Arte abstraktu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Arte abstraktua''' mundu naturaleko gauzakiak irudikatzen ez dituen [[arte]]a da. Hortaz, [[kolore]]a eta itxura ez ditu modu figuratiboan erabiltzen. [[XX. mendea|XX. mende]] hasieran, ''abstraktu'' hitza arte mota zehatza adierazteko erabiltzen zen, batez ere [[Kubismo]]a eta [[Futurismo]]a, zeinetan agertzen ziren egiazko irudiak era sinpletuan ala bere jatorrizko formak azaletik aipatuta.
 
Arte abstraktuak artelanaren alderdi kromatiko, formal eta estrukturalak nabarmentzen ditu eta beraiek indartuz hauen adierazkortasun-indarra agerian uzten du, betiere, modelo eta forma naturalak imitatu gura izan gabe.
 
Hortaz, esan daiteke arte abstraktuaren ikuspegitik adierazpide figuratiboaren ordez, ikus-[[lengoaia]] autonomoa sustatzen dela berezko adierazpen-esangura duena.
Ikus-lengoaia hau, alde batetik, [[kolore]]aren [[indar]]ra goretsiz [[abstrakzio]] lirikorantz abiatzen diren [[fauvismo]] eta [[espresionismo]]an errotzen da eta, bestetik, [[estrukturazio kubista]]n, hainbat abstrakzio geometriko eta eraikitze elementu sortzen dituena.
 
==Historia==