Unibertsoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t 83.213.234.138 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma}}
 
[[Fitxategi:Hubble ultra deep field.jpg|thumb|[[Galaxia]] ugari ageri dira [[Hubble espazio teleskopioa]]rekin lorturiko irudi honetan. Guztiak unibertsoaren barnean daude.]]
[[Fitxategi:Helium_atom_QM.png|thumb|[[Atomo]]ak ere, kasu honetan [[helio]] atomo bat, ere unibertso zati bat da]]
'''Unibertsoa''' existitzen den [[materia]] eta [[energia]] guztia eta horiek existitzen diren [[espazio]]aren eta [[denbora]]ren batasuna da<ref>{{Erreferentzia|izena=Zeilik,|abizena=Michael|izenburua=Introductory astronomy & astrophysics|argitaletxea=Saunders College Pub|data=1998|url=https://www.worldcat.org/oclc/38157539|edizioa=4th ed|isbn=0030062284}}</ref>. Unibertsoaren barruan existitzen diren [[atomo]], [[molekula]], [[planeta]], [[satelite]], [[planeta nano]], [[izar]], [[galaxia]] eta galaxien arteko eduki guztia dago. Unibertsoaren tamaina ezezaguna bada ere<ref>{{Erreferentzia|izena=Greene, B. (Brian),|abizena=1963-|izenburua=The hidden reality : parallel universes and the deep laws of the cosmos|argitaletxea=Alfred A. Knopf|data=2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/607975732|edizioa=1st ed|isbn=9780307265630}}</ref>, Unibertso behagarriaren tamaina kalkulatzea posible da. [[Europako Espazio Agentzia]]ren [[Planck satelitea]] erabilita 90.680 milioi [[argi-urte]] ditu zabaleran, lehen uste zena baino %0,7 txikiago<ref>{{Erreferentzia|izena=Paul|abizena=Halpern|izenburua=Size of the Observable Universe|abizena2=Math|abizena3=Physics|abizena4=Statistics|abizena5=Philadelphia|abizena6=St.|abizena7=Philadelphia|abizena8=PA|abizena9=States|izena2=Dept. of|izena4=and|izena5=University of the Sciences in|izena6=600 S. 43rd|izena9=United|url=http://www.isaacpub.org/images/PaperPDF/AdAp_100039_2016122914005354452.pdf|aldizkaria=Advances in Astrophysics|alea=3|zenbakia=1|doi=10.22606/adap.2016.13001}}</ref>.
 
Unibertsoaren lehenengo ereduak [[Antzinako Grezia]] eta [[Indiako filosofia|Indiako filosofoek]] garatu zuten, eredu [[geozentriko]]a, [[Lurra]] Unibertsoaren zentroan ezarriz<ref>{{Erreferentzia|izenburua=From China to Paris : 2000 years transmission of mathematical ideas|argitaletxea=Franz Steiner Verlag|data=2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/51508904|isbn=9783515082235}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Medieval science, technology, and medicine : an encyclopedia|argitaletxea=Routledge|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/61228669|isbn=9780415969307}}</ref>. Mendeetan zehar ikerketa sakonagoak egin ziren eta [[Nicolaus Copernicus]]ek eredu [[heliozentriko]]a proposatu zuen, [[Eguzkia]] jarrita Unibertsoaren eta [[Eguzki-sistema]]ren zentroan. [[Isaac Newton]]ek [[grabitazio unibertsalaren legea]] garatu zuen Copernicusen, [[Tycho Brahe]]ren eta [[Johannes Kepler]]ren [[Keplerren legeak|planeten mugimenduaren legea]] jarraituz. Behaketek aurrera joan ahala jakin zen gure [[Eguzki-sistema]] [[Esne Bidea]] izeneko [[galaxia]]n kokaturik dagoela, eta hau Unibertsoan dagoen galaxietako bat baino ez dela. Pentsatzen da galaxiak modu uniformean sakabanaturik daudela norabide guztietan, eta Unibertsoak ez duela, beraz, ez ertzarik ez zentrorik. [[XX. mende]]aren hasieran egindako ikerketek proposatu zuten Unibertsoak hasiera bat izan zuela, eta espantsioan ari dela<ref>{{Erreferentzia|izena=Hawking, Stephen,|abizena=1942-|izenburua=A brief history of time : from the big bang to black holes|url=https://www.worldcat.org/oclc/17105155|isbn=055305340X}}</ref>, geroz eta abiadura handiagoan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Nobel Prize in Physics 2011|url=https://www.nobelprize.org/nobel_prizes/physics/laureates/2011/|sartze-data=2017-12-02}}</ref>. Unibertsoaren [[masa]] gehiena ezagutzen ez den [[materia ilun]] izeneko zerbaitetan dagoela uste da<ref>{{Erreferentzia|izena=Itziar|abizena=Aretxaga|izenburua=Materia ilun|data=2009-09-17|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/materia%20ilun|sartze-data=2017-12-02|argitaletxea = Elhuyar Fundazioa|lana=ZT Hiztegi Berria}}</ref>.
 
