Sozialdemokrazia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Eduard Bernstein.jpg|thumb|alt=|[[Eduard Bernstein]].|204x204px]]
Sozialdemokrazia [[August Bebel]] alemaniar pentsalariaren ahaleginez sortu zen; sozialismoa indarkeriarik gabe, legearen baitan, ezarri behar zela zioen Bebelek. 1869. urtean [[Wilheim Liebknecht]]ekin batera, [[Alemaniar Langile Sozialdemokraten Alderdia]] sortu zuen; gerora, 1875. urtean, alderdi hori Alemaniako beste langile talde batekin elkartu eta Alderdi Sozialdemokrata sortu zen (''Sozialdemokratische Partei'').
 
15. lerroa:
 
Gero eta irizpide zabalduagoa da sozialdemokrazian, dotrina horretan iritzi eta adar asko badira ere, industriaren eta ekonomia jarduera pribatuaren jabegoa baino, estatuaren kontrola edo arautzea behar dela lortu; nahikoa baita ekonomia kontrolatzea ekonomia hazkundea eta errenta berdintasuna lortzeko. Ezkerraldeko alderdiek indarrean den sistemarekin lotu izan dute pentsamolde sozialdemokrata, eta kapitalismoaren iraupenerako oinarria dela esanez kritikatu dute.
 
=== Gaur egun ===
Sozialdemokraziak ondorengoak planteatzen ditu gaur egunː
 
* Ekonomia mixto eta demokratikoki kontrolatua.
* Herritar guztientzat eskaintzen diren hezkuntza, osasun, haurren zainketa eta zerbitzu-sozialentzako diru laguntzak.
* Segurtasun-sozialeko sistema zabala, pobreziaren efektuak txikitzeko eta herritarrak gaixotasunean, langabezian edo erretiroan babesteko helburuarekin.
* Enpresa pribatuak erregulatzen dituzten organismoak, langile eta kontsumitzaileak defendatzeko.
* Demokrazia ordezkagarria.
* Ekologismoa eta naturaren babesa, legeen bitartez.
* Gobernuaren gastuak finantzatzen dituen zerga-sistema progresiboak.
* Politika sozial sekular eta progresista.
* Inmigrazio eta multikulturalismoaren defentsa.
* Demokrazia eta giza-eskubideen babesa bultzatzen duen kanpo-politika.
* Justizia sozialak, giza-eskubideak, eskubide sozialak eta eskubide zibilak sustatzea.
 
== Sozialdemokrazia Euskal Herrian ==