[Txekoslovakia|eslovakiarrek]], [[eslovenia]]rrek, [[serbia]]rrek, [[kroazia]]rrek, [[italia]]rrek eta [[errumania]]rrek) inperioren oinarriak azpijan zituzten.
=== Lehen Mundu Gerra ===
[[Fitxategi:Franzferdinand.jpg|thumb|180px|<small>[[Franz Ferdinand Austriakoa|Franz Ferdinand artxidukea]] familiarekin.</small>]]
[[1914]]ko [[ekainaren 28]]an, [[Gavrilo Princip]]ek ([[Esku Beltza]] serbiar taldeko kidea) [[Franz Ferdinand Austriakoa|Franz Ferdinand artxidukea]] hil zuen [[Sarajevo]]n. Gertaera hau [[Lehen Mundu Gerra]]ren lehergaia izan zen. Gudak anabasa politikoa eta hondamena ekarri zizkien [[Erdialdeko Inperioak|Erdialdeko Potentziei]] (Austria-Hungaria, [[Bulgariako Erresuma]], [[Alemaniar Inperioa|Alemania]] eta [[Otomandar Inperioa|Turkia]]) eta [[Austria-Hungariako Inperioa]]ren bukaera eragin zuen.
 
[[1919]]ko irailean garaileek eta Austriak sinatutako [[Saint-Germaingo Ituna]]k Habsburgotar monarkiaren amaiera ekarri zuen. Hungariaren burujabetasuna onartu zen, [[Txekoslovakia]], eta [[Jugoslaviako Erresuma|Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma]] (aurrerago [[Jugoslaviako Erresuma]] deitua) sortu ziren eta beste lurralde batzuk [[Polonia]] eta [[Italiako Erresuma (1861-1946)|Italiako Erresumari]] eman zitzaizkien<ref>[http://www.puntubi.com/testuinguruak/saint-germaingoituna.htm Saint-Germaingo Ituna], Puntubi.com</ref>. Austria errepublika bilakatu zen ([[Austriako Lehenengo Errepublika]]) baina inperioko eskualde aleman-hiztun batzuk ([[Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa|Hego Tirol]], [[Sudeteak]]) kanpo gelditugeratu ziren. Horrez gain, [[Alemania]]rekin bat egitea debekatu zitzaion. [[1920]]an [[konstituzio]] berria promulgatuindarrean jarri zen.
 
Gerraren ostean, Austriako egoera oso larria zen. Hondamen ekonomikoa bukatubuka zedin, [[1922]]an nazioarteko mailegua lortu zuen, [[Nazioen Liga]]k gainbegiraturik. Finantzak egonkortu ziren arren, artean ere langabeziak oso handia izaten jarraitu zuenzen. [[1929]]tik aurrera, [[Depresio Handia]]k gogor astindu zuen herrialdea<ref>[http://www.universalis.fr/encyclopedie/autriche/ Autriche], Encyclopédie Universalis</ref>.
 
=== Austrofaxismoa eta Hirugarren Reicha ===
Arazo ekonomikoez gain, [[1920ko hamarkada]]n alderdi nagusien armada paramilitarren arteko gerra zibil isila izan zen. Sozial Kristauen laguntza zuen [[Heimwehr]] talde erreakzionarioaren eta [[Austriako Sozial Demokratak|Sozial Demokraten]] aldeko [[Republikanischer Schutzbund]]enSchutzbunden artean liskar ugari gertatu zen<ref name=briaustr>[http://www.britannica.com/EBchecked/topic/44183/Austria/33378/First-Republic-and-the-Anschluss Austria: First Republic and the Anschluss], Encyclopædia Britannica</ref>.
 
[[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 146-1985-083-10, Anschluss Österreich, Wien.jpg|thumb|280px|<small>[[Anschluss]]: Alemaniako indarrak [[Viena]]n sartzen ([[1938]]ko [[martxoaren 15]]).</small>]]
[[Fitxategi:KZ Mauthausen.jpg|thumb|280px|<small>[[Mauthausen-Gusen kontzentrazio-esparrua]]ren askapena ([[1945]]ko [[maiatzaren 6]]a).</small>]]
[[Austriako Lehenengo Errepublika]]k [[1933]] arte iraun zuen. Urte hartan, [[Engelbert Dollfuss]] kantzelerrak parlamentua desegin eta Italiako [[faxismo]]aren pareko erregimen autokratikoa ([[austrofaxismoa]]) ezarri zuen. Ordurako (1933ko udaberria) Alemanian [[Adolf Hitler|Hitler]] zegoen agintean, eta naziek Alemania eta Austria batzearen aldeko propaganda egiten zuten. Hori eragozteko Dollfussek [[Hungaria]] eta Italiaren laguntza bilatu zuen. Sozial Demokratak jazarriak izan ziren eta 1934ko otsailean armak hartu zituzten. Lau egun iraun zuten borroketan Heimwehr taldea eta Dollfuss garaile irten ziren. Urte berean, alderdi politiko guztiak, Dollfussen ''Fronte Patriotikoa'' izan ezik, legez kanpo geratu ziren eta maiatzeko konstituzio berriak kantzelerraren boterea indartu zuen, baina 1934ko [[uztailaren 25]]ean [[nazionalsozialismo|nazi]] talde batek Engelbert Dollfuss hil zuen<ref name=briaustr/>.
 
Dollfussen ondorengo [[Kurt Schuschnigg]] herrialdearen independentziari eusten saiatu zen, baina [[1936]]an [[Mussolini]]k Hitlerrekin elkar hartu zuenetik, Austria erabat bakarturik geratu zen. [[1938]]ko [[martxoaren 12]]an, Alemaniako armada Austrian sartu zen eta biharamunean Hitlerrek herrialdearen [[Anschluss]] edo anexioa aldarrikatu zuen.
 
