C hepatitis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{gaixotasun infotaula}}
{{ohar medikoa}}
 
'''C hepatitisa''' gaixotasun infekziosoa da, C hepatitisaren [[birus]]ak sortua, [[gibel]]a kaltetzen duena. C hepatitisaren birusa 1989ra arte ez zen aurkitu. Data horren aurretik, gaitza hepatitis ez-A eta ez-B moduan izendatzen zen, [[mikrobio]] eragilea ezezaguna zelako eta bi hepatitis mota horiek sortzen zituena ez zelako.
 
7. lerroa:
== Etiologia ==
 
[[Michael Houghton]] ikerlariak eta berak zuzentzen zuen taldeak C hepatitisaren mikrobio eragilea aurkitu zuten 1989an. Birusa [[Flaviviridae]] familian sailkatzen da, [[RNA]] du material genetikoa, esferikoa da eta geruza lipidikoa du. Harizpi bakarreko [[RNA birus]]a da, polaritate positibokoa.
 
Birusak aldakortasun genetiko handia du, eta 6 genotipo desberdin ezagutzen dira. Garrantzitsua da gaixoak duen birusaren genotipoa identifikatzea, genotipo bakoitzak kalte desberdinak sortzen dituelako, eta tratamenduaren aurrean erantzun desberdina ematen duelako (esaterako, 2 eta 3 genotipoko birusek erantzun hobea ematen diote tratamenduari 1 genotipoko birusak baino) <ref> Basaran Miren eta Umaran, Adelaida ''Mikrobiologia medikoa'' E.H.U.ak argitaratuta, 512-515 orr. </ref>.
18. lerroa:
 
Birusa [[odol]]aren bidez kutsatzen da batez ere. Garai batean, birusa ezagutzen ez zenean (1989 baino lehen), [[odol-transfusio]]en bidez kutsatu zen jende asko. Ohikoa da ere xiringa konpartitzen duten drogazaleen arteko kutsapena (C hepatitisa harrapatzeko arriskua zain barneko drogazaleengan [[HIES]]a harrapatzeko arriskua baino lau aldiz handiagoa da) <ref> Basaran Miren eta Umaran, Adelaida ''Mikrobiologia medikoa'' E.H.U.ak argitaratuta, 512-515 orr. </ref>.
 
 
[[Fitxategi:Sources of Infection for Persons with Hepatitis C (CDC) US.png|thumb|350px|right|C hepatitisaren infekzio-iturriak AEB-etan]]
32 ⟶ 31 lerroa:
Infektatutako gizabanako gutxi batzuek nekea, goragaleak, pisu-galera eta [[ikterizia]]rik gabeko [[hepatitis]]aren ohiko sintomak ere dituzte <ref> [https://books.google.ca/books?id=6G7mff5DnBQC&pg=PA4&hl=es#v=onepage&q&f=false Chronic Hepatitis C Virus Advances in Treatment, Promise for the Future] Springer Verlag. 2011. p. 4 </ref> baina -esan bezala- gehienek ez dute inongo sintomarik garatzen. Azken hauengan gaitza antzematen da [[odol-analisi]] arrunt batean ([[transaminasa]]k eta beste entzima hepatikoen balioak aztertuz).
 
Gaixo gutxi batzuen [[immunitate-sistema]]k birusa deusestatzendeuseztatzen du, baina infektatuen %80ak hepatitis kronikoa garatuko du. Birusak urte askotan gibela kaltetzen du, eta epe aldakor batean (10-30 urte) [[zirrosi]]a eta [[gibeleko minbizi]]a eragin dezake. Gibela oso kaltetuta dagoenean, sintomak nabariagoak dira: nekea, [[sukar]]ra, goragaleak, [[ikterizia]], sabelmina....
 
Gaitzaren progresio-erritmoa adina, sexua, osasun-egoera eta bizimoduarekin oso lotuta dago.
42 ⟶ 41 lerroa:
Gaur egun ez dago C hepatitisaren aurkako [[txerto]]rik. Prebentzio-neurriak odolaren bidezko kutsapena ekiditera zuzendu behar dira.
 
Orain dela gutxi arte gaitzaren tratamendua [[interferoi]]aren erabilpenean zetzan, beste botika [[antibiriko]] batekin ([[erribabirina]], adibidez) konbinatuta. Tratamenduak arrakasta zuen kasu batzuetan (birus [[patogeno]]a deusestatuzdeuseztatuz), baina beste kasu askotan birusa ez zen organismotik desagertzen, eta [[albo-ondorio]]ak oso txarrak ziren.
 
2014an botika berri bat agertu zen, [[sofosbubir]] izenekoa. Interferoiaren aldean, askoz eraginkorragoa da eta albo-ondorio gutxiago ditu. Erribabirina edo [[ledipasbir]]rarekin konbinatuta, C hepatitisaren genotipo guztien aurka eraginkorra da. Oso garestia denez, bere erabilera mugatua da,. eta orain arte (2016an) gibela oso kaltetuta dutenei besterik ez zaie ematen <ref> [http://asscat-hepatitis.org/tratamiento-hepatitis-c/nuevas-estrategias-investigacion-nuevos-farmacos-contra-hepatitis-c/ Nuevos fármacos y nuevas estrategias para el tratamiento de la hepatitis C] Associació catalana de malalts d'hepatitis </ref>
50 ⟶ 49 lerroa:
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
 
 
[[Kategoria: Gaixotasun birikoak]]