Eski-jauzi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Holmenkollen_ski_jump.jpg|thumb|[[Oslo]]ko Holmenkollbakken tranpolina.]]Eski-jauzia, eskiekin arrapala batean abiada hartu ostean ahalik eta jauzi handien egitean datzan neguko kirol modalitatea da, zeina, 1924az geroztik, Neguko Olinpiar Jokoetako modalitatea den.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Salto de esquí|hizkuntza=es|data=2018-02-13|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Salto_de_esqu%C3%AD&oldid=105571037|sartze-data=2018-05-24|encyclopedia=Wikipedia, la enciclopedia libre}}</ref>
[[Fitxategi:Holmenkollen_ski_jump.jpg|thumb|[[Oslo]]ko Holmenkollbakken tranpolina.]]
'''Eski-jauzia''' jauzi-[[tranpolin]]a erabiliz [[eski]] gainean egiten den [[jauzi]]a da, [[eski nordiko]]aren modalitate bat dena. Puntu kritikoa edo K puntua muturretik 120 metroko distantziara du tranpolinak, gehienez. Jauziak bi osagai konbinatu behar ditu: luzera ahalik eta handiena, batetik, eta exekuzio tekniko ahalik eta onena, bestetik.<ref>[[Euskalterm]]en definizioa, 2016ko Neguko kirolak Hiztegitik aterata</ref>
 
== Lehiaketak ==
Eski-jauzia [[negu kirol]]a da gehienbat eta 1924tik aurrera [[Neguko Olinpiar Jokoak|Neguko Olinpiar Jokoetan]] izan da,<ref>{{erreferentzia|url=http://www.olympic.org/en/content/Sports/All-Sports/Skiing/Ski-Jumping/ | izenburua=Ski Jumping | egilea=[[Nazioarteko Olinpiar Batzordea]]}}</ref> baina udan ere egiten dute plastikozko azal artifizialen gainean.
Arrapalaren eta parte hartzaileen arabera, proba ezberdinak aurki ditzakegu modalitate honen baitan: banaka 90 metroko arrapalarekin, banaka 120 metroko arrapalarekin eta 120 metroko arrapalarekin taldekako proba; azken honetan, taldeak lau kidek osatuko dituzte. Azken marka jartzeko kide bakoitzak bi jauzi egingo ditu, bai banaka eta baita taldeka ere, eta epaileek luzeraren jauzia eta kirolarien estiloa hartuko dituzte kontuan azken puntuazioa edo marka ezartzeko. Ondoren jauzi guztien batura egingo da eta kirolari edo taldearen marka ezarriko du batura honek.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Deportes Olímpicos Pyeongchang 2018: Saltos de esquí: reglas, historia y modalidades olímpicas - Marca.com|hizkuntza=es|url=http://www.marca.com/juegos-olimpicos-invierno/deportes/2018/02/07/5a79e3dd268e3e67788b45ba.html|aldizkaria=Marca.com|sartze-data=2018-05-24}}</ref>
 
== Teknika ==
Teknika zaila eta zehatza du modalitate honek, ahalik eta urrunen iristeko posizio aerodinamikoa mantentzera behartuta egoteaz gain, ezinbestekoa baita modu seguruan lurreratzea. Lurperatzean eginiko edozein akatsek marka murriztea gutxi ez eta 4-6 metroko altueran eta lortzen dituzten abiadurak lortuta edozein istripuk ondorio latzak izan ditzake kirolariarengan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Deportes Olímpicos Pyeongchang 2018: Saltos de esquí: reglas, historia y modalidades olímpicas - Marca.com|hizkuntza=es|url=http://www.marca.com/juegos-olimpicos-invierno/deportes/2018/02/07/5a79e3dd268e3e67788b45ba.html|aldizkaria=Marca.com|sartze-data=2018-05-24}}</ref>
 
