Zugarramurdiko sorginkeria prozesua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Zugarramurdiko Akelarrea. Nafarroa, Euskal Herria.jpg|thumb|300px|righteskuinera|[[Akelarre]]a [[Zugarramurdiko leizeak|Zugarramurdiko leizeetan]]. [[2009]].]]
 
'''Zugarramurdiko sorginkeria prozesua''' [[1610]]. urtean [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] [[Zugarramurdi]]n egindako [[sorgin-ehiza]] da.<ref>[http://paperekoa.berria.info/plaza/2006-11-25/054/004/Sorginen_herria.htm «Zugarramurdi, sorginen herria»], ''Berria'', 2006ko azaroaren 25a.</ref> [[Julio Caro Baroja]]ren ustez,<ref>{{es}} Julio Caro Baroja (1961): ''Las brujas y su mundo''.</ref> [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] sorginkeria ezaguna bada, prozesu honek bere garaian izan zuen ospearengatik da, garai hartako [[Europa]]ko sorginkeria prozesu garrantzitsuenetakoa izan baitzen.
 
Gertakari hartan, [[Espainiar Inkisizioa|Espainiako Inkisizioak]] Zugarramurdiko eta haraneko 300 inguru herritarri [[sorgin]]keria egitea egotzi zien, horietako 40 [[Logroño]]ra atxilotuta eraman zituen, eta haietatik 11 sutan errez hil zituzten (haietariko 5 jada espetxean hil ziren, eta haien irudiak erre zituzten).<ref>[http://haudenaaldatunahinuke.blogspot.com/2010/05/zugarramurdiko-sorgin-leizea.html «Zugarramurdiko sorgin leizea»]</ref>
 
Espainiako Inkisizioaren ustez [[Zugarramurdiko leizeak|Zugarramurdiko leizeetan]] [[akelarre]]ak ospatu ohi ziren. Horregatik, geroago leize horiei ''[[Deabru]]aren katedrala'' deitu izan zitzaien.
14. lerroa:
[[1508]]ko [[abendu]]an Maria Ximildegi [[Lapurdi]]ko kostaldetik Zugarramurdira iritsi omen zen. Herritar batekin eta bestearekin mintzatu ondoren bere [[Ziburu]]ko egonaldian sorginen topagune batean jardun zuela eta euren [[hondartza]]ko batzarretara [[deabru]]a joan eta bertan ongi pasatzen zutela aipatu omen zuen.
 
Maria Ximildegi gazteari Inkisizioak deitu omen zion, arrazoia: [[Lapurdi]]ko [[Ziburu]] udalerrian gertatutako sorgin ehizan zeukan zerikusia zela eta. Mariak Ximildegik beste emakume batzuekin batera [[Zugarramurdiko leizeak|Zugarramurdiko leizeetan]] ospatutako hainbat [[akelarre]]tan parte hartu izana aitortu omen zuen, emakume horien artean hauek zeudelarik: Maria Txipia, Estebania Telletxea, Maria Zozaia edota Graziana Barrenetxea. Zenbait ikerlariren arabera, bertako apaizak euren heresiarengatik herri guztiaren aurrean barkamena eskatu zezaten agindu zien. Halere, gertakaria piztu zuen txinparta [[Urdazubi]]ko monasterioko Frai Leon Aranibarrek Logroñoko Auzitegiaren aurrean aurkeztutako salaketa izan zen, auzitegi horren agindupeko lurraldeak [[Nafarroa Garaia]], [[Bizkaia]], [[Araba]], [[Gipuzkoa]] eta [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]] baitziren.
 
Hau horrela, eskualde honen miaketak egiteko [[Espainiar Inkisizioa|Espainiako Inkisizioak]] [[Logroño]]ko auzitegiko Juan del Valle Alvarado inkisidorea ikuskatzaile eta ordezkari gisa bidali zuen. Zugarramurdin zenbait hilabete iragan ondoren, salaketa ugari bildu zituen, usteen arabera, 300 pertsona sorginkerien salakuntza pean inkulpatuak izan ziren, umeak alde batetara utzirik. 300 horietatik 40 Logroñora atxiloturik eraman zituzten. Hiri hartan espetxeratuak izan ondoren torturapean zeuden bitartean epaiketaren zain gelditu ziren.
 
== Salaketak ==
[[Fitxategi:Walpurgisnacht.jpg|thumb|250px|righteskuinera|[[Akelarre]] baten irudikapena.]]
 
[[Sorgin]] izan edota sorginkerietan jardutea leporatu zieten zugarramurditarrek salaketa edo kargu hauei aurre egin behar izan zieten:
211. lerroa:
* Pertsonan damututa: pertsona bera [[su]]tan bizirik errea.
* Irudian damututa: [[espetxe]]an hil ondoren erruduna zela ikusten bazen, gorpua eta epaiketarako erabili zen irudia bera ere, biak sutan erretzen ziren.
* Damututa: [[sorgin]]a zela onartu zuen pertsona, baina bere damutasuna erakusteagatik bizitza barkatzen zitzaiona. Hauek beste zigor mota batzuk jasotzen zituzten: espetxea, erbesteratze edo atzerriratzea, bere ondasunen galera...
* Leviari uko egitera behartuta: [[deabru]]a ukatu eta [[kristautasun]]era itzultzea.