Ziro II.a Handia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
'''Ziro Handia'''<ref>{{Euskaltzaindia175|orrialdea=6}}</ref><ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0076.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia}}</ref> ({{lang-peo|𐎤𐎢𐎽𐎢𐏁}},<ref>{{Erreferentzia|abizena=Ghias Abadi|izena=R. M.|izenburua=Achaemenid Inscriptions lrm;|argitaletxea=Shiraz Navid Publications|urtea=2004|lekua=Teheran|isbn=964-358-015-6|orrialdea=19}}</ref> {{IPA|kʰuːruʃ}}, {{unicode|Kūruš}}; {{lang-fa|کوروش بزرگ}}, {{unicode|Kūrosh-e-Bozorg}}) ([[K. a. 600eko hamarkada|K. a. 600]]-[[K. a. 570eko hamarkada|K. a. 576]] – [[K. a. 530eko hamarkada|K. a. 530eko]] [[abendu]]a<ref>{{Erreferentzia|izena=Jona |abizena=Lendering |url=http://www.livius.org/ct-cz/cyrus_I/cyrus.html |izenburua=livius.org |argitaletxea=livius.org}}</ref>), baita '''Ziro II.a''' edo '''Ziro Persiakoa''',<ref>[[Xenofonte]], ''Anabasis'' I. IX.</ref> [[Akemenestar Inperioa]]ren sortzailea izan zen, lehenbiziko persiar inperioarena alegia. Antzinako [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbileko]] erresuma guztiak konkistatu zituen, eta baita [[hego-mendebaldeko Asia|hego-mendebaldeko]] eta [[erdialdeko Asia]] gehiena ere. Erresuma [[Mediterraneo]]tik eta [[Dardaneloak|Dardaneloetatik]] [[Indus]] ibairaino zabaldu zuen, ordura arteko inperiorik handiena sortuz.<ref name="kuhrt647">{{Erreferentzia |abizena=Kuhrt |izena=Amélie |izenburua=The Ancient Near East: C. 3000-330 BC |argitaletxea=Routledge |isbn=0-4151-6762-0 |orrialdea=647 |urtea=1995}}</ref>
 
Antzinako elezahar askotan heroi gisa ageri da Ziro II.a. Aurrena [[Xenofonte]]k, greziar soldadu eta idazleak, bere Ziropedian azaldu zuen; geroago [[Herodoto]] historialariak eman zuen Ziroren bizitzaren berri. Errege eskuzabaltzat aurkezten dute, antzinako persiarrek “herriaren aita” deitzen zutena eta, [[Biblia]]n, [[Babilonia]]n preso zeuden juduen “askatzaile”.
 
== Bizitza ==
Elezaharrean, Irango beste dinastia-fundatzaileen historian bezalatsu, aitona [[Astiages]]ek, aginpidea kenduko ziolako beldurrez, Ziro jaio berria hiltzeko agindua eman zuela kontatzen da. Artzain batek, errukiturik, hazi omen zuen ezkutuan, eta Zirok gero, dohain izugarriz horniturik, bere aitona garaitu zuen. Garaipen hori egiazki gertatu zen; Astiages, [[media]]rren erregea, errendiarazi zuen Zirok [[K. a. 550]] inguruan, eta [[Akemenestar Inperioa]], hobeto antolatua eta indartsuagoa, ezarri zuen mediarraren lekuan.
 
Aurrenik Lidia beretu zuen, eta segidan [[Lidia]]ren mendeko ziren [[Asia Txiki]]ko greziar hiriak. Hurrena [[Babilonia]] aldera jo zuen; erraz konkistatu zuen, babiloniar herria ez baitzegoen pozik bere errege [[Nabonidus]]ekin; hala, K.a. 539an antzinako hiri handiena persiarren esku geratu zen. Babiloniaren konkistak beste lurralde batzuk eman zizkien persiarrei, [[Siria]] eta [[Palestina]]. [[Zilizia]] ere, Lidiaren kontrakoa baitzen, haren inperioaren barne geratu zen itun baten bitartez. Era horretan, armen bidez nahiz diplomaziaz, ordu arte izandako inperiorik handiena sortu zuen. Erdialdeko Asia konkistatzeko espedizioa zuzendu zuen, [[Herodoto]]ren esanetan inoiz izandako kanpainarik handiena. Ezin izan zuen [[Antzinako Egipto|Egipto]] konkistatu, [[K. a. 530eko hamarkada|K. a. 530eko]] abenduan, [[Masageta]] izeneko konfederazioaren aurka borrokatzen ari zela, [[Sir Daria]] ibaitik gertu hil zelako<ref>{{erreferentzia|abizena= Beckwith |izena= Christopher |urtea= 2009 |izenburua= Empires of the Silk Road: A History of Central Eurasia from the Bronze Age to the Present|lekua= Princeton eta Oxford|argitaletxea= Princeton University Press| ISBN =978-0-691-13589-2|orrialdea= 63}}</ref>. [[Kanbises II.a]] semeak ordeztu zuen, bere erreinaldian [[Egipto]], [[Nubia]] eta [[Zirenaika]] konkistatu zuena.