Zakatz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Tuna Gills in Situ 01.jpg|thumb|[[Hegalabur]] baten zakatzak]]
'''Zakatza''' edo '''brankia''' uretan bizi diren organismo askoren [[arnasketa|arnas]] [[organo (biologia)|organoa]] da. Egitura anatomiko honen bidez uretatik [[oxigeno]]a erauzi eta [[karbono dioxido]]a botatzen dute.
 
Uretan oso oxigeno gutxi dago eta, horren ondorioz, bertan bizi diren animaliek zakatz edo brankia izeneko egiturak garatu behar izan dituzte. Zakatzek arnas azalera handia dute eta, oso baskularizaturik daudenez, odol kantitate handia zirkulatzen da bertatik. Horrelako arnasketa duten animalien artean uretako [[ornodun]]ak daude, adibidez, [[arrain]]ak eta [[anfibio]]en [[larba]]k, eta baita [[ornogabe]]ak ere, esate baterako, [[molusku]]ak, zizare poliketoak, [[krustazeo]]ak edo [[intsektu]]en larbak.
 
== Zakatz motak ==
* Kanpo zakatzak: Tegumentuak kanpoalderantz dituen luzapenak dira. Oso tolestuta eta kapilarizatuta daude. Forma desberdinetakoak izan daitezke: harizpi, lamina edo zuhaitz formakoak. Halako brankiak dituzten animalien artean, aipagarriak dira krustazeo asko, [[annelida|anelido]] batzuk, eta anfibioen zein intsektu batzuen larba urtarrak. Azken bi kasu hauetan larben bizitzari lotuta daude eta garapenarekin galdu egiten dira.
* Barne zakatzak: Tolestura endodermikoak oso kapilarizatuak dira. Zeinbat mota daude:
** Moluskuen brankia ziliatuak.