Toka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida) wikilariaren 4985365 berrikuspena desegin da
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
2018 lehiaketak Gipuzkoan
1. lerroa:
[[File:Toka.jpg|thumb|400px|'''Toka''' euskal jokoa.]]
 
'''Toka''' Euskal Herriko doitasun-joko tradizional bat da, metalezko piezak eskuz jaurtikiz metro batzuetara dagoen ''toka'' izeneko txapa bat jotzea helburu duena. Piezak disko itxurakoak dira, 250 gramukoak eta 6 cmko diametrokoak gutxigorabehera eta 11-50 [[metro]]ko distantzia batetik jaurtiki behar dira. ''Toka'' egurrezko kutxa ireki batean iltzaturik dagoen gutxi gorabehera hiru cmko zabalera duen burnizko txapa kurbatu bat da. Pieza batek toka edo txapa jotzen duenean kontatzen da tantoa (piezak txaparen aurka joaz eragindako soinuaz erraz frogatzen da hau), betiere piezak aurretik lurra jo ez badu. Kutxaren neurriak gutxigorabeheragutxi gorabehera 60×60×60 cm dira. Batzuetan toka lurrean bertan iltzaturik agertzen da, plaza batean edo etxe bateko pareta ondoan. Txanda bakoitzean jaurtikitako pieza kopurua aldakorra da tokiaren arabera (6-10) eta batzuetan piezak bi eskuak txandakatuz jaurtiki behar zirela eta txanpon arruntak jaurtikiz jokatzen zela ere jaso da.
 
XX. mendean zehar batez ere [[Gipuzkoa]]n eta [[Nafarroa]]ko eta [[Bizkaia|Bizkaiko]] herri batzuetan, hala nola [[Zaldibar]] eta [[Elorrio]], jokatzen zen. Ohizko jokoa zen herriko jaietan. Hala ere, edozein egunetan maiz ikus zitekeen sagardotegietara inguratzen zen jendea tokan jokatzen ikustea. Gaur egun gehien bat herriko jaietara mugatzen da.
 
Gipuzkoako Federazioak 2018an zortzi herritan izan dira lehiaketak: [[Lasarte-Oria|Lasarte-Orian]], [[Aia|Aian]], [[Usurbil|Usurbilen]], [[Gabiria|Gabirian]], [[Zarautz|Zarautzen]], [[Legazpi|Legazpin]], [[Segura|Seguran]] eta [[Ereñotzu|Ereñotzun]]. [[Bola joko (herri kirola)|Bola]] lehiaketak ere egiten dituzte herri horietan guztietan. Tokian-tokian eguneko sariak banatzeaz gain, Gipuzkoako Txapelketa jokatzen dute hogei lehenengoetan sailkatzen direnek.<ref>{{Erreferentzia|izena=Aimar|abizena=Maiz|urtea=2018-03-25|izenburua=Tokaren joaldia indartu nahian|argitaletxea=|orrialdea=10|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|data=2018-05-25|url=http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/05/25/tokaren-joaldia-indartu-nahian/|aldizkaria=Gipuzkoako Hitza|sartze-data=2018-05-25}}</ref>
 
Toka jokalari trebea [[Manuel Matxain]] [[Aiete]]ko donostiarra izan zen.
15 ⟶ 17 lerroa:
* {{es}} [http://www.euskomedia.org/aunamendi/140044#Voz "Toka"], ''Enciclopedia Auñamendi'', Bernardo Estornés Lasa (koord.), Donostia: Editorial Auñamendi, 1998. 46. bol., 440-441 orr.
 
== Kanpo loturakErreferentziak ==
{{commonskat}}
<references />
 
 
{{Herri kirol aurkibidea}}