Maoismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
30. lerroa:
 
Maorentzat, Stalin leninismoaren defendatzailea izan zen, sozialismoaren eraikuntzan aurrerapen asko lortu zituena. Hala ere, kontsideratzen zuen akatsak egin zituela.
 
== Idazkiak ==
Maoismoaren ildo nagusiak ''Maoren Liburu Gorrian'' biltzen dira nagusiki, zehatz euskaratuta ''[[Mao Zedong buruzagiaren aipuak]]'' liburuan. [[Mao Zedong|Mao Zedongen]] hitzaldi eta idazkietako adierazpenak jasotzen dituen [[Liburu|liburua]] da, 1964tik gutxi gorabehera 1976 arte argitaratua. [[Iraultza]] [[Sozialismo|sozialistaren]] gaineko pentsamendu garrantzitsuenen antologia da, kolore gorriko liburutxo batean argitaratua; liburuak laster hartu zuen ''Liburu gorria'' izena. Liburutxo hori sarri erabili zuten [[Txinako Herri Errepublika|Txinako Herri Errepublikako]] gazteek [[Txinako Iraultza Kulturala|Kultura Iraultzaren]] denboran, eta liburuko esakune edo aipuak [[hizkuntza]] askotara itzuli dira.
 
== Maoismoa Euskal Herrian ==
Euskal Herrian bere burua maoistatzat jo izan zuen alderdi politiko bat izan zen, [[Euskadiko Mugimendu Komunista]] (EMK). Bere lehen aurrekari [[1966|1966an]] sortu zen ETAren zatiketa batetik, ''ETA-berri'' izenarekin. [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] helburuak eta metodoak baztertu eta langile eta herri mugimendua [[marxismo]]-[[Leninismo|leninismoaren]] ikuspegi [[Maoismo|maoista]] batetik egituratzeko beharra aldarrikatu zuen.
 
Maoistak zirelakoan, eguneroko hizkeran euskaraz ''txinoak'' esaten zitzaien EMK alderdikoei ([[Liga Komunista Iraultzailea|Liga Komunista Iraultzailekoei]] edo LKIkoei ''troskoak'' esaten zitzaien bezala).<ref name=":0">{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Ezkerreko hegalean, beste xendra batetik|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1841/006/001/2016-03-22/ezkerreko_hegalean_beste_xendra_batetik.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2018-05-26}}</ref> Hala ere, EMK-koei txino eta maoista etiketa jarri arren, bere benetako ildo maoista 1970eko hamarkada hasierako hiruzpalau urtekoa izan zen, gero ez zegoen benetan Maoren aldeko aldarri politiko benetakorik. Mikal Isasi militante ohiak Berriari esana: maoismoaz: «Txinako egoeraren eta maoismoaren interpretazio oso idealizatua egiten zen orduan, ezkerreko militante europar batek Txinako egoera ezagutzeko aukerak hutsaren hurrengo zirelako. EMK-k ere nozitu zuen hori, eta bolada batez, ''marxista-leninista Mao Zedongen ekarpenekin'' izan zen haren ideologiaren definizio ofiziala. Baina gutxi iraun zuen, bizpahiru urte, eta laster oso kritiko agertu ginen etapa horrekin»<ref name=":0" />.
 
== Ikus, gainera ==
36 ⟶ 44 lerroa:
* [[Aurrerako Jauzi Handia]]
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
{{politika zirriborroa}}