Zabalgune: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Ensanche_bilbao.jpg» fitxategia kendu da, Jcb wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
10. lerroa:
== Aurrekaria ==
 
[[Fitxategi:Edinburgh from the Illustrated London News 1868.jpg|thumb|250px|righteskuinera|[[1868]]ko [[Edinburgh]]eko irudia. Lehen planoan, Craigek diseinatutako ''First New Town'' delako zabalgunea.]]
 
[[XVIII. mendea]]ren bukaeran hirigintza pragmatikoaren aurrekaritzat jo daitekeen proiektu garrantzitsua gauzatu zen [[Edinburgh]]en, ''[[Edinburgheko Hiri Berria|(First) New Town]]'' edo lehen zabalgunearen proiektuarekin. 22 urte baino ez zituen [[James Craig]] arkitekto [[eskozia]]r gazteak irabazi zuen hura garatzeko konkurtsoa. Diseinuak oreka egokia lortu zuen sinpletasun eta konplexutasunaren artean, berehala eragin handiko hiri-proiektu bilakatu zela. Craigek 175 x 140 metroko etxe-uharteez osatutako sare ortogonal bakun bat proposatu zuen, espazio publikoa ardatz hartuta, plaza bana ezarriz antolakuntzaren mutur bakoitzean. Tamaina txikiagatik ezin da zabalgune huts gisa kontutan hartu, baina aurrerapauso garrantzitsua ekarri zuen.
16. lerroa:
== XIX. mendeko zabalgunea ==
 
[[Fitxategi:Plano Miranda ensanche 1903.jpg|thumb|225px|leftezkerrera|[[Miranda Ebro]]ko zaharberritze eta zabalgune-planoa, [[Federico Keller]]rek [[1903]]an landua. [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] hiribildua [[Ebro]] ibaiaren bazter batean utzi zen (irudiaren ezker aldean), zabalgunearen zatirik handiena kontrako bazterrean diseinatu eta garatu zelarik (irudiaren eskuin aldean).]]
 
[[Industria Iraultza]]k hiri handien hazkunde demografiko itzela sortarazi zuen [[XIX. mendea|XIX. mende]] erdialdera. Hiri askotako harresiek egoera jasanezina sortarazi zuten [[hiribildu]]etan, hazkundea ekiditen zutelako, eta barneko [[Biztanle dentsitate|dentsitatea]] hainbat aldiz biderkarazten. Harresiez barneko Bartzelona zaharrean, adibidez, hektareako 900 biztanle zeudela kalkulatzen da.<ref>{{en}} [http://www.planum.net/4bie/main/m-4bie-barcelona.htm ''The Cerdà extension of Barcelona: urban structure, identity and civic values'' artikulua]</ref> Hori dela eta, harresiak eraisteko erabakia hartu zen askotan, hirien zabaltzeari ekin ahal izateko eta, horrela, hiriari beharrezko osasun eta erosotasuna eskaintzeko. Hirien zati berriek ''zabalgune planak'' direlakoei jarraitzen zieten: lerrokadura-planoak eta eraikuntza-ordenantza bereziak zehazten zituzten planoak ziren.
39. lerroa:
* Ganorazko zirkulazioarekiko ardura. Horretarako, kaleak ahalik eta zabalenak diseinatu ziren. Cerdák, adibidez, 20 eta 50 metroko kaleak diseinatu zituen Bartzelonako zabalgunerako (azkenean, 20 metrorekin gauzatu zen kale-tipoa).
* Etxe-uhartea infinituraino errepika zitekeen hirigintza-unitate isotropoa zen. Esan ohi da ezaugarri horrek, alde batetik, desorientazioa eragiten zuela, eta bestalde, hirien hazkunde-aurreikuspena puztu egin zuela (Cerdàren planak, bidenabar, 1.300 bat hektarea hartzen zituen; hiri harresidunak, berriz, 220 hektarea baino ez zeuzkan).
* Etxe-uhartea ez zen modu bateratuan eraikitzen orokorrean, zatika eta sustatzaile ezberdinen bitartez baizik.
* Behe-solairuak atariak eta komertzioak ezartzeko erabili ziren. Gehienetan, etxe-uhartearen patioa ere hartzen zuten behe-solairuetako saltokiek, eta patioetan zuhaitzen landatzea eragozten.
* Lerrokadura-planoez gain, bete beharreko eraikuntza-ordenantzak ere bazeuden, besteak beste, [[eraikin]]en gehienezko altuerak, solairu-kopurua eta balkoietako eta eskaileretako ezaugarriak arautzen zituztenak.
61. lerroa:
 
 
* [[Bilbo]]: [[Abando (barrutia)|Abandoko]] baratzak betetzeko plan ezberdinen porroten ondoren, kasu [[Amadeo Lazaro]]k [[1862]]an proposatutakoa (Cerdák proposatutako etxe-uharte zatitu eta irekiak aurreikusten zituena), [[1876]]an [[Severino Atxukarro]], [[Pablo Altzola]] eta [[Ernesto Hoffmeyer]] [[arkitektura|arkitekto]] eta [[ingeniaritza|ingeniariek]] idatzitako Bilboko Zabalgunearen Plana onetsi zen. Plan horrek [[Ildefons Cerdà|Ildefons Cerdaren]] zabalgunearen arrazionaltasuna eta [[arkitektura barrokoa]]ren klasikotasunaren diagonalak eta plaza zentralak ([[Moyua plaza]]) uztartu zituen. [[Bilboko zabalgunea]]ren hedadura 158,5 [[hektarea]]koa da.
 
* [[Gasteiz]]: [[Araba]]ko hiriburuaren [[Zabalgunea (Gasteiz)|zabalgunea]] [[1865]]ean garatu zen [[Francisco Paula]]ren gidaritzapean eta, beste batzuk ez bezala, ez zen oinplano berriko plan proiektatu baten emaitza izan. Esan daiteke jadanik baziren bideetara moldatutako zabalgune posibilista izan zela, hiriaren hazkundea hegoaldera ahalbidetu zuena, birpartzelazio bortitzegiak eragin gabe. [[Justo Antonio Olagibel|Olagibelen]] hiri-proiektu txiki eta ertainen emaitza onaren ondorioa zatekeen hirian plan zuzentzaile handinahirik aurrera eraman ez izana. Gasteizko hegoaldeko zabalgunearen hedadura 38,4 hektareakoa da. Aipatu beharra dago, bestalde, Julian eta Miguel Apraiz arkitektoen [[1944]]ko Zabalgune Aurreproiektua eta [[1947]]ko Zabalgune Proiektua, gaur egungo Gasteizko oinarrizko egitura ezarri baitzuten, batez ere ingurabidea eta industrialdeen antolaketarekin.