«Zelta»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte removed ,  Duela 3 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[K. a. IV. mendea|K. a. IV. mendetik]] aurrera, zeltek [[Frantzia]]<nowiki/>ko iparraldea eta erdialdea hartu zuten ([[Galia]]), [[Italia]]<nowiki/>ko iparraldea eta britainiar irlen zati handiena. Balkanetan eta [[Galazia]] (hots, [[Asia]]<nowiki/>ra) ere iritsi ziren. Garai hartan, irletako zeltek ''druidismoa'' besarkatu zuten; gerora, kontinentera zabaldu zen.
 
[[K. a. II. mendea|K. a. II. mendetik]] aurrera, zeltek germaniarren eta geroago [[Erromatar Inperioa|erromatarren]] presio militarra nozitzen hasi ziren. Handik hamarkada gutxira, Galia osoa okupatu zuten, [[Irlanda]] ezik. Dena den, erromatarren presentzia [[Britainia Handia]]n ez zen luzea izan: hori zela eta, hizkuntza zeltek bizirik iraun zuten han eta, geroago, haietako bat kontinentera itzuli ([[Bretainiera|bretoiera]]).
 
[[VII. mendea]]n, zelten azken zabaltzea izan zen, irlandarrek [[Kaledonia]] inbaditu zutenean. Eskualdeak [[Eskozia]] izena hartu zuen.