«Yin eta yang»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
(+ 5 kategoria HotCat bitartez)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:Yin and Yang.svg|thumb|alt=|Taijitu ikurraren bidez irudikatzen da Yin eta yang kontzeptua]]
'''Yin eta yang''' ({{lang-zh|t=陰陽|p=yīnyáng}}, hitzez hitz: "ilun-argi", "negatibo-positibo"; [[japoniera]]z: 陰陽, ''in-yô'') [[Ekialdea (kultura)|sortaldeko]] pentsaeran, bizitzaren alderdi eta gertakizun ororen egile diren bi indar edo hastapenak, elkarren osagarri direnak. Yina [[lurra]]ren irudi da, [[eme]]a, iluna, pasiboa eta xurgatzailea; zenbaki bikoitietan dago, bailaretan eta [[ur-laster]]retan, eta [[tigre]]ak, laranja koloreak eta lerro hautsi batek irudikatzen dute. Yanga berriz [[zeru]]a da, [[ar]]ra, argia, aktiboa eta sarkorra; zenbaki bakoitietan dago, mendietan, eta [[dragoi]]a, urdin kolorea, eta lerro jarrai bat dira haren irudi. Bi elementuek elkarri eragiten diote (bata handitu ahala bestea txikitzen da), eta unibertsoaren eta bertan den ororen deskripzio dira.
 
[[Zirkulu]] baten bi erdi gisa, iluna eta argia, margotzen dira. Yin-yangaren jatorria iluna da, baina nolanahi ere oso antzinakoa; [[K. a. III. mende]]an kosmologiako eskola baten oinarri izan zen, eta mendeetan zehar eragin handia izan du [[txinatar]] pentsaeraren alderdi guztietan: astrologian, medikuntzan, artean, gobernuan. [[Japonia]]ra ere aspaldi heldu zen, ''in-yô ''izenaz. Han ere, oso garrantzi handia izan zuen, gizartearen maila guztietan gainera: horren adierazgarri da egun eta norabide zorionekoak eta zoritxarrekoak badirelako sinestea, zabaldua oso, eta ezkontzak antolatzerako zodiakoaren zeinuak kontuan izatea.
 
== Ikus, baita ==
* [[Hego Koreako bandera]]