Liverpool Football Club: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
50. lerroa:
Liverpool F.C. [[1892]]ko [[martxoaren 15]]ean sortu zen, [[Everton Football Club|Everton F.C.]] eta honen presidentea zen John Houldingen arteko desadostasuna zela eta. Evertonek [[Anfield]]en jokatu ohi zuen eta zelaiaren jabea John Houlding presidentea zen. 1892an ordea Evertonek gaur egungo [[Goodison Park]]era aldatzea erabaki zuen eta Houldingek Anfielden jokatuko zuen talde berria sortu zuen, ''Everton F.C. and Athletic Grounds Ltd'', baina izena nahasgarria zenez berehala hiriaren izena hartu zuen, ''Liverpool Football Club''.
 
1893-84 denboraldian hasi zuen bere ibilbidea bigarren mailan eta [[XX. mende]]a hastearekin batera Ingalaterrak talde onenetakoa bihurtu zen, [[1901]] eta [[1906]]an [[Football League First Division|Liga nagusia]] nagusiak irabaziz. [[1914]]an lortu zuen lehenengo [[Ingalaterrako Futbol Kopa|Kopa]] eta [[Bigarren Mundu Gerra]]ren aurretik beste bi liga eskuratu zituen, [[1922]] eta [[1923]] urteetan.
 
Hurrengo liga eskuratzeko bi hamarkada itxaron behar izan zituen, [[1947]] arte (bosgarrena). Zazpi urte geroago ordea, [[1954]]an, maila galdu zuen.