[[Big Bang]] teoria da gaur egun Unibertsoaren garapena azaltzeko teoria nagusia [[kosmologia]]n. Teoria honen arabera, [[espazio]]a eta [[denbora]] orain dela 13.799±21 milioi urte sortu ziren<ref>{{Erreferentzia|izena=Planck|abizena=Collaboration|izenburua=Planck2015 results|hizkuntza=en|abizena2=Ade|abizena3=Aghanim|abizena4=Arnaud|abizena5=Ashdown|abizena6=Aumont|abizena7=Baccigalupi|abizena8=Banday|abizena9=Barreiro|izena2=P. A. R.|izena3=N.|izena4=M.|izena5=M.|izena6=J.|izena7=C.|izena8=A. J.|izena9=R. B.|data=2016-10-01|url=https://doi.org/10.1051/0004-6361/201525830|aldizkaria=Astronomy & Astrophysics|zenbakia=594|issn=0004-6361|doi=10.1051/0004-6361/201525830|sartze-data=2017-12-02}}</ref> [[materia]] kopuru mugatu batekin, Unibertsoaren espansioarekin dentsitatea galduz joan dena<ref>{{Erreferentzia|izena=Mikel|abizena=Susperregi|izenburua=Big Bang|data=2009-09-17|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/Big%20Bang|sartze-data=2017-12-02|argitaletxea= Elhuyar Fundazioa|lana=ZT Hiztegi Berria}}</ref>. Hasierako espantsiaoren ostean, Unibertsoa hoztu zen, lehenengo [[partikula subatomiko]]ak sortzea baimenduz, eta [[atomo]] sinpleak osatuz. Laino erraldoiak batzen hasi ziren [[grabitazio]] indarraren eraginez, galaxia, izar eta, orokorrean, ikus dezakegun guztia sortuz. Guregandik 13.799 milioi argi-urtera baino urrunago dauden objektuak [[Unibertso behagarria|ikustea posible da gaur egun]], espazioa bera ere hedatu delako. Hau dela eta, gugandik 46.000 milioi argi-urtera dauden objektuak ikustea posible da, sortu zirenean gugandik askoz gertuago zeudelako<ref>{{Erreferentzia|izena=Tamara M.|abizena=Davis|izenburua=Expanding Confusion: Common Misconceptions of Cosmological Horizons and the Superluminal Expansion of the Universe|orrialdeak=97–109|abizena2=Lineweaver|izena2=Charles H.|data=2004/01|url=https://www.cambridge.org/core/journals/publications-of-the-astronomical-society-of-australia/article/expanding-confusion-common-misconceptions-of-cosmological-horizons-and-the-superluminal-expansion-of-the-universe/EFEEEFD8D71E59F86DDA82FDF576EFD3|aldizkaria=Publications of the Astronomical Society of Australia|alea=1|zenbakia=21|issn=1323-3580|doi=10.1071/AS03040|sartze-data=2017-12-02}}</ref>.
 
[[Unibertsoaren amaiera]]ren inguruan hipotesi asko daude, baita [[Big Bang]]aren aurretik, aurretik kontzeptua existitzen bazen, egon zeharen inguruan. Hainbat fisikari eta filosofok espekulazioaren eremuan uzten dute hau, inoiz jakitea posible izango ote den zalantzan jartzen. Fisikari batzuek [[multibertsoa]]ren ideia proposatu dute, gurea existitu daitekeen Unibertsoetako bat baino ez dela argudiatuz<ref>{{Erreferentzia|izena=G. F. R.|abizena=Ellis|izenburua=Multiverses and physical cosmology|orrialdeak=921–936|hizkuntza=en|abizena2=Kirchner|abizena3=Stoeger|izena2=U.|izena3=W. R.|data=2004-01-21|url=https://doi.org/10.1111/j.1365-2966.2004.07261.x|aldizkaria=Monthly Notices of the Royal Astronomical Society|alea=3|zenbakia=347|issn=0035-8711|doi=10.1111/j.1365-2966.2004.07261.x|sartze-data=2017-12-02}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Jason|abizena=Palmer|izenburua=Study hints at 'bubble universes'|hizkuntza=en-GB|data=2011-08-03|url=http://www.bbc.co.uk/news/science-environment-14372387|aldizkaria=BBC News|sartze-data=2017-12-02}}</ref>.
 
== Definizioa ==
Unibertsoa existitzen den, noizbait existitu den eta etorkizunean existituko den guztiaren batura gisa definitzen da<ref>{{Erreferentzia|izena=Copan,|abizena=Paul.|izenburua=Creation out of nothing : a biblical, philosophical, and scientific exploration|argitaletxea=Apollos|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/54536947|isbn=9780801027338}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Bolonkin,|abizena=Alexander.|izenburua=Universe, human immortality and future human evaluation|argitaletxea=Elsevier|data=2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/769156318|edizioa=1st ed|isbn=9780124158016}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Vision and Visual Perception The Conscious Base of Seeing.|argitaletxea=Archway|data=2014|url=https://www.worldcat.org/oclc/898160678|isbn=9781480812949}}</ref>. Gure gaur egungo ulermenaren arabera, Unibertsoa [[espazio-denbora]], [[energia]] ([[erradiazio elektromagnetikoa]] eta materia barne) eta euren artean harremantzeko dituzten lege fisikoz osaturik dago. Unibertsoak [[bizi]] guztia, [[historia]] osoa eta, filosofo eta zientzialari batzuen arabera [[matematika]] eta [[logika]] hartzen ditu barnean<ref>{{Erreferentzia|izena=Max|abizena=Tegmark|izenburua=The Mathematical Universe|orrialdeak=101–150|hizkuntza=en|data=2008-02-01|url=https://link.springer.com/article/10.1007/s10701-007-9186-9|aldizkaria=Foundations of Physics|alea=2|zenbakia=38|issn=0015-9018|doi=10.1007/s10701-007-9186-9|sartze-data=2017-12-02}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Holt, Jim,|abizena=1954-|izenburua=Why does the world exist? : an existential detective story|argitaletxea=Liveright Pub. Corp|data=2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/793973660|edizioa=1st ed|isbn=9780871403599}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Ferris,|abizena=Timothy.|izenburua=The whole shebang : a state-of-the-universe(s) report|argitaletxea=Simon & Schuster|data=1998|url=https://www.worldcat.org/oclc/39381302|edizioa=1st Touchstone ed|isbn=9780684838618}}</ref>.