Zilio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
12. lerroa:
* '''Oinarria'''. Zilioaren barne aldeko zatia da, [[zitoplasma]]n murgilduta dagoena. Gorputz basalak eta zilio erroak osatzen dute.
 
Zeharreko ebaketetan nabari denez, zurtoina zelula mintzaz eta axonemaz eratuta dago. [[Axonema]] zelula mintzak inguratzen dituen 9 [[mikrotubulu]] bikote periferikoz eta erdialdean mikrotubulu bikote batez osatutako taldea da.
: Zilioak = 9<sub>2</sub> + 2
: Zentrioloa = 9<sub>3</sub> + 3
[[Fitxategi:Eukaryotic cilium diagram en.svg|thumb|leftezkerrera|300px|Zilioaren zurtoinaren zeharreko ebaketa baten irudia]]
Bikote periferikoetako mikrotubuluei A eta B izena ematen zaie. A mikrotubuluek [[dineina]] [[proteina]]z osatutako bi beso dituzte, aldameneko bikotearen B mikrotubuluetara zuzenduak. Dineina besoek [[ATPasa]] jarduera dute eta zilioen mugimenduan parte hartzen dute.
 
25. lerroa:
Plaka basalaren azpikaldean eta jadanik zitoplasman murgilduta, [[gorpuz basal]]a dago, hau da, [[zentriolo]]a. Zentriolo honek zilioaren eraketa zuzentzen du eta halaber, beharrezko sostengua ematen dio. Zilioen A eta B mikrotubuluak, zentrioloaren A eta B mikrotubuluak dira. Zentrioloaren C mikrotubuluak laburragoak izanik, ez dira ageri zilioaren axoneman.
 
[[Zilio erro]]ak zentriolotik ateratzen diren egitura firukariak dira, mikrotubulu paraleloak direnak eta ATPasa jarduera dutenak. Zentrioloak [[zitoeskeleto]]aren beste osagaietara lotzen dituzte. Zilioen mugimendu koordinatuaren erantzuleak direla uste da, zilio guztien erroak nukleo alboko puntu batean bat egiten baitute.
 
== Mugimendua ==