Ireki menu nagusia

Aldaketak

6 bytes added ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
[[FileFitxategi:Thomas kennington orphans 1885.jpg|thumb|200px|"Umezurtzak", Thomas Kenningtonen margolanean (1885).]]
 
'''Zurtza''' edo '''umezurtza''' [[guraso]]rik gabeko [[haur]]ra, haiek hil, derrigortuta haurrarengandik banatu edo haurra abanadonatu dutelako. Herrialde garatuetan haur zurtzen portzentajea txikia izaten da, pertsona helduen bizitza-itxaropena luzea delako. Herrialde azpigaratuetan berriz, umezurtzen arazoa larria da, egoera horretan dauden haurrak ugariagoak izateaz gainera, horien aldeko babes-sistema eraginkorrik egoten ez delako. Hain zuzen, herrialde horietan umezurtzak [[kaleko haur]] bilakatzeko arriskua izaten da.
 
[[File:Thomas kennington orphans 1885.jpg|thumb|200px|"Umezurtzak", Thomas Kenningtonen margolanean (1885).]]
 
'''Zurtza''' edo '''umezurtza''' [[guraso]]rik gabeko [[haur]]ra, haiek hil, derrigortuta haurrarengandik banatu edo haurra abanadonatu dutelako. Herrialde garatuetan haur zurtzen portzentajea txikia izaten da, pertsona helduen bizitza-itxaropena luzea delako. Herrialde azpigaratuetan berriz, umezurtzen arazoa larria da, egoera horretan dauden haurrak ugariagoak izateaz gainera, horien aldeko babes-sistema eraginkorrik egoten ez delako. Hain zuzen, herrialde horietan umezurtzak [[kaleko haur]] bilakatzeko arriskua izaten da.
 
Historian, haur zurtzak [[umezurztegi]]etan jaso, zaindu eta hezi badira ere, egun beste familia batek hartzea hobesten da. [[Gerra]] izan da haur zurtzak sorrarazi eta horien arazoa larriagotu egiten duen faktore nagusienetakoa.
 
== Historia ==
[[Europa]]ko lehenengo ama-haurren ospitalea [[Bartzelona]]n sortu zuten [[1370]]ean, ''Casa d'Infants Orfes'' izenekoa. Eraikina oraindik existitzen da, Ramelleres kalean, gaur egun Ciutat Vellako barrutiaren bulegoak barruan dituelarik. [[1883]]an ospitalea Les Corts auzora aldatu zuten, Can Cavallé masian, Camp Nou estadioaren ondoan.
 
Pertsona ezagunen artean [[Nelson Mandela]], [[Edgar Allan Poe]], [[Leo Tolstoy]], [[Louis Armstrong]], [[Marilyn Monroe]] edo [[Ray Charles]] umezurtzak izan ziren.
 
== Herri kulturan ==
Europan herri ipuinetan sarritan pertsonaiak umezurtzak izaten dira, [[Edurnezuri]] edo [[Errauskine]] esate baterako. Halaber, superheroi klasikoak ere umezurtzak dira, adibidez [[Superman]], [[Batman]], [[Spiderman]], [[Ironman]], [[Daredevil]], Robin,Lobezno eta abar.
 
== Munduan ==
[[Txina]]n [[2005]]ean kalkulatzen zen 573.000 umezurtz zeudela 18 urtetik beherakoak. [[Errusia]]n bestela
[[2002]]an 650.000 ume bizi ziren umezurztegietan. 16 urterekin ateratzen dira normalean, eta estatistiken arabera %40a ''homeless'' bilakatzen dira eta %30a kriminal edo bere buruaz beste egiten dute.
 
[[Latinamerika]]n "kaleko ume"-ek presentzia handia daukate ([[Brasil]]en ''meninos da rua''). [[Afrika]]n, bereziki zabalduta dagoen errealitatea da "[[HIES]]aren umezurtzena", gaixotasunak hildako ama edota aitarik gabeko umeena alegia.
 
== Kanpo loturak ==
* {{en}}{{es}}{{fr}}[https://www.unicef.org/ UNICEF-en webgune ofiziala.]
* {{en}}[http://data.unaids.org/Publications/IRC-pub05/orphrept_en.pdf "Children orphaned by AIDS" (UNAIDS)]
 
{{commonskat|Orphans|Zurtzak}}