Zornotza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
29. lerroa:
Tradizioan, euskaraz, ''Zornotza'' (edo ''Zorrontza'') erabili izan da, eta gaztelaniaz ''Amorebieta''. 1979ko irailean, bietako bat ofizialtzat hartu behar zela eta, udalak ''Amorebieta'' hautatu zuen, eta horrela, udalerriaren izen ofiziala ''Amorebieta-Echano'' bihurtu zen. Gerora, euskal ortografiara ekarrita, ''Amorebieta-Etxano'' bihurtu zen, 1997ko ekainean.
 
Euskaltzaindiak, berriz, ''Zornotza'' hautatu du herriaren euskarazko izentzat argudio historikoetan oinarrituta.<ref>Mikel Gorrotxategi Nieto (Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeko idazkaria): [http://www.santurtzieus.com/irakasle/materialak/artikuluak/onomastika.htm#Amorebieta%20ala%20Zornotza «Amorebieta ala Zornotza»], ''Deia'' egunkarian argitaratutako artikulua]</ref><ref>{{es}} [http://www.euskomedia.org/aunamendi/147594 «Zornotza»], ''Auñamendi Eusko Entziklopedia''.</ref> Herriaren jatorria den [[Zornotzako ibar-jaurerria|Zornotzako ibar-jaurerriaren]]ren sasoian, [[XII. mendea|XII. mendetik]] aurrera, bi elizate zeuden [[Ibaizabal]] ibaiaren bi aldeetan, bata bestetik oso hurbil, Amorebietakoa egun eliza nagusia dagoen lekuan eta Etxanokoa handik metro batzuetara. Biak ala biak, eta gainerako etxeak, ''Zornotza'' deitutako ingurunean zeuden. Horretan oinarrituta, Euskaltzaindiak logikotzat hartu zuen udalerriari ''Zornotza'' deitzea.
 
Hala ere, [[frankismo]]a amaitu ondoren, udalak ez zuen Euskaltzaindiaren iradokizuna aintzat hartu, eta gaztelaniatik datorren ''Amorebieta-Etxano'' izen ofiziala darabil. Herritarrek, berriz, euskaraz hitz egitean, ''Zornotza'' esaten diote herriari.
 
== Geografia fisikoa ==
Zornotzako udalerria Bizkaiaren erdigunean dago eta itxura luzatua du, ipar-mendebaldetik hego-ekialdera.
 
84. lerroa:
[[Aramotzeko mendilerroa|Aramotzeko]] mendilerroak [[Dima]]ko ([[Arratia]]) udalerritik banatzen du.
 
[[Fitxategi:Euba.jpg|thumb|centererdian|600px|Zornotzaren hegoaldea, [[Euba]] ingurunea.]]
 
== Historia ==
=== Erdi Aroa ===
Zornotzaren jatorria [[Zornotzako ibar-jaurerria|Zornotzako ibar-jaurerrian]]n bilatu behar da. [[XII. mendea]]n Zornotza leinukoek (Salcedo-Aialatarren ondorengoak) inguraldea populatu zuten, lekuari izena emanez. Izan ere, Pedro García de Salcedori eman zioten opari [[Navas de Tolosako gudua]]n izan zuen parte-hartzearen esker onez. Sasoi hartan [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako erresumaren]] eta [[Bizkaiko jaurerria]]ren arteko muga zegoen bertan, eta oraindik ere herriko gune bati Nafarroako zelaiak deitzen zaio. Pedro García de Salcedok zornotzarren leinua finkatu zuen ingurune hartan, Zornotzako ibar-jaurerria sortuz.
 
Zornotzako dorretxea, [[XII. mendea]]ren erdialdean eraikia, [[1445]]. urtean "[[Castroko fraideak]]" deituriko gudari talde batek erre egin zuen. Talde militar horrek, [[Pedro de Avendaño]] jauntxoak ordainduta, su ematen zien inguruetako beste ahaide nagusien etxeei, Erdi Aroan Euskal Herrian egon ziren [[Leinu gerrak|banderizoen gerratan]]. Dorretxe horretan, [[Ibaribar-jaun|ibar-jauna]]a edo Ibar-jaurerriko epaile nagusia bizi zen eta haren lana epaiketa penalak eramatea izaten zen.
 
Sasoi haietan, Zornotzako elizatea Bizkaiko Jaurerriko aberatsenetakoa zen [[Iturriza]]ren hitzetan. (" ...mendi asko zituen ikatz eta etxe eraikuntzak egiteko; gaztiñadiak ta otatzak sua eta karea egiteko; abereentzako larreak, senda-belarrak,iturri eta zubi ugari,gehienak zurezkoak eta bat harrizkoa Bilbora doan Ibai urtsua zeharkatzeko; arrantza ugaria eta 149 baserri lur arlo handiekin"). Baserri hauen ekoizpena, Zubiaurren, astean hiru aldiz egiten zen azokan saltzen zen. [[Astepe]] inguruan kokatzen ziren olak eta burdindegiak ere oso ezagunak ziren. Bidegurutze baten egoteak eta lurralde aberatsak izateak bultzada ekonomiko handia eman zion Zornotzari garai haietan.
99. lerroa:
 
=== Aro modernoa ===
[[1808]]ko [[urriaren 31]]n, [[Frantzia]]ko armadak, [[Eugene-Casimir Villatte|Villatte jeneralaren]] agindupean, [[Zornotzako gudua|Zornotzari eraso egin zion]]. Herriko defentsa [[Joaquín Blake]] teniente jeneral [[irlandar]]rak eraman zuen soldadu ingelesekin eta, erasoaren ondorioz, 6.000 pertsona hil ziren (gehienak zibilak) eta Amorebieta eta Etxano aldeak suntsituta gelditu ziren. Soldadu ingelesek eta espainiarrek ez zuten galera handirik izan ihes egiteko aukera izan baitzuten. Borroka hura Napoleonen soldaduek irabazi zuten baina ez zuten lortu erresistentzia guztia apurtzea.<ref name= "Smith">{{Erreferentzia | abizena = Smith |izena= Digby |izenburua= The Napoleonic Wars Data Book|lekua=Londres|argitaletxea= Greenhill |urtea= 1998 | ISBN= 1-85367-276-9|orrialdea=268–269}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena= David G. |abizena= Chandler|izenburua= The Campaigns of Napoleon|lekua= Londres|argitaletxea= Weidenfeld & Nicholson Ltd|urtea= 1996|ISBN=0-297-74830-0|orrialdea= 632}}</ref>
 
Ibar-jaurerriak lau elizate barne hartzen zituen: Amorebieta, Etxano, [[Ibarruri]] eta [[Gorozika]]. Azken biak, herriaren iparraldean eta Ibaizabalen arroan egon ordez [[Oka]] ibaiaren arroan egonik, [[Muxika]]ko auzo bihurtu ziren.