Bobsleigh: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
27. lerroa:
Aurrerakuntza nagusiak, materialean izan ziren, bi alorrean bereziki: altzairu eta beira zuntzez egindako lera berriak, hauen fabrikazioan teknologiako azken berrikuntzak erabiltzen direlarik aerodinamika alorrean. Era berean, abiadura handia hartzeko gaitasuna duten izotzezko pista artifizialak ere berrikuntza handia eragin zuten.
 
Kirol honen gakoa, irteeran dago. Erabakigarria da tripulatzaileak irteerako lehen metroetan lera bultzatuz abiadura handia lortzea, horregatik parte hartzaileak indartsuak eta azkarrak izatea komeni izaten da. Parte hartzaileen arteartean diferentzia zentesimal gutxiren arteko desberdintasuna izaten da normalean. Lera hauek, galga bat izaten dute, hau soilik helmuga gainditzean sakatzen dutelarik. Ibilgailu hauek, askotan 150 km orduko abiadurak gainditzen dituzte, parte hartzaileak 4 edo 5 G-ko indarra jasatera iristen direlarik.
 
Frogak, bi mangatan lehiatzen dira, bi lasterketa hauetan atera den denbora gehitu eta denera denbora gutxien behar izan duenak irabazten duelarik. Berdinketa baten kasuan, domina partekatzen da, nahiz eta berdinketa ematea ez den oso ohikoa.