Tutsi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
Tutsiek [[tribu]] Nilotikoen adar bat osatzen dute, eta [[Afrikako Aintzira Handiak|Laku Handien]] lurraldera, nolabait esateko, orain gutxi iritsi dira. Artzain eta abeltzainak izanda, ganaduarentzat primerako mendi berdexkak aurkitu zituzten Ruandara iritsi zirenean. Zalantzarik ez dago tutsi arrotzei hutuek nahikoa erresistentzia jarri zietela. Tutsiak gutxiengo ziren, eta gaur egun ere gutxiengo dira, baina Ruandara iritsi zirenetik, agerian geratu da agintea eskuratzeko duten abilezia. Mendeetan izan duten nagusitasuna hiru arlotan nabarmendu da:
 
* Arrazari dagokionez, askoz ere altuago eta argalagoak dira, eta horrek errespetua eragitensortzen dio hutuari.
* Ekonomiaz denaz bezainbatean, behi -talde handienen jabeak izan dira, eta antzinako herrietan ganaduen jabetza aberastasun eta jauntxoen ezaugarri izaten zen (baita Euskal Herrian ere, ''aberatsa'' hitzaren jatorriak erakusten duen bezala).
* Politikan ere, botere-egituren jaun eta jabe egin ziren berehalaxe. Aberastasun eta nobletasun horrek berehala bihurtu zituen tutsiak jauntxo, eta horien inguruan gizarte eta estatu feudal bat sortu zen, Erdi Aroan bezalatsu, [[XX. mendea]]ren erdi aldera arte iraun duen estatu eredua.