Álvar Núñez Cabeza de Vaca: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Álvar Núñez Cabeza de Vaca''' ([[Jerez de la Frontera]], [[1488]]/[[1490]] — [[Sevilla]], [[1557]]/[[1558]]) [[espainiar]] esploratzaile eta konkistatzailea izan zen. [[Mexikoko golkoa]] eta [[Mexiko]]ren ipar-mendebaldea esploratu zituen. [[Iguazuko ur-jauziak]] deskribatu eta [[Paraguai ibaia]] esploratu zituen lehenbiziko europarra ere izan zen. [[1542]]-[[1544]] urteen bitartean Rio de Plata eta Paraguaiko gobernadorea ere izan zen; postu horretan, [[Domingo Martinez de Irala]] [[bergara]]rra izan zuen ondorengoa.
 
== Biografia ==
[[Pánfilo de Narváez]] kolonizatzaileak [[Kuba]]tik [[Ipar Amerika|Ipar Ameriketara]] gidatu zuen zorigaiztoko bidalditik bizirik atera zen bakarretakoa izan zen Núñez Cabeza de Vaca ([[1528]]-[[1529]]), eta egungo [[Mississippi]]n, [[Arkansas]], [[Colorado]], [[Mexiko Berria]], [[Arizona]] eta [[Kalifornia]]n zortzi urte luzez nora gabe ibili ondoren, [[Espainia Berriko Erregeorderria|Espainia Berrira]] iritsi zen [[1536]]an.
 
1537an Espainiara itzuli eta [[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.a erregeak]] Rio de la Plata eta Uruguaiko aitzindari eta gobernadore izenda zezan lortu zuen<ref name=bio>[http://www.biografiasyvidas.com/biografia/n/nunez_cabeza_de_vaca.htm Álvar Núñez Cabeza de Vaca] Biografiasyvidas.com</ref>. [[1540]]an lurralde hartara joateko itsasoratu eta [[Paraguai]]n ibilitako lehen espainiarra izan zen. [[Brasil]] hegoaldeko oihanak ibili eta [[Iguazuko ur-jauziak]] aurkitu zituen. [[1542]]ko martxoan [[Asuncion]]era iritsi eta gobernadore kargua hartu zuen, [[Domingo Martinez de Irala]]ren ordezko<ref name=bio></ref>.
 
Bere mende zituenak gupidarik gabe zigortzen zituen agintari gogorra zenez, [[1544]]. urtean espainiarrek agintetik kendu eta preso hartu zuten. Urtebete espetxean pasa ondoren, Espainiara bidali zuten. Epaiketa egin eta [[Oran]]era erbesteratu zuten. Zortzi urteren buruan erregeak barkatu eta [[Sevilla]]ko epaitegi goreneko partaide izendatu zuen.
25. lerroa:
 
{{bizialdia|1490eko hamarkadako|1550eko hamarkadako|Nuñez Cabeza de Vaca, Alvar}}
 
[[Kategoria:Jereztarrak]]
[[Kategoria:Espainiako konkistatzaileak]]