Alemania naziak arras beretu zuen Austria eta [[Ostmark]] izena eman zion (''Alpen-Donau-Reichsgaue'' [[1942]]tik aurrera). [[Kristal hautsien gaua|Kristal hautsien gaueko]] gertakariek erakutsi zuten bezala, [[antisemitismo]]a oso bortitza zen Austrian. Juduen erdiek (100.000 inguru) [[Bigarren Mundu Gerra]] hasi baino lehenago ihes egin zuten herrialdetik. Gerra amaitzerako, 65.000 judu austriar baino gehiago hilak izan ziren, haietako asko [[sarraski-esparru]]etan, [[ijito]], aurkari politiko eta ahalmen urriko pertsona askorekin batera. Ehunka mila austriar [[Wehrmacht]]en borrokatu ziren, eta ez gutxi [[Waffen-SS|SSetan]]. Borroketan 250.000 inguru hil ziren, eta beste asko preso eraman zituzten. Nazien aurkako erresistentzia, bai ezkerrekoa (sozialistak eta komunistak), bai kontserbadorea (sozial kristauak eta monarkikoak) haintzat hartzekoa izan zen. Hamarka mila pertsona motibo politikoengatik atxilotu zituzten, eta asko sarraski-esparru edo espetxeetan hil ziren<ref name=briaustr/>.
 
=== Aliatuen okupazioa ===
[[1971]]-[[1983]] bitartean sozialistak egon ziren gobernuan, eta Austria berdintasunaren eredu bihurtzen saiatu ziren. Baina 1983an, legebiltzarrean zuten gehiengo absolutua galdu zutenean, koalizio bat osatu zuten liberalekin. Koalizio hori, ordea, hautsi egin zen liberalek eskuinerantz egin zutenean. Austriarrak gobernuaren eta sozialisten kontra azaldu ziren administrazio arazoak, sektore publikoan izan ziren langileen kaleratzeak eta pribatizazioak zirela-eta.
 
[[1986]]ko lehendakaritzarako hauteskundeak Alderdi Popularreko [[Kurt Waldheim]]ek irabazi zituen, nahiz eta kontrako jarrerak sortu ziren Bigarren Mundu Gerran alemaniar gudarostean egin zituen lanengatik. Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, [[Fred Sinowatz]] kantzelerrak dimititu eta [[Franz Vranitzky]] sozialistak hartu zuen kargua, eta koalizio bat osatu zuen Alderdi Popularrarekin. Gobernuak aurre egin behar izan zien sektore publikoaren pribatizazioei, aurrekontuen defizitari eta Waldheimen hautaketa zela-eta nazioartean sortu zen kezkari. Koalizioak aurrera jarraitu zuen [[1990]]eko hauteskundeen ondoren (Alderdi Popularrak 17 eserleku galdu zituen). Hala ere, [[1992]]an [[Thomas Klestil]] Alderdi Popularreko hautagaia hautatu zuten lehendakari.
 
[[Fitxategi:Tratado_de_Lisboa_13_12_2007_(081).jpg|thumb|250px|<small>Austria [[1995]]ean sartu zen [[Europar Batasun]]ean. Irudian, [[Lisboako Ituna]]ren sinatzaileak (2007).</small>]]
 
=== Azken urteak ===
[[2000]]ko otsaileko hauteskundeetan, Alderdi Popularrak eta [[Austriako Askatasunaren Alderdia|Askatasunaren Alderdiak]] (FPÖ) gobernuko koalizioa osatu zuten. Europar Batasuneko hamalau kideek (baina ez Europar Batasunak berak) koalizioa gaitzetsi zuten, FPÖren jarrera xenofobo eta eurofokoak zirela-eta. Baina Alderdi Popularrak atxiki zuen koalizioa [[2003]]ko otsaileko hauteskundeetan. [[2006]]ko urriko hauteskundeetan, Alderdi Sozialdemakratak (SPÖ) lortu zuen garaipena, baina ez zen nahikoa izan bakarrik gobernatzeko. Beraz, [[2007]]ko urtarrilean bi alderdi nagusiek koalizio handia osatu zuten, [[Alfred Gusenbauer]] kantzeler federala zela.
 
== Gobernua eta administrazioa ==
Austria errepublika federal demokratikoa da. Bere lege nagusia [[1920]]ko [[konstituzio]]a da, nahiz eta geroago aldatua izan den. Estatu burua Presidente Federala (''Bundespräsident'') da, sei urteko eperako herri-boto zuzenaz hautatua. Gobernuburua Kantzelari Federala (''Bundeskanzler'') da, ministro kontseiluaren burua eta erantzulea Parlamentuaren aurrean.
 
Botere legegilea bi ganberatan banatuta dago: Goi Ganbera edo ''[[Austriako Bundesrat|Bundesrat]]'' (64 kide) eta Behe Ganbera edo ''[[Nationalrat]]'' (183 kide). Behe Ganbera organo legegile erabakitzailea da, eta kideak lau urterako hautatzen dituzte. Kontseilu Federal edo Goi Ganberako kideak, aldiz, estatu bakoitzeko parlamentuak hautatzen ditu, eta berritu egiten dira eskualdeko legebiltzarra aldatzen denean. Hori dela eta, alderdi bakoitzaren pisua aldatuz joaten da, eskualde hauteskundeetako emaitzen arabera. Kontseilu Federalak [[betoa]] jar diezaieke Kontseilu Nazionalaren erabakiei. Beti ere, azken erabakia Kontseilu Nazionalaren esku dago, ''Beharrungsbeschluss'' edo «boto iraunkorra»-ren bitartez.
 
=== Banaketa administratiboa ===
2.618

edits