«Austria»: berrikuspenen arteko aldeak

23 bytes added ,  Duela 2 urte
ez dago edizio laburpenik
t ((GR) File renamed: File:Austria koppen.svgFile:Austria Köppen.svg Criterion 3 (obvious error) · Correction of the spelling of the name.)
| oharrak = {{sup|1}} Ofizialki onartutako eskualde hizkuntzak: [[esloveniera]], [[kroaziera]] eta [[hungariera]].
}}
'''Austria'''<ref name="Euskaltzaindia">{{erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}</ref> ({{lang-de|Österreich}}, {{IPA|ˈøːstɐˌʁaɪç}} ahoskatua), ofizialki '''Austriako Errepublika''' ({{lang-de|Republik Österreich}}) [[Erdialdeko Europa]]ko estatu [[estatu itsasgabe|itsasgabea]] da. Iparraldean [[Alemania]] eta [[Txekia]]rekin du muga, ekialdean [[Eslovakia]] eta [[Hungaria]]rekin, hegoaldean [[Eslovenia]] eta [[Italia]]rekin eta mendebaldean [[Suitza]] eta [[Liechtenstein]]ekin. 83.879 kilometro koadroko eremua du eta 8,7 milioi biztanle. Oso herrialde menditsua da, [[Alpeak|Alpeek]] azaleraren % 62 hartzen baitute. [[1995]]etik [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] kidea da eta [[1999]]tik, [[Eurogunea|Eurogunekoa]]. Hiriburua [[Viena]] da.
 
[[Austria-Hungariako Inperioa]]ren botere zentrua izan zen, baina [[Lehen Mundu Gerra]]ko porrotaren ostean, Austria errepublika federal bilakatu zen. Bederatzi estatuk osatzen dute: [[Burgenland]], [[Karintia]], [[Austria Beherea]], [[Austria Garaia]], [[Salzburg (estatua)|Salzburg]], [[Estiria]], [[Tirol (Austria)|Tirol]], [[Vorarlberg]] eta [[Viena]]. Munduko herrialde aberatsenetako bat da, 41.700 [[dolar]]reko [[per capita errenta]]rekin (2011ko zenbatespena). [[Aleman|Alemana]] da hizkuntza ofiziala, baina zenbait eskualdetan [[kroaziera]], [[esloveniera]] eta [[hungariera]]k ere dute estatus hori<ref name="cia">[https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/au.html Austria] The World Factbook</ref>.
Austrian bost eskualde natural daude:
* Ekialdeko [[Alpeak]], 52.600 kilometro koadroko eremua hartzen dutenak, herrialdearen % 62. Haran zabalek zeharkatzen dute mendialdea: [[Inn]], [[Drava]], [[Enns (ibaia)|Enns]], [[Mur (ibaia)|Mur]] eta [[Salzach]].
* Alpe eta [[Karpatoak|Karpatoen]] inguruko muinoak; 9.500 kilometro koadro dira, herrialdearen % 11,3.
* Ekialdeko muinoak, [[Panoniako ordokia]]ren bazterrekoak; 9.500 kilometro koadro dira, herrialdearen % 11,3.
* Bohemiako mendigunea, [[Danubio]]ren iparraldean hedatzen dena, [[Txekia]]ren mugaraino. Muino eta mendi apalak dira, basoz estaliak<ref name="worlda">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.worldatlas.com/webimage/countrys/europe/austria/atland.htm |izenburua=Austria Geography | argitaletxea=worldatlas.com |sartze-data=2016-10-25}}</ref>. 8.500 kilometro koadro dira, herrialdearen % 10,2.
* Ekialde eta hego-ekialdeko ordoki zabalak, garrantzi handiko nekazaritza-eskualdeak. Beste ordoki txikiago bat dago [[Konstantzako aintzira]]ren ertzean, Suitzako mugatik hurbil. 3.700 kilometro koadro dira, herrialdearen % 4,4<ref name="worlda"></ref>.
 
=== Erliebea ===
[[Danubio]] da Austriako ibai nagusia. Iturburua Alemanian du eta Austrian [[Passau]]tik barrena sartzen da; gero, [[Linz]] eta [[Viena]]tik igaro, eta [[Eslovakia]]n barneratzen da. Danubioren austriar ibai-adar nagusiak ditugu [[Inn]], [[Innsbruck]]etik pasatzen dena, eta [[Salzach]], [[Salzburgo]] bainatzen duena. Herrialdeko aintzirarik handiena [[Konstantzako aintzira|Bodensee]] edo Kostantzako aintzira da, [[Alemania]] eta [[Suitza]]rekin muga egiten duena.
 
<gallery class="center" mode="packed">
Fitxategi:Krems and mautern from ferdinandswarte.jpg|<small>[[Krems an der Donau|Krems]] hiria, [[Wachau|Wachau haranean]]</small>
Fitxategi:1 hallstatt austria.jpg|<small>[[Hallstatt]]</small>
[[1864]]an, Austria eta [[Prusia]]k [[Schleswig]] eta [[Holstein]] dukerriak defendatu zituzten [[Danimarka]]ren aurka. Garaipenaren ondoren, bi aliatuek ezin izan zuten adostu dukerrien administrazio berria. Hain zen gogorra auzia, non Austriak, Alemaniako estatu batzuekin batera, Prusiaren aurkako gerra egin baitzuen, [[1866]]ko [[Austria-Prusia Gerra]] hain zuzen ere. [[Sadowako gudua]] galdu ondoren, Austriak utzi behar izan zituen Alemania eta Italia, eta Germaniar Konfederazioa desagertu zen (Pragako bakea).
 
Hungariar nazionalismoa baretzeko asmoz, [[Frantzisko Josef I.a Austriakoa]]k [[Austria-Hungariako Inperioa]] eratu zuen: [[1867]]ko Austriar-Hungariar konpromisoaren arabera, boterea bitan banatu zen, Austriako Inperioa eta Hungariako Erresuma, biak Frantzisko Josef I.aren agindupean., Bainabaina lurraldean bizi ziren gutxiengoek ([[polonia]]rrek, [[ukraina|ukraniarrek]], [[Txekoslovakia|txekiarrek]], [[Txekoslovakia|eslovakiarrek]], [[eslovenia]]rrek, [[serbia]]rrek, [[kroazia]]rrek, [[italia]]rrek eta [[errumania]]rrek) inperioren oinarriak azpijan zituzten.
 
=== Lehen Mundu Gerra ===
2.617

edits