Espainiako trantsizioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
33. lerroa:
'''Espainiako trantsizioa''' [[Frankismo|Francoren diktaduraren]] amaieratik hasi eta [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldeko]] herriek demokratikotzat onartutako estatua bihurtu zen arteko denbora da. [[Espainia]]ren historialariek bi data jarri ohi dituzte mugarritzat: hasiera [[Francisco Franco]] diktadorearen heriotza eguna da ([[1975]]eko [[azaroaren 20]]a); eta amaiera, berriz, [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]] hauteskunde orokorretan garaile atera zen eguna ([[1982]]ko [[urriaren 28]]a). Trantsizio horrekin kritikoak diren hainbatek '''Espainiako Borboien bigarren berrezarkuntza''' izenaz aipatzen dute (nahiz eta, berez, [[Borboi leinua]]k Espainiako erregetzan izan duen hirugarren [[berrezarkuntza]] den), eta aldia oraindik ez dela bukatu deritzote.<ref>Antonio Gómez Villar: [http://www.rebelion.org/noticia.php?id=50415 «Entrevista a Julio Anguita: "La Transición o la segunda restauración borbónica"»], ''Rebelión'', 2007-05-04.</ref><ref>Pablo Molina: [http://findesemana.libertaddigital.com/otra-restauracion-que-se-acaba-1276236294.html «Otra Restauración que se acaba»], ''Libertad Digital'', 2009-02-20.</ref><ref>Euskal Herriko ikuspegitik datak zehazteko zailtasunaz, edo euren justifikazioaz ikusi [[Fito Rodriguez]]: ''Justizia Interditaren Poetika'', Donostia, Utriusque Vasconiae, 2013. Bertan, aipatu Trantsizioari Frankismo berantiarra deitzen dio.</ref> Halaxe, Espainiak aldi hartan eta geroago izan zuen erregea Francok izendatu zuen, ondorengotza legean. Bestetik, prozesu horrekiko aldekotasuna erakutsiz, '''Espainiako trantsizio demokratikoa''' izenaz ere aipatzen da.
 
Espainiako trantsizioak ez du ekarri diktadurarekiko etenik. [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]] Errepublikaren aurka matxinatutakoek eta [[Francoren diktadura|erregimen frankistak]] egindako krimenei [[amnistia]] eman zitzaien, artean guztiz frankistak ziren [[Espainiako Indar Armatuak|Espainiako Armadako]] buruen mehatxupean, eta geroztik [[Espainiako Gobernua]]k ez du oraindik frankismoa ofizialki gaitzetsi. Espainia da, munduko demokrazien artean, diktadura garaiko [[Estatu terrorismoa]] ikertu ez duen bakarra. Estatuak berak edo estatuak bultzatuta egindako eskubide urraketa ugari oraindik ofizialki onartu, ikertu eta zuzendu gabe daude. Eskubide urraketa horien artetik nabarmenena oraindik [[hobi komun]]etan ehortzita dauden 88.000 gorpuena da. Munduko estatu burujabe guztien artetik, Espainia da desagertutako pertsona gehien dituztenetan bigarrena: [[Kanbodia]]k baizik ez dio aurrea hartzen.<ref>Alejandro TORRÚS: [http://www.publico.es/441527/al-menos-88-000-victimas-del-franquismo-continuan-sepultadas-en-fosas-comunes «Al menos 88.000 víctimas del franquismo continúan sepultadas en fosas comunes»], ''Público'', 2012-08-30.</ref> Espainiako Justiziak, frankismoaren krimen horiek berak ez ikertzeaz gainera, kanpokoek ikertzea ere eragozten du.<ref>{{es}} Amnesty International: ''El tiempo pasa, la impunidad permanece'', Amnesty International, 2013.</ref>
 
== Trantsizioa noiz hasi eta noiz bukatu zen? ==