Neoliberalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
9. lerroa:
{{UEU|Free_to_Choose|Free to Choose|http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915|Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009}}
{{esaera2|Baina azken urteotako eskarmentuak —hazkunde txikiagoa eta produktibitatearen jaitsiera— zalantza sorrarazten du: irudimen pribatuak jarrai ote dezake gobernu kontrolaren ondorio kaltegarriak estaltzen, orain arteko bide beretik jarraituz gero? (hau da, estatuari gero eta botere handiagoa emanez gero, eta funtzionario «klase berri» bati baimena emanez gero, gure diru-sarreren gero eta zati handiagoa gasta dezaten, teorian, gure onerako). Arinago edo geroago —eta, beharbada, gutariko gehienok uste baino lehenago— sektore publiko gero eta interbentzionistagoak suntsitu egingo ditu merkatu libreari zor diogun aberastasuna eta Independentziaren Aldarrikapenean garbi adierazita dagoen gizakiaren askatasuna.|<ref>{{Erreferentzia|izena=Fernando|abizena=Martínez Rueda||izena2=Mikel|abizena2=Aizpuru Murua|izenburua=Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2011|url=http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915|isbn=9788484383345}}</ref>. Testu osoa irakurtzeko [https://wikisource.org/wiki/Free_to_Choose Wikisourcen duzu eskuragarri]}}
 
== Terminoaren historia ==
 
=== Hasierako erabilera ===
"Neoliberalismo" terminoa Alexander Rüstow akademikoak jarri zuen erabileran 1938an, hizketaldi batean. Orduan definitu zen neoliberalismoaren kontzeptua "prezio-sistemen lehentasuna, ekintzailetza librea, enpresa libre eta Estatu sendo eta inpartzial" gisa. Neoliberala izateko, nahitaezkoa da politika ekonomiko modernoa ezartzea Estatuaren esku-hartzearekin. Interbentzionismo estatal neoliberalak berarekin batera ekarri zuen liberal klasiko eta neoliberalen arteko gatazka.
 
=== Terminoaren sendotzea ===
[[Augusto Pinochet|Augusto Pinocheten]] Erregimen Militarrean zehar, terminoa hau erabili zuten gobernu hark egindako erreforma politiko eta ekonomikoak deskribatzeko, terminoa gutxiesgarri gisa erabiliz. Pinocheten gobernuak Milton Friedmanen eta berarekin Chicagon ikasten egon zirenen aholkuak jaso zituen, horregatik deitu zitzaien ''Chicago boys''. Neoliberalismo terminoa eta Chicago boys esapidea espainoldunen artean zabaldu ziren. Azken b hamarkadetan terminoa ez da definitzen, ideologia edo teoria ekonomko bat deskriatzeko baizik erabiltzen da; ezkertiat kritikoek liberalizazio ekonomikoa kondenatzeko erabiltzen dute.
 
Boas eta Gans-Morseren arabera, neoliberalismo terminoa ezkeriarrek gutxiesgarri bezala erabiltzen dute sektore pribatuko liberalizazio politikentzat. Gaur egun, bere erabilera "prezioen kontrolak ezabatzen, kapital merkatuak deserregulatzen eta merkataritzaren hesiak txikitzen" dituzten politika ekonomikoak deskribatzeko erabiltzen da. Pribatizazio eta zorroztasun fiskalaren bitartez Estatuaren esku-hartze ekonomkoa txikitzen dutenez gain.
 
=== Beste erabilera batzuk ===
Mugimendu hau ez da nahastu behar Estatu Batuetan 1981ean sortu zen "neoliberal" izeneko mugimenduarekin. Mugimendu hau ezkertiarra da, ''The New Republic'' eta ''Washington Monthly''ren inguruan ikusi zitezkeen. Mugimenduaren bozeramailea Charles Peters kazetaria zen, 1983 an ''Manifiesto Neoliberala'' argitaratu zuena. Politikari garrantzitsuenak [[Bill Clinton]] eta [[Al Gore]] izan ziren.
 
== Politika neoliberalak ==
Neoliberalismoak ekonomia partikular edo enpresa pribatuen eskuetan uztea proposatzen du. Aldi berean, Estatuak ekonomian duen esku-hartzea mugatzea, enpresa publikoak pribatizatzea eta [[Barne produktu gordin|BPG]]<nowiki/>a jeistea proposatzen du. Lan eta merkataritza-eskubideei dagokienez, flexibilizazioa nahi dute, erregulazioak ezabatzea, merkataritza mugak irekitzea.
 
Politika makroekonomikoak hauek barneratzen dituzteː
 
* '''Politika monetario murriztailea''': interes tasa handitu edo diru eskaintza murriztea da, 0tik gertu dagoen inflazio bat lortu arte, monetaren debaluazioa ekiditeko. Neoliberalen iritziz, honek merkatu-zikloak deitzen direnak saihesten dituztela deritzote.
* '''Politika fiskal murriztailea''': kontsumoaren gaineko zergak haunditu eta ekoizpenaren, errenta pertsonala eta etekin enpresarialen gaineko zergak jaistea. Erregimen bereziak ezabatzea eta gastu publikoak gutxitzea ere proposatzen dute.
* '''Liberalizazioa/deserregulazioa''': merkataritza liberalizatu nahi dute, hazkunde ekonomikoarentzako onak direla estimatzen dutelako. Arau asko ezabatzea ere positibotzat jotzen dute, minimoak soilik nahi dituzte. Kapitala mugitze eta flexibilitate laborala aldarrikatzen dute.
* '''Pribatizazioa''': sektore pribatua produktiboagoa dela sinisten dute eta horrez gain, Estatua txikiagoa egin beharko litzatekeela sektore pribatua aberastasunak sortzen dituena izateko.
 
Kasu guztietan, teoriko neoliberalak diote aberastasunen banaketa eta banakoen ongizatea, produktuaren hazkunde oso batekin soilik lortuko dela. Beraien ustez, "banakoen onurak gizartearen onura ekarriko du".
 
== Kritikak ==
[[Fitxategi:Madrid - Manifestación 19J - 110619 130135.jpg|thumb|2011ko ekainaren 19ko manifestazioa Madrilen. Kartelak "Neoliberalismoaː toxikoa, gizakiarentzat, planetarentzat" dio. ]]
Neoliberalismoak kritika asko jaso ditu, [[ezker politiko]] zein [[Eskuin politiko|eskuin politikotik]].
 
[[Joseph Stiglitz]] ekonomstak, neoliberalismoa, "merkatu-librearen fundamentalismo" izendatzen du, ideologia honek minoria baten interesei bakarrik egiten baitie mesede, demokrazia eta kontrolen oinarriei kasurik egin gabe.
 
Terminoa kapitalismoaren kontra daudenek ere erabiltzen dute Estatuaren esku-hartzea gutxitu nahi duten posizioentzat. Askotan erabiltzen da termino hau gutxiesgarri gisa edota korporatibismoaren sinonimo gisa. Autore batzuen arabera, neoliberalismoa liberalismo heterodoxo bat da, ideolgia burgesetatik datorrena.
 
Protekzionistek diote, neoliberalismoak krisiaren inpaktua biderkatzen duela, 1990-2008 bitarteko krisi askoren errua honi leporatuz. Horretaz gain, tentsio, kanporatze edo biolentzia-sozialaren eragile ere badela diote.
 
Beste alde batetik, neoliberalismoak kritika positiboak ere jaso ditu. Izan ere, liberalismoak historian izan diren bizi-maila altuenak lortu ditu [[Kapitalismo|kapitalismoarekin]].
 
== Erreferentziak ==