Xiismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Muharram procession 2, Manama, Bahrain (Feb 2005).jpg|righteskuinera|270px|thumb|Xiitak [[Bahrain]]go prozesio batean.]]
'''Xiitak''' [[Islam]]aren adar garrantzitsuena dira, [[sunismo|sunitekin]] batera.
 
''Xiita'' izena ''shī'at 'Alī'' esaeratik dator, [[arabiera]]z "Aliren alderdia". [[Mahoma]] [[profetak]], [[632]]. urtean hil zenean ez zuen bere oinordetzari buruz ezer zehazturik utzi, eta horrek alderdien arteko borrokak ekarri zituen. Alderdi batek, profetaren suhi eta lehengusu Ali [[Ali ibn Abi Talib]] defendatu zuen legezko [[kalifa]] ("ondorengo") bezala, profetaren gertueneko pertsona izan zela argudiatuz. Hala, kalifa izateko izendatu ziren guztiak, xiitek banan banan errefusatu zituzten: [[Abu Bakr]], Omar eta Otmán. Hiru horien ondoren, Alik kalifa izatea lortu zuen. [[Omeiatar Kaliferria|Omeiarren]] leinukoa zen Muawiya Siriako gobernadoreak, ordea, Aliri leporatu zion aurreko kalifaren hilketa. Omeiatarrak Aliren izendatzearen aurka azaldu ziren, honekin gerra odoltsu bat hasi zen. Azkenean, bi aurkariek erabakia epaile neutral baten eskuetan uztea hitzartu zutenean, Aliren alderditik [[jariyi]]en adarra ez zen konponbidearekin ados agertu, eta xiiten taldetik bereizi zen (jariyi: ''bereiztea''). Jariyi batek [[661]].ean Ali hil zuen, eta egun berean Muawiya eta epailea hiltzen saiatu ziren. [[Jariyi]]en ustez, kalifatza ez da leinu edo familia jakin batentzako titulua; musulmanen artean duinenari eman behar litzaioke, "esklabu beltza izanagatik ere".
 
Xiitek Hasan, Aliren semea, hartu zuten oinordeko eta honek aginteari uko egin ondoren, Husain anaia. Husainek matxinada bat gidatu zuen Omeyatarren aurka, eta [[680]]. urtean hil zuten, [[Karbala|Kerbalan]] ([[Irak]]) gudukatzen ari zela. Husainen martirio eta heriotzak xiiten eta geroago [[sunismo|sunita]] deituko zirenen arteko bereizkuntza markatu zuen.
 
[[Korana]] da haien testu sakratua eta [[Sunnah|Sunna]] ere aintzakotzat hartzen dute, baina sunitek baino gutxiago.
42. lerroa:
== Zatiketak ==
Erlijio guztietan bezala, pentsamendu ezberdinak daude, eta honen ondorioz xiitak ondorengo taldeetan banatuta daude: [[imamitar]]rak (gehiengoa), [[ismailitar]]rak, [[zaiditar]]rak eta [[alauitar]]rak.
Hauei, beste gurtza-talde txikiagoak erantsi behar zaizkie, islamiar eta xii jatorria izan arren, musulman gehienek musulmantzat hartzen ez badituzte ere. Talde minoritario hauek, [[druzoak|drusoak]] eta [[alevi]]ak dira.
 
== Munduan duen hedadura ==
[[Fitxategi:Islam by country.png|thumbnailthumb|450px|Musulmanak biztanleen %&nbsp;5etik gora diren estatuak, bakoitzean nagusi den islamaren adarra zehaztuta:<br/>
{{legend|#4a6600|[[sunismo]]a}}
{{legend|#66004a|'''xiismoa'''}}