Txikipedia:Klasiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{PAGEBANNER:Parthenon acropolis.jpg|origin=0,0}} thumb|300px|<center>Diskoboloa, arte klasiko ezagun bat.<center> '''K...»
(Ez dago alderik)

12:24, 29 maiatza 2018ko berrikusketa

Diskoboloa, arte klasiko ezagun bat.

Klasiko hitzak hainbat gauza desberdin esan nahi ditu. LatinezkoClassicus” hitzetik dator, hau da, "lehenengo mailakoa" edota eredu. Beraz, "klasikoa", bereziki ezaguna edo bereziki ona den zerbait da, eredugarria alegia.

Mozarten "Don Giovanni" operako aria bat.

Hitza kulturako hainbat alorretan erabiltzen da; adibidez, arte klasikoan. Arte klasikoari buruz hitz egiten denean, iraganean onena kontsideratutako artea adierazi nahi dugu, hau da, beste denbora bateko obrarik famatuenak eta ederrenak. Aintzinako Greziako arteak, esaterako, Aintzinako Greziako kultura bere goieneko aldian zegoen garaia adierazten du.

Bestalde, musika klasikoari buruz hitz egiten dugu; musika klasikoa halako era jakin batean eta musika-tresna jakin batzuekin jotzen den musika da: adibidez, pianoarekin, biolinarekin edo oboearekin, maiz orkestra batean. Jende askorentzat musika klasikoa musika serioa eta kultura maila handikoa da. Hala ere, musikako adituek garai jakin bateko musika izendatzeko bakarrik erabiltzen dute, 1730 eta 1830 artekoa gutxi gorabehera; eta bereziki, Joseph Haydn, Wolfgang Amadeus Mozart, Johann Sebastian Bach edo Ludwig van Beethoven konpositoreak dira aipagarrienak. wp:Klasiko