On Kixote Mantxakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
83. lerroa:
* [[XIX. mendea]]n, José Palacio Sáenz de Vitery idazle arabarrak ([[Legutio]]) liburua euskaratzeari ekin zion, baina hil zen lan izugarri hori amaitu barik. Madrileko ''Palacio del Paseo del Cisne''-n zeuden eskuizkribuak ez dira guregana iritsi, [[Espainiako Gerra Zibil]]ean galdu zirelako<ref>{{erreferentzia|izena= Bernardo|abizena= Estornés Lasa|url= http://www.euskomedia.org/aunamendi/106143 |izenburua= José Palacio Sáenz de Vitery |bilduma= Auñamendi Eusko Entziklopedia| argitaletxea= euskomedia.org |sartze-data = 2015-07-08}}</ref>.
* [[1904]]n [[Jean Pierre Duvoisin]]ek euskaraturako [[aintzinsolas]]a eta hiru kapitulu argitaratu ziren, ''Don Kixoten gerthakariak'' izenburuarekin. Ondoko urtean [[Julian Apraiz Saenz de Elburgo|Julian Apraiz]]ek prestatutako ''Donkituera umill euskalduna Cervantes-eri opatua Manchako don Quijote, seme argi ta ospatsua agertu zanetik irugarren eunki-urrenean'' liburuxka kaleratu zen. Antologia horren itzultzaileak Duvoisin bera, [[Paulo Zamarripa]], [[Ebaristo Bustintza]] eta [[Mateo Muxika]] izan ziren<ref name="arguello" /><ref>{{erreferentzia|izena= Miguel de|abizena= Cervantes|url= http://www.liburuklik.euskadi.net/handle/10771/25149 |izenburua= Donkituera umill euskalduna Cervantes-eri opatua Manchako don Quijote, seme argi ta ospatsua agertu zanetik irugarren eunki-urrunean |bilduma= Julian Apraizek agindu eta argitaratutako itzulpena| argitaletxea= liburuklik.euskadi.net |sartze-data = 2015-07-08}}</ref>.
* [[Gabriel Aresti]]k eleberriko lehen zortzi kapituluak euskaratu zituen [[1969]]an, baina 1986 arte ez ziren argitara atera<ref>{{erreferentzia|izena= Miguel de|abizena= Cervantes|url= http://www.armiarma.eus/emailuak/mizka/kixo.htm |izenburua= Don Kixote Mantxakoa |bilduma= Gabriel Arestiren itzulpena, Susa argitaletxea| argitaletxea= armiarma.eus |sartze-data = 2015-07-08}}</ref>. Don Kixote Mantxakoa jarri zion izenburua, Susa argitaldiriak Arestiren lan guztien bilduman argitaratu zuen lana 1986an, eta Armiarma proiektuan ere badaude sarean zortzi kapitulu horiek.
* [[Pedro Berrondo]] izan zen ''Don Quijote de la Mancha'' osorik euskaratu zuen lehenbiziko itzultzailea. ''Don Kijote Mantxa'ko'' bi liburukitan argitaratu zen: [[Zarautz|Zarauzko]] Itxaropena argitaletxeak [[1976]]an lehenengo zatia eta [[Jose Estornes Lasa]]k [[1985]]ean bigarrena. [[2005]]ean, laugarren mendeurrena zela eta, [[Erein]] argitaletxeak edizio berritua [[euskara batu]]an argitaratu zuen, [[Patxi Ezkiaga]]k laburtua eta egokitua. Halaber, [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]]k Berrondoren lana faksimilean kaleratu zuen<ref name="arguello" />.
* [[2012]]an, [[Kepa Barañano]]k ''On Kixote''-ren itzulpen osoa amaitu eta, Eneko Iñarrondo ezizenez sinatua, Interneten sareratu zuen<ref>{{erreferentzia|izena= Juan Luis|abizena= Zabala|url= http://www.berria.eus/paperekoa/1484/030/001/2013-05-05/egoskorkeria_kixoteskoak.htm |izenburua= Egoskorkeria kixoteskoak |bilduma= | argitaletxea= berria.eus |sartze-data = 2015-07-08}}</ref>. Itzulpen hori ''onkixotemantxako.eu''<ref>{{erreferentzia|izena= Miguel de|abizena= Cervantes|url= http://www.onkixotemantxako.eu/ |izenburua= On Kixote Mantxako |bilduma= Eneko Iñarrondok euskaratua| argitaletxea= onkixotemantxako.eu |sartze-data = 2015-07-08}}</ref> orrialdean irakur daiteke.