«Zuk zeuk egin» metodoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
many many pictures
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
Ikerketa akademiko batek honela definitzen du ''zuk zeuk egin'' metodoa: "norbanakoen lehen edo bigarren mailako material eta osagaien erabilera, ingurune naturaletik jasotakoak barne, ondasun materialak sortu, eraldatu edo berreraikitzeko jokaera".<ref>Wolf & McQuitty (2011). Understanding the Do-It-Yourself Consumer: DIY Motivation and Outcomes. ''Academy of Marketing Science Review''</ref> ''Zuk zeuk egin'' metodora hainbat motibaziok eraginda jo daiteke. Motibazioen sailkapena merkatu motibazioetan (irabazi ekonomikoak, produktuen disponibilitate eza, produktuen kalitate txarra, pertsonalizatzeko beharrizana) eta norberaren identitatearen hobekuntzan (eskulangintza, ahulduntzea, gizatalde bilaketa, singulartasuna) banandu daiteke.<ref>Wolf & McQuitty (2011)</ref>
 
''Do-it yourself'' terminoa gutxienez 1912tik aurrera kontsumitzaileekin lotu da, nagusiki etxebizitza hobetzeko eta mantentzeko jarduerekin.<ref>Gelber (1997). Do-It-Yourself: Construction, Repairing and Maintaining Domestic Masculinity. ''American Quarterly''. doi:[http://muse.jhu.edu/login?auth=0&type=summary&url=/journals/american_quarterly/v049/49.1gelber.html 10.1353/aq.1997.0007]</ref> ''Do it yourself'' terminoaren erabilera arrunta [[1950eko hamarkada]]n hasi zen ([[ingeles]] estandarrean).<ref>McKellar, S. & Sparke, P. (eds.): Interior Design and Identity</ref> Bai sormenezko nahiz aisialdiko jardueratzat, bai dirua aurrezteko ekintzatzat, jendeak etxebizitzaren hobekuntza eta beste hainbat artisautza eta eraikuntza proiektu txikiak egiteko joera besarkatzen duen [[Gizarte mugimendu|mugimendumugimenduaren]]aren agerraldia adierazten du.
 
Geroago ''DIY'' edo ''zuk zeuk egin'' terminoak esanahi zabalagoa hartu du, trebetasun multzo zabal bat barne hartuta. ''DIY'' [[rock alternatibo]]ko, [[punk|punk rockeko]] eta [[Musika independente|indie]] rockeko musika agertokiekin, [[indymedia]] sareekin, [[irrati pirata|irrati piratekin]] eta [[fanzine]] mugimenduekin lotzen da. Testuinguru honetan ''DIY'' [[Arts and Crafts|arte eta lanbide]] mugimenduari lotua dago, [[kontsumismo]]aren norberaren beharrizanak betetzeko beste pertsona batzuekiko dependentziari alternatiba bat eskaintzen diona.
9. lerroa:
== Azpikulturak ==
''Zuk zeuk egin'', ''DIY'' eta ''do it yourself'' terminoak hurrengoak deskribatzeko ere erabiltzen dira:
[[Fitxategi:Zines-fromlondonsymp07.jpg|180px|thumbnailthumb|eskuinera|[[Fanzine]]ak, [[Londres]]]]
* [[Liburu]], [[fanzine]] eta [[komiki]] alternatiboen autoargitalpenak.
* Musika argitaratzeko beraiek sortutako [[diskoetxe]]ak erabiltzen dituzten musika-talde edo bakarlariak.
* "[[Hondakinen minimizazio|Murriztu]], [[Berrerabilpen|berrerabili]], [[Birziklapen|birziklatu]]" printzipioetan oinarritutako etxean sortutako gauzak.
* Hainbat lanbide, hala nola [[Puntu (oihalgintza)|Puntu]], [[kakorratz-lan]], [[jostungintza]], norberak eginiko [[bitxi]]ak eta [[zeramika]]gintza.
* Negozio-txartel, gonbidapen eta antzerakoen diseinua.
* [[Punk]] edo [[Musika independente|indieindiearentzako]]arentzako [[merchandisin|merchandising]]aga sortzea, bigarren eskuko dendetako, birziklatutako edo baztertutako materialak erabiliz. [[Serigrafia]]tutako kamisetak ohikoak dira.
* [[Bideojoko]] garapen independentea eta ''modding''a.
* [[Roller derby]] garaikidea.
24. lerroa:
** Kostu txikiko zirkuitu-plaka bakarreko [[ordenagailu]]en erabilera, [[Arduino]] eta [[Raspberry Pi]] adibidez, hainbat erabilerako sistema txertatutzat.
** ''Zuk zeuk egin'' biologia.
[[Fitxategi:NYCR Barbot.jpg|thumbnailthumb|eskuinera|Edariak nahasteko errobota]]
 
''Zuk zeuk egin'', [[azpikultura]]tzat, [[1970eko hamarkada]]ko punk mugimenduarekin hasi zela esan daiteke.<ref>[http://jdh.oxfordjournals.org/cgi/content/abstract/19/1/69 Triggs, Teal (2006) Scissors and Glue: Punk Fanzines and the Creation of a DIY Aesthetic, in "Journal of Design History", vo. 19, n. 1, pp. 69-83.]</ref> Entzuleengana heltzeko diskoetxe handien erabilera tradizionala alde batera utzi, eta taldeak grabazioa, kopiak ateratzea, ''merchandising''a eta ''tour''ak beren kabuz antolatzen hasi ziren. Kostu txikiko ''DIY'' birak behin eta berriz eginez, talde txikiek ezagutze zabalago bat izateko eta kulto estatusa lortzeko aukerak sortu ziren. Loratzen ari zen [[fanzine]] mugimenduak ''underground'' punk agertokiaren babesa eta sustapena jaso zuen, eta jarraitzaileak musikariekin erlazionatzeko bideak era nabarian aldatu ziren. Denbora gutxian [[fanzine]]ak eskuz egindako musika aldizkari izatetik pertsonalagoak izatera pasatu ziren; era azkarrean gazteentzat ''DIY'' kulturarako ate bihurtu ziren. Honela fanzine tutorialak etorri ziren, nola egin norberaren kamiseta, poster, fanzine, liburu, janari, eta abar erakusten zutenak.