Antropologia linguistiko: berrikuspenen arteko aldeak

hizkuntzaren eta sistema soziokulturalaren arteko harremanak aztertzen dituen diziplina
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Antropología lingüística» orriaren itzulpena eginez sortua
(Ez dago alderik)

17:56, 24 maiatza 2018ko berrikusketa

Antropologia linguistikoa antropologiaren diziplina bat da. Gizarteetan hitz egiten direnhizkuntza aniztasuna aztertzen du, baita gizarte horietako oinarrizko ezaugarri kulturaletako erabilpen linguistikoak eta lexikoak nola elkar lotzen diren. Alessandro Durantik hiru paradigma ezberdin identifikatu zituen diziplina honetan.

Lehen paradigma, "hizkuntzalaritza" bezala ezagutzen zena, gaur egun hizkuntzalaritza antropologikoaren baitan kokatzen da eta preestatalak zeritzen herrien hizkuntzen dokumentazioan zuen interesa (normalean desagertzear ziren hizkuntzok). Horrela, Ipar Amerikako lehen ikertzaileek Ipar Amerikako jatorrizko hizkuntzak landu zituzten, haien deskribapen gramatikalak eta sailkapen tipologikoak landu zituzten. Garai hartan, erlatibitate linguistikoaren arazoa garrantzitsua zen, Sapir-Whorfen hipotesiaren ideiekin lotua eta aurretik, Vico, Herder edo Humboldt bezalako pentsalariek ere aztertua.

Bigarren paradigma

1960ko hamarkadan, Dell Hymes "hizkuntza-antropologia" deitzen zitzaion paradigmaren sortzailea izan zen. Azter-eremu hau gaur egun, komunikazioaren etnografiaren baitan dago.

Hirugarren paradigma

1980tik aurrera, arazo antropologiko zabalagoak ikertzen hasi ziren baina hizkuntzalaritzako metodo eta datuak erabiltzen jarraitu zuten.

Beste gai batzuk erlazionatuak

Hizkuntzalariak hizkuntza haien historiak berreraikitzen saiatzen dira, baita euren jatorria zein den argitzen ere. Honi paleontologia linguistikoa deitzen zaio. Hizkuntzaren eboluzioaren eta gizakiaren eboluzioaren artean dagoen lotura ikertzen ere saiatzen dira.

Ikus, gainera,

  • Hizkuntzalaritza antropologiko
  • Paleontologia linguistiko

Erreferentziak

Txantiloi:Listaref

Kanpoko loturak