Zuhaitz aparteko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
227. lerroa:
 
== Nafarroa Garaiko zuhaitz apartekoak ==
[[Nafarroa Garaia|Nafarroako Foru Erkidegoan]], ''monumentu natural'' da [[Nafarroako Gobernua]]k zuhaitz apartekoei emandako izendapen juridikoa. Dendrologiaren, historiako nabarmentasunaren, zientzia nahiz kultura arloko interesaren edo paisaia kalitatearen aldetik duten berezitasuna dela kausa dagoeneko gizartearen jokabidean babes birtuala baduten eta mendian nahiz hiri inguruneetan errespetatuak diren zuhaitz ale edo talde jakin batzuk babestea du helburu izendapen horrek.<ref name=165-1991dekretua>Nafarroako Gobernuaren 165/1991 Foru Dekretua, 1991eko apirilaren 25ekoa, Nafarroako zenbait zuhaitz aparteko ''monumentu natural''izendatzekoa. ''Nafarroako Aldizkari Ofiziala'', 6. zenbakia, 1991-05-17.</ref>
 
''Monumentu natural'' izendapenak, zuhaitzak ez ezik, izadiko beste edozein elementu aparteko —berezia, bakana edo ederra delako, babes berezia merezi duena— babesteko ere balio du. Espainiako Gobernuak [[1991]]an arautu zuen ''monumentu natural'' izendapena, Landaredia, Basa Fauna eta Habitat Naturalak Kontserbatzearen gaineko Legean.<ref>Espainiako Gobernuaren 4/1989 Legea, 1989ko martxoaren 27koa, Landaredia, Basa Fauna eta Habitat Naturalak Kontserbatzearen gainekoa. Espainiako Aldizkari Ofiziala, 1989-03-28.</ref>