Y Fro Gymraeg: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Welsh speakers in the 2011 census.png|thumb|300px|[[2011]]ko [[Gales]]ko erroldaren datuak hartu ezkero [[gales (hizkuntza)|galeseraz]] mintzatzeko gai diren biztanleen arabera koloreztatutako mapa.]]
 
'''Y Fro Gymraeg''' ([[euskara]]z, hitzez hitz, ''Galeseraren Eremua'') [[gales (hizkuntza)|galesera]] hiztunak nagusi diren [[Gales]]ko eremuak izendatzeko erabili ohi den terminoa da. Galeseraren nolabaiteko gotorlekua da, [[Irlanda]]ko [[Gaeltacht]] edota [[Eskozia]]ko [[Gàidhealtachd]] eremuen kidekoa. Dena dela, [[Irlanda]]n ez bezala, ''Y Fro Gymraeg'' eremuak gaurko egunez ez du gobernuaren onarpen ofizialik.
 
== Eraginaren jabetza ==
[[1964]]ko [[urtarril]]ean Y Fro Gymraeg eremuak gainontzeko Galesko eremuetan izan zezakeen eragin indartsuaz jabetu zen lehena [[Bangorko Unibertsitatea|Bangorreko Unibertsitatean]] maisu zen [[Owain Owain]] izan zen, honek urte hartan ''[[Tafod y Ddraig]]'' aldizkarian Y From eremuaren mugak agertarazten zituen mapa argitaratu zuelarik<ref>(Galesera) [http://www.owainowain.net/ygwleidydd/YFroGymraeg/yfroGymraegEiHun.htm ''Tafod y Ddraig'' / ''The Dragon's Tongue'', 4. bilduma; 1964ko urtarrila]</ref>. [[1964]]ko [[azaroaren 12]]ko artikulu batean galeseraz honako hau idatzi zuen:
 
{{aipu|"''Enillwn y Fro Gymraeg, ac fe enillir Cymru, ac oni enillir Y Fro Gymraeg, nid Cymru a enillir''.</br>" ([[euskara]]zko itzulpena: "''Y Fro Gymraeg (eremua) irabazten badugu, Gales irabaziko dugu, eta Y Fro Gymraeg irabazi ezean, Gales ez da irabazia izanen''".)}}
 
Y Fro Gymraeg eremua babesteko irrika hori [[Cymdeithas yr Iaith Gymraeg]] (the ''[[Cymdeithas yr Iaith Gymraeg|Galestar Hizkuntzaren Elkartea]]'') erakundearen helburu bilakatu eta gerora bere gisako erakundeetan isladatu zen, adibidez [[Cymuned]].
 
== Y Fro Gymraeg barnean dauden eremuak ==
Y Fro Gymraeg eremuaren barnean Galesko hainbat konderri daude, honen barnean inguruko konderrietako zatiak ere gehitzen zaizkio. Galesera hiztunen bizileku diren lau konderri nagusiak [[Gwynedd]], [[Carmarthenshire]] (galeseraz ''Sir Gaerfyrddin''), [[Ceredigion]] eta [[Anglesey]] (''Ynys Môn'') dira, bien bitartean konderri horien aldameneko eremu hauek ere Y Fro eremuak barne hartzen ditu: [[Neath Port Talbot]] (''Castell-nedd Port Talbot''), [[Powys]] konderriko mendebaldeko zatiak, [[Pembrokeshire]] (''Sir Benfro'') konderriko iparraldea, eta [[Conwy]], [[Denbighshire]] (''Sir Ddinbych''), [[Flintshire]] (''Sir y Fflint'') eta [[Swansea]] (''Abertawe'') konderrietako zenbait eremu ere bai.
 
== Y Fro Gymraeg eremuko heziketa ==
17. lerroa:
 
== Zerbitzu publikoa eta errepide seinaleak ==
Y Fro Gymraeg eremuan bide seinaleak lehenbiziz galeserazko izenaz agertzen dira. Hau nagusiki galesera hiztunak ez diren eremuetan ere gertatu ohi da, jardunbide horrekin hizkuntzaren erabilpena eta ezagutza areagotu nahi baita.
 
Oro har, argitalpen publikoak elebidunak dira, askotan lehendabizi galesera agertzen dutenak, gisa honetan, Y Fro Gymraeg eremuan arlo honetako agirietan hizkuntza honen areagotzea gertatu da.