Mesopotamia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
108. lerroa:
 
== Ekonomia ==
Nekazaritza zen Mesopotamiako ekonomiaren oinarria. [[Garagar]]ra, [[gari]]a, [[tipula]], [[arbi]]a, [[mahats]]a, [[sagar]]ra eta [[datil]]a ziren uztarik garrantzitsuenak. [[Behi]], [[ardi]] eta [[ahuntz]]ak zeuzkaten, eta [[garagardo]]a eta [[ardo]]a egiten zuten. Arrantza egiten zuten ibai eta ubideetan. Klima bero eta lehorra baitzen, beharrezkoa zen sailak ureztatzea; beraz, [[Tigris]] eta [[Eufrates]] ibaietako ura ezinbestekoa izan zen laborantza garatu ahal izateko. Baina uholdeak ere maiz gertatzen ziren.<ref name="timemaps">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=https://www.timemaps.com/civilizations/ancient-mesopotamia/ | izenburua=Civilization: Ancient Mesopotamia |sartze-data=2018-5-29 |argitaletxea=timemaps.com}}</ref>
Mesopotamiako herritar gehienak nekazariak ziren; horregatik, eguneroko bizimodua lur-lanen inguruan antolatuta zegoen. Ogia zen elikaduraren oinarria, baina beste gauza batzuek ere jaten zituzten, hala nola lekak, ortuariak, frutak eta bildots eta txerri haragia. Fruta arbolak ere hazten zituzten, almendrondoa eta mertxikondoa adibidez.
 
Ura kontrolatzea funtsezkoa izan zen mesopotamiarrentzat. Horretarako, dike, urtegi, ubide, drainatze-erreten eta akueduktu sistema konplexua eraiki zuten, belaunaldiz belaunaldi zabalduz joan zena. Sistema hori mantentzea, konpontzea eta hedatzea izan zen agintarien eginbeharrik behinena. Idazlariek eta ikuskatzaileek prestatzen zituzten proiektuak, eta biztanle xeheak obra horietan lan egitera behartuak ziren.<ref name="timemaps"></ref>
Jantziak ez ziren berdinak herritik herrira. Gizon sumertarrek burua estali eta gona janzten zuten, sorbaldak eta bularra agerian utzita. [[Akadiar Inperioa|Akadrrek]], berriz, bizarra luze eta ilea kizkurtuta eramaten zuten. [[Asiria]]rrek, azkenik, tunika luze eta luxuzkoak erabiltzen zituzten eta buruan kapela edo tiara.
 
Mesopotamia Behereko lautada alubialean harri, mineral eta egur gutxi zegoen. Hori zela-eta, merkataritza oso goiz garatu zen: sobera ziren elikagaiak hurbileko eskualdeetara eramaten ziren, mineralen truke. Geroago, mesopotamiar merkatariak urrunago ere iritsi ziren, mendebalderantz [[Siria]] eta [[Asia Txiki]]raino, eta ekialderantz [[Iran|Persia]] eta [[Indus]]eraino. [[K. a. 3000]]tik aurrera, [[kobre]]a eskuratzeko beharra sortu zen, metal horrekin egiten baitziren armak eta armadurak; distantzia luzeko merkataritza-bideak garatu ziren orduan. Garraioan astoak eta idiak erabiltzen ziren (gameluak [[K. a. 1. milurteko]] arte ez ziren etxekotu). Beste gai batzuk ibaiz garraiatzen ziren, hala nola [[Libano]]ko zurak, eta itsasontziak Indiako iparralderaino heltzen ziren.<ref name="timemaps"></ref>
Nekazaritza arloan garia, garagarra, oliba, fruitu lehorrak... Garagardoa (kash deitzen ziotena) eta ardoa ere ekoizten zituzten. Abeltzaintzan ere aritu ziren. Ardiak eta behiak erabili eta gamelua etxekotu zuten.
 
== Artea ==