== Materiala ==
Parte-hartzaileak derrigortuta daude kaskoa eta eskiatzeko jantzia eramatera, azken hau, gorputzaren formara egokituko dena eta aireari iragazkortasuna emango diona. Botak, orkatilak baino gorago heltzera iritsiko zaizkie, baina orkatila flexionatu ahal izateko adinako askatasuna eman behar diete. Eskiak, kirolarien altueraren %145eko luzera izan dezakete gehienez, eta 95-105 zentimetro arteko zabalera. Kirolarien Gorputz Masa Indizea 21ekoa izango da gutxienez hegaldia egonkorra izan dadin. Hori baino txikiagoa balu norbaitek, arriskua dela eta, aerodinamika gutxituko dioten eski motzagoekin jauzi egitera zigortuko dute.
 
Eskiek ezingo dute asimetrikoak izan, eta aerodinamika hobetzeko eta egonkortasuna hobetzeko edozein estalki erabiltzea debekatuko zaie.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Deportes Olímpicos Pyeongchang 2018: Saltos de esquí: reglas, historia y modalidades olímpicas - Marca.com|hizkuntza=es|url=http://www.marca.com/juegos-olimpicos-invierno/deportes/2018/02/07/5a79e3dd268e3e67788b45ba.html|aldizkaria=Marca.com|sartze-data=2018-05-24}}</ref>
 
== Historia ==
Neguko kirol gehienak bezala, herrialde nordikoetan du jatorria eski-jauziak. Herrialde hauetan izan ohi dituzten negu luze eta elurtsuek sortutako beharrei erantzuteko hasi ziren antzina elur nahiz izotzetan irristatzeko teknikak eta materiala garatzen, eta gaur egungo neguko kirol modalitate gehienak honen ondorengotzat hartu ditzakegu.
 
Denboraren joanak eta batik bat Neguko Olinpiar Jokoetan sartu izanak teknologiaren garapena bultzatu du material egokiena eta teknika efizienteena aurkitzera bidean. Gaur egun, kirolari askok dihardute haize-tuneletan lanean, ahalik eta posizio aerodinamikoena aurkitzen ahaleginduz, haizearen marruskadura murrizteak ekarri diezaieken hegaldi luzeenaren bila. Jantziei dagokienez ere, oso teknologia garatua dute eta goi-mailako selekzio guztiek dihardute aireari ahalik eta erresistentzia txikiena egingo dioten ekipamenduekin lehiatuz eta hobeak nola sortu ikertuz.
 
Joko Olinpikoetan Frantziako Chamonix hirian ospatutako 1924ko Jokoetan sartu zen lehen aldiz, 80 metrotako arrapalarekin garai hartan. Jauzi egileek 1972tik dihardute 90 eta eta 120 metroko arrapaletan, urte horretan ezarri baitzituen neurri estandar hauek Neguko Kirolen Federazio Internazionalak. Taldekako jauzia 1988an agertu zen lehen aldiz. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Salto de esquí|hizkuntza=es|data=2018-02-13|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Salto_de_esqu%C3%AD&oldid=105571037|sartze-data=2018-05-24|encyclopedia=Wikipedia, la enciclopedia libre}}</ref>
 
Emakumeei dagokienez, 1970eko hamarkadan hasi ziren eski-jauzian lehiatzen, nahiz eta azken urte hauek arte ez diren lehiatu Lehen Mundu Kopa (2011-2012) eta Olinpiar Jokoetan (2014).
 
Errendimendu-maila kontuan hartzen badugu, azken urteotan Polonia, Norvegia, Alemania nahiz Japonia dira modalitate honetan punta-puntan dabiltzan herrialdeak.<ref>https://www.pyeongchang2018.com/en/game-time/results/OWG2018/en/ski-jumping/detailed-medal-standings-.htm</ref>
 
== Eski-jauzia Euskal Herrian ==
Euskal Herrian eskiatzera joaten direnak asko izanik ere eta Neguko Kirolen Euskal Federazioa egonda ere, federazioak ez du bere gain hartzen modalitate hau eta ez gaur egun ez dago modalitate honetan aritzen den euskal kirolari ezagunik.
 
==Jauzi historikoak==